Laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako dirulaguntzak.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
OSALANeko Zuzendariordetza Teknikoa
2009ko ekitaldian Laneko Arriskuen Prebentzio arloko ikerketa-proiektuetarako OSALANek emango dituen dirulaguntzak arautzea
Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsona fisikoek eta, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten pertsona juridikoek, publiko zein pribatuek
300.000,00 euro
EBAZPENA, 2009ko apirilaren 22koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusiarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloko ikerketa-proiektuetarako dirulaguntzak arautzen dituena. Ikusi EHAA.
José Antonio Biain
Tfno. 944032187
1.- ADMINISTRAZIO-AGIRIAK
- Eskabide normalizatuaren inprimakia (IA. eranskina).
- Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eta Gizarte Segurantzaren diruzaintza Orokorrarena, edota behar den entitatearena, egiaztatzeko laguntza eskatzen duenak beteta dituela dagozkion zerga-obligazioak, eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak ere. Bakarrik eskabidea aurkezterakoan ordezkatu ahal izango da behar bezalako zigilua duen idazki batekin, non ziurtagiria eskatu dela adierazten baita. Arauen araberako ordainketa-egoeran dagoela ulertuko da eskatzaileak luzapena lortu badu eta luzatutako zorrari buruzko agiriaren bidez egiaztatzen badu.
- Pertsona fisikoak edo erakundearen legezko ordezkariak egindako zinpeko aitorpena; ordezkaria behar bezala kreditatuta egongo da. Aitorpenean honako honek azaldu behar du: dirulaguntza-deialdi honen data baino lehenagoko bost urteen epealdian, laneko segurtasun eta osasunaren alorrean delitu edo arau-urrapen administratibo oso larriak egin izanagatik, erakundeak ez duela jaso zehapen irmorik eta, halaber, arlo horretan delituak egin izanagatik zigorrik jaso gabea dela. Laneko segurtasun eta osasunaren arloko araudiak ezarritako ondoko betekizunak betetzen direla ere azaldu beharko da.
– Eskatzailearen zinpeko aitorpena, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko eskubidea kentzen dion zigor-bideko edo administrazio-bideko zehazpenik ez duela, eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ez duela.
- Eskatzailearen zinpeko aitorpena, azaltzeko Administrazio honi, beste Administrazio Publikoei edo beste erakunde publikoei helburu eta xede berbera lortzeko eskatu zaien beste edozein laguntzaren egoera (eskatu dela, eman dela edo tramitatzen ari dela, hain zuzen ere).
- Eskatzailearen zinpeko aitorpena, itzultzeko edo zehatzeko prozedurei buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko dirulaguntza edo laguntzen markoan hasi eta tramitatzen ari badira.
- Eskatzaile pertsona fisikoa baldin bada, errolda-ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko du.
- Eskatzailea erakunde juridikoa baldin bada, honako agiri hauek erantsi beharko ditu:
a) Elkarteen Erroldan edo erakundeari dagokion erregistro publikoan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia.
b) Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoari jarraiki, Laneko Arriskuen Ebaluaketa eta Prebentzio Plana egina izatea, horretarako prebentzioa antolatzeko modua barne hartu duelarik, eta urteko prebentzio-plangintza egina izatea.
c) Hala behar duten antolaketa-moduetarako ezarrita dagoen laneko arriskuei aurre hartzeko Sistemaren Auditoria egin duela, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
2.- AGIRI TEKNIKOAK.
- Ondorengo alderdiak barne hartuko dituen ikerketa-proiekturako eskabide-txostena: proiektuaren alderdi nagusien eta helburuen laburpena, aurrekariak, gaiaren egungo egoera, bibliografiarik adierazgarrietan, helburuak, metodologia, lan-plana, ikerketa-taldeak gaiaren inguruan duen esperientzia, emaitzek Laneko Arriskuen Prebentzioan izan dezaketen erabilgarritasuna, proiektua egiteko eskatzaileak dituen baliabideak, eskatzen den laguntzaren justifikazioa eta proiektuaren aurrekontua. (II. eranskina).
- Ikerketa-proiektuaren bideragarritasunari buruzko txostena, ikerketa-proiektuaren alderdi denak barne hartuz. (II. eranskina)
- Proiektuan esku hartuko duten ikertzaile ororen curriculum normalizatuak. Azken bost urteotako argitalpenak baino ez dira aipatuko (II. eranskina).
- 2009ko urtarrilaren 1 baino lehenago hasi, baina 2009 urtean zehar garatuko den proiekturik balego, proiektuaren egoerari buruzko aurrerapen bat, 9. artikuluan aurreikusitako edukia azalduz.
2009ko maiatzaren 16tik 2009ko abuztuaren 16 arte
OSALAN ZERBITZU ZENTRALAK
Dinamita Bidea z/g
48903 Cruces-Barakaldo (Bizkaia)
ARABAKO LURRALDE ZENTROA
Urrundi, 18 (Betoño Poligonoan)
01013 Gasteiz
GIPUZKOAKO LURRALDE ZENTROA
Maldatxo bidea z/g
20012 Donostia
BIZKAIKO LURRALDE ZENTROA
Dinamita Bidea z/g
48903 Cruces-Barakaldo (Bizkaia)
OSALAN ZERBITZU ZENTRALAK
Dinamita Bidea z/g
48903 Cruces-Barakaldo (Bizkaia)
ARABAKO LURRALDE ZENTROA
Urrundi, 18 (Betoño Poligonoan)
01013 Gasteiz
GIPUZKOAKO LURRALDE ZENTROA
Maldatxo bidea z/g
20012 Donostia
BIZKAIKO LURRALDE ZENTROA
Dinamita Bidea z/g
48903 Cruces-Barakaldo (Bizkaia)
Ebazpenak dioenez
Osalaneko Zuzendari Nagusia
6 hilabete
Ezespenezkoak
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Eskabide normalizatua: IA. eranskina
Zinpeko aitorpena: IB / IC. eranskina
Proiektuaren Agiri teknikoak: II. eranskina
Ez dagokio
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.