Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enpresak
 
  • Nire kudeaketak
  • Zuzenean - Herritarrei arreta zerbitzua
  • ZTBP 2010

«+Innova» Programa Laguntzak. Berrikuntza Bikaineko Proiektuak - Aldatu. 2012

LABURPENA
Titulua:
«+Innova» Programa Laguntzak. Berrikuntza Bikaineko Proiektuak - Aldatu. 2012
Xedea:
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan Berrikuntza Bikaineko Proiektuak gauzatzeari laguntza eskaintzea, arlo hauetan: Estrategia Birplanteamendua, Merkatuko Berrikuntza eta Berrikuntza-Gaitasunaren Antolamendua eta Garapena.
Diru kopurua:
5.857.500 €
Deialdiaren araudia:
  • IRAGARKIA (EHAA Zk. 88/2012)
    IRAGARKIA, +Innova laguntza-programa aldatzeari buruzkoa.
Araudia:
  • IRAGARKIA (EHAA Zk. 28/2012)
    IRAGARKIA, +Innova Programaren araudia onartzeko dena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Deialdia egiten duen organoa:
SPRI - EAEko Garapen Agentzia
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 94 403 70 00. Fax: 94 403 70 22.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 4. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao
«+Innova» Programa Laguntzak. Berrikuntza Bikaineko Proiektuak - Aldatu. 2012
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan Berrikuntza Bikaineko Proiektuak gauzatzeari laguntza eskaintzea, arlo hauetan: Estrategia Birplanteamendua, Merkatuko Berrikuntza eta Berrikuntza-Gaitasunaren Antolamendua eta Garapena.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
ETEak eta Enpresa Handiak izango dira erakunde onuradunak.
a) Enpresek gutxienez 10 langile izatea plantillan. b) Honako jarduera hauetako bat izatea: industria, erauzketa eta/edo eraldaketa, ekoizpena, produktu-prozesuari lotutako zerbitzuak (logistika), aurrekoekin lotura dutenak eta informazio- eta komunikazio-gizartearen eta handizkako merkataritzaren arloekin lotutakoak. Aurreko bi puntuetan aipatutakoez gain, bere garaian Berrikuntza Agenda edo Lehiakortasun eta Berrikuntzako Ibilbidea egin zuten eta SPRIren programen laguntza eskuratu zuten enpresak ere izango dira Lehiakortasun eta Berrikuntzako Ibilbideak garatzeko eta berrikusteko laguntzen onuradun. Xedapen hau 2012ko otsailaren 9tik –programan eskabideak aurkezteko epearen hasiera– aurkeztutako eskabide guztiei aplikatuko zaie, atzeraeraginezko izaerarekin. c) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera ekonomikorako zentro bat edukitzea. d) Diruz lagun daitekeen jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan burutzea. e) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotea, bai eta SPRI Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko betebehar oro beteta edukitzea ere. f) Honako egoera hauetako batean ez egotea: Diru-laguntza publikoak lortzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoarekin kontratuak egiteko debekurik edo gaitasun-gabetzerik ez izatea. Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela. 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluko eta 13/2003 Legearen 13. artikuluko kasuetan egotea, eta, hori dela-eta, ezinezkoa izatea onuradun egoera lortzea. Krisian dagoen enpresa izatea, salbu eta egoera hori 2008ko uztailaren 1az geroztik jazotako krisi ekonomiko eta finantzario globalaren ondoriozkoa bada. Lehia eragotzi, mugatu edo faltsutu dezaketen praktikak. g) Ezin dira erakunde onuradun izan, horretarako kreditaturiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileak. h) Laguntza- eta- likidazio-eskabideak aurkeztu diren unean laguntzen onuradun izateko baldintzei eutsi beharko zaie.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
5.857.500 €
Muga:
Programa hau aplikatuaz emandako laguntzak kontsiderazio hauxe dute: minimis laguntza edo garrantzi txikiagoko laguntza. Erakunde onuradun bakarrak jaso dezakeen minimis laguntza ezin izango da 200.000 euro baino gehiagokoa izan, egungo ekitaldi fiskala eta aurreko biak aintzat hartuta. Hori delaeta, programa honetan xedatutako laguntzarik ez da emango baldin eta emandako laguntza, onuradunak aurreko hiru ekitaldi fiskaletan lortu dituen beste minimis laguntza batzuei gehituta, eta edozein dela ere laguntza eman duen administrazioa, muga horretatik gorakoa bada.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Erakunde eskatzailearen eta beraren legezko ordezkariaren identifikazio-datuak jaso beharko dira laguntza-eskabidean. Laguntza-eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira: a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena. b) Eskatzaileari dagokion ordezkapen-ahalordearen kopia. c) Jarduera Ekonomikoen Zergan kasu bakoitzari dagokion epigrafean alta emanda egotea. d) Finantza-erakundearen ziurtagiriaren kopia, kontu korrontearen titulartasuna erakunde onuradunari dagokiola eta zenbaki hori duela kreditatzen duena. Berrikuntza Bikaineko proiektuen laguntza-eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira: a) Erakundeak dagozkion zerga-administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak beteta dituela kreditatzen duten ziurtagiri eguneratuak, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna dutenak. b) Proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa. Aukerakoa, argibide gehiago aurkeztu gura dituzten eskatzaileentzat. c) Lehiakortasun Ibilbidearen, Berrikuntza Agendaren, Estrategia Planaren, Berrikuntza Planaren edo antzekoaren kopia, zein enpresa eskatzaileetako zuzendaritzak bere gain hartuko baitu eta Laguntza Eskabidearen helburu diren jarduerak bilduko baititu. 6.– Lankidetzako proiektuak badira, enpresa eskatzaileek laguntza-eskabide bakarra aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko. Proiektuan parte hartzen duten enpresa guztiek izenpetu beharko dute digitalki eskabidea. Parte-hartzaileetako bat proiektuko liderra izango da, proiektuaren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko, eta administrazioarekiko solaskide eta harreman eginkizunak bere gain hartzeko, beharrezkoa baita proiektua SPRIrekin ongi gara dadin eta proiektuko parte-hartze maila egokia izan dadin.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/02/09 - 2012/09/18
Ebazteko epea:
Hiru hilabete, deialdia ixten denetik.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.