Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan Lehiakortasun eta Berrikuntzako ibilbideak gauzatzeari laguntza eskaintzea, hasieratik amaiera arte. Definizioa, Gaitasun roiektuen bidezko Garapena eta Berrikuntza-Proiektuen Definizioa prozesuaren, produktu/Zerbitzuaren, merkatu edo antolamenduaren, eta Berrikuskapenaren arloetan.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Lehiakortasun eta Berrikuntzako Ibilbideak: ETEak izango dira erakunde onuradunak.
– SPRI aholkulari gisa kreditatutako pertsonarik ez izatea barneko antolamenduan.
a) Enpresek gutxienez 10 langile izatea plantillan.
b) Honako jarduera hauetako bat izatea: industria, erauzketa eta/edo eraldaketa, ekoizpena, produktu-prozesuari lotutako zerbitzuak (logistika), aurrekoekin lotura dutenak eta informazio- eta komunikazio-gizartearen eta handizkako merkataritzaren arloekin lotutakoak.
Aurreko bi puntuetan aipatutakoez gain, bere garaian Berrikuntza Agenda edo Lehiakortasun eta Berrikuntzako Ibilbidea egin zuten eta SPRIren programen laguntza eskuratu zuten enpresak ere izango dira Lehiakortasun eta Berrikuntzako Ibilbideak garatzeko eta berrikusteko laguntzen onuradun. Xedapen hau 2012ko otsailaren 9tik –programan eskabideak aurkezteko epearen hasiera– aurkeztutako eskabide guztiei aplikatuko zaie, atzeraeraginezko izaerarekin.
c) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera ekonomikorako zentro bat edukitzea.
d) Diruz lagun daitekeen jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan burutzea.
e) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotea, bai eta SPRI Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko betebehar oro beteta edukitzea ere.
f) Honako egoera hauetako batean ez egotea:
Diru-laguntza publikoak lortzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoarekin kontratuak egiteko debekurik edo gaitasun-gabetzerik ez izatea.
Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.
1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluko eta 13/2003 Legearen 13. artikuluko kasuetan egotea, eta, hori dela-eta, ezinezkoa izatea onuradun egoera lortzea.
Krisian dagoen enpresa izatea, salbu eta egoera hori 2008ko uztailaren 1az geroztik jazotako krisi ekonomiko eta finantzario globalaren ondoriozkoa bada.
Lehia eragotzi, mugatu edo faltsutu dezaketen praktikak.
g) Ezin dira erakunde onuradun izan, horretarako kreditaturiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileak.
h) Laguntza- eta- likidazio-eskabideak aurkeztu diren unean laguntzen onuradun izateko baldintzei eutsi beharko zaie.
PRESTAZIOA
Muga:
Programa hau aplikatuaz emandako laguntzak kontsiderazio hauxe dute: minimis laguntza edo garrantzi txikiagoko laguntza. Erakunde onuradun bakarrak jaso dezakeen minimis laguntza ezin izango da 200.000 euro baino gehiagokoa izan, egungo ekitaldi fiskala eta aurreko biak aintzat hartuta. Hori delaeta, programa honetan xedatutako laguntzarik ez da emango baldin eta emandako laguntza, onuradunak aurreko hiru ekitaldi fiskaletan lortu dituen beste minimis laguntza batzuei gehituta, eta edozein dela ere laguntza eman duen administrazioa, muga horretatik gorakoa bada.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Laguntza-eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira: a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena. b) Eskatzaileari dagokion ordezkapen-ahalordearen kopia. c) Jarduera Ekonomikoen Zergan kasu bakoitzari dagokion epigrafean alta emanda egotea. d) Finantza-erakundearen ziurtagiriaren kopia, kontu korrontearen titulartasuna erakunde onuradunari dagokiola eta zenbaki hori duela kreditatzen duena.
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua