Deialdi honen helburua hauxe da: 2011/2012 ikasturtean zehar, irabazi-asmorik gabe, oinarrizko hezkuntza mailan helduen hezkuntzaren alorrean lankidetza eskaintzen ari diren Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten erakundeei laguntzak ematea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Agindu honetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten erakunde, instituzio edo kolektiboek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntza hauek, baldin legez sortutakoak badira, oinarrizko hezkuntza mailako helduen hezkuntzarako jardunak garatzeko baimena badute, eta arlo honetan edo garatu ditzaketen beste hezkuntza jarduera batzuetan irabazi-asmorik ez badute.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da erakunde onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
Honako hauek ezingo dira aurkeztu, zehapenak edo zigorrak dirauen bitartean: alde batetik, zehapen edo zigortzat Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzeko debekua jaso dutenak, diru-laguntza edo laguntza publikoen alorreko arau-haustea dela-eta jarritako zehapen irmoaren ondorioz, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluak ezarri duenaren arabera; bestetik, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penala jasotakoak, edota Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea dela bide debeku horrekin zigortutakoak. Zirkunstanzia hau III. eranskinean jasotako Aitorpen arduratsuaren bidez egiaztatuko da.
PRESTAZIOA
Ordainketa modua:
Jarduera amaitu ondoren egingo da ordainketa, emandako laguntzaren guztizko kopurua justifikatu ondoren, jatorrizko fakturak edo fotokopia konpultsatuak edo gastua justifikatzen duten bestelako agiriak aurkeztuz justifikatu ere; eta ikasturtean jarduera guztien kostu orokorrarekiko zein proportzio duen zehaztu beharko da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Diru-laguntzaren eskaera.
Aurrez aurrekoa
- Erantsitako dokumentazioa
Eskaeari honako agiri hauek erantsiko zaizkio:
- Laburpen orria, honakoak adierazita: erakundearen ezaugarriak, gauzatu dituen jarduerei buruzko datuak eta jarduera horien zatikako aurrekontuak. Halaber, II. eranskinean eskatzen diren datuak nahitaez eman behar dira.
- Diruz laguntzea eskatzen den jarduera justifikatzen duen txosten pedagogikoa.
- Irakaskuntza horiek ematen dituzten irakasleen zerrenda eta titulazioa.
- Zerga eginkizunak eta Gizarte Segurantzakoak beteta dituela egiaztatzen duen agiria.
- Ordezkariak jarduteko duen ahalmena egiaztatzen duen agiria.
- Aginduaren III. eranskinean jasotako Aitorpen arduratsua.
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak AurkezteaAgiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Epea LuzatzeaEpea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Jakinarazpenetarako Datuak AldatzeaJakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Atzera EgiteaAtzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Laguntza OnartzeaLaguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Uko EgiteaUko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Gorako ErrekurtsoaGorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua