1.- Gizarte-ekonomiako enpresak sustatu eta eratzea eta enpresak sortzearen kultura hedatzea:
a) Gizarte-ekonomiako enpresa bat eratzearekin zuzenean erlazionatuta dauden sustapen-ekintzak egitea, jarraipena eta enpresa-kudeaketarako doako aholkularitza barne, enpresaren jarraipena sustatu eta eusteko helburuarekin, enpresa eratu eta urtebeteko epean.
b) Gizarte-ekonomiako enpresak eratzea, dauden enpresak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzeko kasuak barne. Xede horretarako, lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak eta lan-sozietateak bakarrik hartuko dira gizarte-ekonomiako enpresatzat.
c) Gizarte-ekonomiaren arloko berariazko ekimenak sustatzeko kultura zabaltzeko eta horri buruz informatzeko jarduerak.
d) Honako ezaugarri hauek dituzten sozietate anonimoen edo mugatuen ekonomia- eta finantza-bideragarritasunaren azterlana egitea: galera-maila handia, negozio-bolumenaren murrizketa, izakinen gehikuntza, ahalmen handiegia, autofinantzaketarako marjina gordinaren gutxitzea, gero eta zorpetze handiagoa, finantza-gastuen igoera eta aktibo garbiaren ahultasuna edo desagerpena.
e) Lehendik d) atalean aipatutako ekonomia-bideragarritasuneko azterketa egin deneko enpresetako langileek lan elkartuko sozietateak edo lan-sozietateak eratzeko prozesua.
2.- Agindu honen xedea izango da, halaber, laguntza teknikoa eta beharrezko azterlan ekonomiko-finantzarioa enpresa barruan enpresak sortzeko proiektu bat garatzeko, hau da, gizarte-ekonomiako enpresek sustaturiko enpresa-ekimen berriak sortzeko, gizarte-ekonomiako erakunde bat eratu arte, urtebeteko jarraipenaldia ere barnean hartuz gizarte-ekonomiako erakundea eratzen denetik, merkatuan izango duen ezarpen tekniko eta ekonomikoari begira.
3.- Gizarte Ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikaturako beharrezko jarduerak garatzea, lanean parte hartzean, aberastasuna sortu eta orekaz banatzean eta enplegu-sorkuntzan oinarrituta, eskualde-oinarriko lurralde-eremu jakin batean finkaturiko hezkuntza-erakundeek eta gizarte-ekonomiako enpresek parte hartzen duten erakundeen eskutik.
2.313.220 €
Diru-laguntzen eskabideak eskabide-orri normalizatuan egin beharko dira eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren ordezkaritzetan lor daiteke. Eskatzaileak bazkide legez sartzen den sozietatearen egoitza edo lantokia dagoen lurralde historikoan Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak duen ordezkaritzan aurkeztu behar dira eskabideak, nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.
Arabako Sailaren Lurralde Ordezkaritza:
Samaniego 2-2º
Telefonoa: 945 017036 - Faxa: 945 017031
Zuzenean - Donostia:
Andia kaleko 13ko Erregistro Laguntzailea
20004 Donostia
Telefonoa: 943 023205- Faxa: 943 023201
Zuzenean - Bilbo:
Kale Nagusiko 85eko Erregistro Laguntzailea
48011 Bilbo
Telefonoa: 94 40 31222- Faxa: 94 40 31212
Joseba Linaza - Ander Rahm
Telefonoa: 945-019416
E-mail: j-linaza@ej-gv.es a-rahm@ej-gv.es
1.- Gizarte-ekonomiako enpresak sustatu eta eratzea eta enpresak sortzearen kultura hedatzea:
a) Gizarte-ekonomiako enpresa bat eratzearekin zuzenean erlazionatuta dauden sustapen-ekintzak egitea, jarraipena eta enpresa-kudeaketarako doako aholkularitza barne, enpresaren jarraipena sustatu eta eusteko helburuarekin, enpresa eratu eta urtebeteko epean.
b) Gizarte-ekonomiako enpresak eratzea, dauden enpresak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzeko kasuak barne. Xede horretarako, lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak eta lan-sozietateak bakarrik hartuko dira gizarte-ekonomiako enpresatzat.
c) Gizarte-ekonomiaren arloko berariazko ekimenak sustatzeko kultura zabaltzeko eta horri buruz informatzeko jarduerak.
d) Honako ezaugarri hauek dituzten sozietate anonimoen edo mugatuen ekonomia- eta finantza-bideragarritasunaren azterlana egitea: galera-maila handia, negozio-bolumenaren murrizketa, izakinen gehikuntza, ahalmen handiegia, autofinantzaketarako marjina gordinaren gutxitzea, gero eta zorpetze handiagoa, finantza-gastuen igoera eta aktibo garbiaren ahultasuna edo desagerpena.
e) Lehendik d) atalean aipatutako ekonomia-bideragarritasuneko azterketa egin deneko enpresetako langileek lan elkartuko sozietateak edo lan-sozietateak eratzeko prozesua.
2.- Agindu honen xedea izango da, halaber, laguntza teknikoa eta beharrezko azterlan ekonomiko-finantzarioa enpresa barruan enpresak sortzeko proiektu bat garatzeko, hau da, gizarte-ekonomiako enpresek sustaturiko enpresa-ekimen berriak sortzeko, gizarte-ekonomiako erakunde bat eratu arte, urtebeteko jarraipenaldia ere barnean hartuz gizarte-ekonomiako erakundea eratzen denetik, merkatuan izango duen ezarpen tekniko eta ekonomikoari begira.
3.- Gizarte Ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikaturako beharrezko jarduerak garatzea, lanean parte hartzean, aberastasuna sortu eta orekaz banatzean eta enplegu-sorkuntzan oinarrituta, eskualde-oinarriko lurralde-eremu jakin batean finkaturiko hezkuntza-erakundeek eta gizarte-ekonomiako enpresek parte hartzen duten erakundeen eskutik.
I. GIZARTE EKONOMIAKO ENPRESAK SUSTATU ETA ERATZEKO ETA KULTURA EKINTZAILEA ZABALTZEKO LAGUNTZAK
1.- 1.1.a) artikuluko jarduerarako, helburu sozial gisa Kooperatiba edo Lan Sozietateak era daitezen sustatzea duten eta irabazizkoak ez diren pertsona juridikoak, edota bereziki irabazi-asmorik gabeko erakundeen jabetza direnak (hemendik aurrera, erakunde sustatzaileak).
2.- 1.1.b) artikuluan adierazitako laguntzarako, 2010eko irailaren 16tik 2011ko ekainaren 30era bitarte (biak barne) Kooperatiben Erregistroan edo Merkataritza Erregistroan erregistraturiko Kooperatibak eta Lan Sozietateak, hurrenez hurren.
3.- 1.1 c) artikuluko laguntzetarako, aipatutako jarduerak egiten dituzten erakundeak, proposatutako helbururako egokitasuna egiaztatzen badute.
4.- 1.1.d) artikuluko jarduerarako, enpresa-bideragarritasuneko azterlanak legez egin ditzaketen kanpoko kontsulta-enpresak. Kontsulta-enpresa horiek gizarte-ekonomiaren erakunde ordezkagarriek gehiengoarekin partaidetutako kontsulta-enpresak izan behar dute, edota kooperatibaren edo lan-sozietatearen forma juridikoa duten beste kontsulta-enpresa batzuk, gizarte-ekonomiako erakunde ordezkagarriren bati elkartutakoak.
5.- 1.1.e) artikuluko jarduerarako, d) atalean aipatutako ekonomia-bideragarritasuneko azterketa egin deneko enpresetako langileek sortutako lan elkartuko kooperatibak edo lan-sozietateak, gizarte-ekonomiako erakunde ordezkagarriren bati elkartutakoak.
II. ENPRESA BARRUAN ENPRESAK SORTZEKO LAGUNTZAK
Honako hauek izango dira onuradunak: EAEn egoitza izaki eta beren helburuen artean enpresa-sustapena daukatela, 7. artikuluan aipatzen den proiektua —jardun-plan batean islatuko dena— garatzeko, ezartzeko eta haren jarraipena egiteko, laguntza teknikoa ematen eta azterlan ekonomiko-finantzarioa egiten 3 urteko esperientzia egiaztatuta duten irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoak.
III. LURRALDE SUSTAPEN PLANIFIKATUA
Nortasun juridiko propioa izaki eta honako eskakizun hauek betetzen dituzten erakundeak izan ahalko dira diru-laguntza honen onuradun:
a) Beren helburuen artean enpresa-sustapena biltzea.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egotea.
c) Jardun-plana hurrengo artikuluan ezarritako edukiarekin eta baldintzekin aurkeztea, urtero Planaren helburuak banakatuz.
I. GIZARTE EKONOMIAKO ENPRESAK SUSTATU ETA ERATZEKO ETA KULTURA EKINTZAILEA ZABALTZEKO LAGUNTZAK
1.- 1.1.a) artikuluan jasotzen diren gizarte-ekonomiako enpresa bat eratzeko sustapen-prozesuari dagozkion jardueren eta horren ondorengo jarraipenaren eta aholkularitzaren kasuan, sustatzaileari prozesu horrek sortzen dion gastuaren %50, honako gehienezko kopuruekin, betiere erakunde onuradun bakoitzeko 125.000 euroko mugarekin: 6.000 euro eratutako lehen 10 enpresaren sustapenagatik; 5.000 euro hurrengo 10engatik eta 4.000 euro gainerakoengatik, aipatutako mugara arte.
2.- 1.1. b) artikuluan adierazitako Kooperatibak edo Lan Sozietateak eratzeari dagokionez, sustaturiko erakundeei honako diru-kopuru hauek emango zaizkie:
a) Enpresa berriak badira, laguntza hauek jasoko dituzte, 30.000 euroko mugarekin:
3.000 euro gizonezko bazkide langile bakoitzeko.
4.000 euro emakumezko bazkide langile bakoitzeko.
b) Lehendik zeuden enpresak eraldatu eta gizarte-ekonomiako enpresa bihurtu badira, laguntza hauek jasoko dituzte, 100.000 euroko mugarekin, honako eskala honen arabera:
3.000 euro lehenengo hamabost bazkide langileetako bakoitzeko.
2.000 euro hurrengo hamabost bazkide langileetako bakoitzeko (16. bazkide langiletik 30.era).
1.800 euro gainontzeko bazkide langileetako bakoitzeko.
3.- 1.1 b) artikuluan adierazitako Kooperatiba edo Lan Sozietateak eratzeari dagokionez, bazkide langileen % 50 baino gehiago ondorengo paragrafoetan zehazturiko kolektiboetako batean biltzen bada, sustaturiko erakunde onuradunarentzako muga igoko da, eta bakoitzak 45.000 jasoko ditu gehienez.
Ematen den diru-laguntza 6.000 €-ra igoko da aipatutako langileak honako giza taldeetako batekoak baldin badira:
a) Emakumeak, erakundeko bazkide langile edo lan-bazkideen gehiengoa badira.
b) Ezindua izatea, hau da, gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsoriala izatea eta, gutxienez, % 33ko ezintasuna onartuta edukitzea.
c) Eusko Jaurlaritzak eta Justizia Ministerioak espetxeei buruz izenpetutako hitzarmena gogoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sozietate kooperatibo edo lan-sozietateetan bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartutako hirugarren graduko presoak eta baldintzapean aske utzitakoak izatea.
d) Guraso bakarreko aita edo ama izatea, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duten ondorengo bat edo batzuk haren mende izatea.
e) Etxeko biolentziaren biktima izan diren pertsonak. Pertsona bat egoera horretan dago haiek edo haien seme-alabak ezkontidearen edo antzeko harremanaren bidez lotura egonkorra izan duenaren bortizkeria fisiko edo psikikoaren biktimak izan direnean, beti ere gertakari horiek dagokion instantzia polizial edo judizialean salatu badira.
f) Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean bukatu dutenak azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan araututakoak; horren arabera laneratze-enpresen kalifikazioa arautzen da, horietara sartzeko prozedura ezartzen da eta laneratze-enpresen erregistroa sortzen da, sozietate kooperatiborako sartze hori prozesua amaitu ondorengo lehen hamabi hilabeteen barruan gertatzen bada. Kontratazioa gizarteratze- eta laneratze-prozesua amaitutakoan egiten bada, ez da eskatuko langabe gisa erregistratuta egotea.
g) Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, irailaren 24ko 214/2002 Dekretuko III. Kapituluak horien laneratzea sustatzeko ezarritakoaren arabera —Dekretu horrek arautzen du Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Programa—, eta terrorismo-ekintzen biktimen seme-alabak eta ezkontideak, biktima hori hil bada edo ordaindutako jarduera egitea galarazten dion ezintasuna badu.
h) Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak), hau da, agindu honetan aurreikusten diren laguntzen ondorioetarako, lan-talde terapeutikoaren iritziz desintoxikazio- eta desohitze-faseak gaindituta etengabeko tratamenduan sei hilabete baino gehiago daramaten pertsonak, lanaren bitartez gizarteratzeko programa batean sartzea interesgarritzat jotzen bada.
4.- Emandako diru-laguntzak ezin izango du ezein kasutan ere sozietateko bazkide langileek harpidetutako kapitalaren guztizkoa gainditu, artikulu honetan jasotako kolektibo behartsuen salbuespenarekin; kasu horretan, emandako diru-laguntza harpidetutako kapitalaren bikoitza izango da, aldez aurretik aipatutako 6.000 euroko mugarekin.
5.- 1.1.c artikuluan aurreikusitako jardueretarako, garatutako jardueren kostuaren %75eraino, 30.000 euroko mugarekin. Zenbateko hori ezartzeko zabalkunde-jarduera zenbatek jaso duten hartuko da irizpidetzat. Erakunde onuradunak gizarte-ekonomiako erakunde ordezkagarriekin eratuta daudenean, kooperatibak edo lan-sozietateak sustatzeko xedez, garatutako jardueren eta egitura-gastuen kostuaren % 75 arte, 30.000 euroko mugarekin.
6.- 1.1.d) artikuluan aurreikusitako jardueretarako, garatutako jardueren kostu garbiaren % 100eraino, 5.000 eurora arteko mugarekin ekonomia- eta finantza-bideragarritasuneko azterlanarengatik.
7.- 1.1.e) artikuluan aurreikusitako jarduerarako, garatutako jardueraren kostu garbiaren % 100eraino, 6.500 eurora arteko mugarekin.
II. ENPRESA BARRUAN ENPRESAK SORTZEKO LAGUNTZAK
Enpresa barruan enpresak sortzeko unitateak aurreikusitako eta Gizarte Ekonomiaren eta Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Zuzendaritzak onartutako 6. artikuluko diruz laguntzeko jardueren kostuaren %50 emango du Eusko Jaurlaritzak. Proiektu bakoitzeko, gehienez, hogeita hamar mila (30.000) euro emango dira. Inola ere ezin izango da ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euroko muga gainditu entitate onuraduneko.
III. LURRALDE SUSTAPEN PLANIFIKATUA
1.- Kultura ekintzailea sustatu eta zabaltzeko gastu orokorren % 75, Gizarte Ekonomian ekiteko erakunde onuradunaren jardunaren lurraldean, gehienez 30.000 euroko zenbatekoarekin, eta honako baldintza hauen arabera:
a) Gehieneko zenbatekoa edo gastuen % 75 ordainduko da jarduera egin bada, nahiz eta zabaltzearen urteko aldian proiektuak gauzatzea lortu ez eratutako gizarte-ekonomiako enpresetan.
b) Gehieneko zenbatekoa edo gastuen % 75 ordainduko da baldin eta, behin jarduera egin ondoren, zabaltzeko urteko aldiaren amaieran eratutako enpresa berrien % 50 baino gehiago kooperatibak eta/edo lan-sozietateak badira. % 50 horretara iristen ez bada, zenbatekoa proportzionalki murriztuko da.
2.- Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak onartzen duen jardun-planean aurreikusitako gastuaren % 75 eratutako gizarte-ekonomiako enpresa-proiektu bakoitzerako, 30.000 euroko gehienekoarekin bakoitzerako.
18 hilabeteko epea baino lehen egon beharko dute eratuta enpresek, betiere diru-laguntzaren emakida-ebazpenetik zenbatzen hasita.
3.- Nolanahi ere, onuradun bakoitzak gehienez 100.000 euro jaso ditzake urtean.
1.- Kasu guztietan:
a) Foru aldundiekin dituzten zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen agiria.
b) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edo dagokion erakundearen ziurtagiri eguneratua, Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela ziurtatzen duena.
c) Entitate eskatzailearen erantzukizun-deklarazioa, administrazio honi nahiz beste administrazio publiko batzuei xede eta helburu berberaz eskatutako beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta nahiz izapideak egiten) adieraztekoa.
1.1.b) artikuluak aipatzen dituen enpresek, gizarte-ekonomiako enpresa eratu edo eraldatuek, Batzordearen abenduaren 15eko 1988/2006 zk. Erregelamenduan (EB) ezarritakoaren aipamen espresua egin behar dute, minimis laguntzei Itunaren 87. eta 88. artikuluen aplikazioari lotuta. Gaur egun, enpresa jakin bati emandako minimis laguntza osoa 200.000 euro izango da gehienez, hiru zergalditako edozein alditan, aribideko zergaldia eta aurreko bi zergaldiak.
Enpresa onuradunek ere barne hartu beharko dute, 1.1.d) artikuluaren arabera.
d) Erakunde eskatzaileak erantzukizunezko deklarazio bat egin behar du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako –eta izaera bereko diren– laguntza eta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedurei nahiz zehapen-prozedurei buruz, prozedura horiek oraindik izapidetzealdian badaude, behintzat.
e) Ekonomia-jardueren gaineko zergaren kopia eta, hala badagokio, enpresak Gizarte Segurantzan alta eman izanaren partearen kopia.
f) Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
g) Hirugarren interesdunaren datuen altari buruzko fitxa, erakunde eskatzaileak eta dagokion bankuak izenpetu eta zigilatuta.
h) Kooperatibako edo lan-sozietateko bazkideen Gizarte Ekonomiaren alorreko prestakuntza, edo prestakuntza hori jasotzeko hartutako akordioa egiaztatzen duten agiriak, prestakuntza hori irakatsiko duen erakundearen izena adieraziz.
i) Lan-segurtasun eta -osasunari buruzko arauek ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, Prebentzio Zerbitzuen Arautegia onartzen duenak, ezarritakoaren arabera.
j) Erakunde sustatzailearen erregistro-inskripzioko kopia, hala dagokionean.
k) Erakunde sustatzailearen erantzukizunezko deklarazioa, 2.1 artikuluan ezarritako betebeharrak bete dituela egiaztatzen duena.
l) Erakunde sustatzailearen eta sustaturiko erakundearen arteko lankidetza-akordioa egiaztatzen duen agiria, hala dagokionean.
m) Bazkideen liburuaren kopia, baita enpresan sartutako pertsonekin egindako sozietate-kontratuen edo lan-kontratuen kopia ere.
n) Sustatutako erakundearen erregistro-inskripzioaren edo inskripzioaren aurkezpenaren kopia, eta sozietatean sartutako bazkide langile bakoitzaren kapitalerako ekarpenaren banku-frogagiria. Horrez gain, legez eratutako gizarte-ekonomiako elkarte-egitura batekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
o) Bizikidetza-egiaztagiria, familia-liburuaren kopia eta ordaindutako jarduerarik ez duten ondorengo bat edo gehiago bere kargura dituela adierazten duen zinpeko aitorpena, ordaindutako jarduerarik ez duten ondorengo bat edo batzuk haien kargura dituztenak kontratatzen badituzte.
p) Terrorismoaren biktimak izan direnen kasuan, haien aurreko lanpostuari dagozkion lanak normaltasunez egitea zaildu edo galarazi duten gorabeherak terrorismo-ekintzaren ondorio izan direla egiaztatzen duen dokumentazioa. Kontratatutako pertsona terrorismoaren biktimaren ezkontidea edo seme-alaba bada, familia-liburuaren fotokopia eta biktimaren heriotza edo ezintasuna terrorismo-ekintza baten ondorio izan zela egiaztatzen duen dokumentazioa.
q) Etxeko biolentziaren biktima izan direnen kasuan, etxeko biolentziaren biktimak babesteko agindua, hori egiaztatzen duena.
r) Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean amaitu dutenen kasuan, prozesua zein datatan amaitu zen egiaztatzen duen agiria, laneratze-enpresak emana.
s) Toxikomano ohien kasuan, kontratatutako pertsona errehabilitazio-programara sartzea onartzen duen Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren jakinarazpenaren kopia.
t) Minusbaliotasunaren ziurtagiri ofiziala, dagokion foru-aldundiak emango duena, minusbaliotasun-maila adieraziz.
u) Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena, Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegiaren Autoa edo Espetxeak emandako ziurtagiria.
v) Lan- eta egoitza-baimena, hala dagokionean.
w) Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena, zigor- eta administrazio-arloko dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela adierazita; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako (otsailaren 18ko 4/2005) Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
x) Eskabidea egin behar duen pertsonaren ordezkaritza-ahalordearen fotokopia.
2.- 1.1 a) artikuluan aurreikusitako sustapen-ekintzen kasuan eta 1.1.c artikuluan ezarritako informazio- eta zabalpen-jardueretan: aurreikusitako jarduerei, gastuen aurrekontuari eta finantzazio-planari buruzko memoria zehatza.
3.- 1.1.d) artikuluan aurreikusitako ekintzen kasuan, honako ezaugarri hauek dituen enpresa batetik eratortzen dela ziurtatzen duen egiaztagiria: galera-maila handia, negozio-bolumenaren murrizketa, izakinen gehikuntza, ahalmen handiegia, autofinantzaketarako marjina gordinaren gutxitzea, gero eta zorpetze handiagoa, finantza-gastuen igoera eta aktibo garbiaren ahultasuna edo desagerpena.
4.- 1.1.e) artikuluan aurreikusitako ekintzen kasuan, langileen edo gutxienez ere langile-plantillaren heren baten lege-ordezkariek sinatutako idatzizko konpromiso bat aurkeztu beharko da, enpresa bideragarria baldin bada gizarte-ekonomiako erakunde bat eratzeko.
5.- 1.1.b) artikuluak aipatzen dituen Kooperatiba eta lan-sozietateen eraketa eta zabalkuntzaren kasuan: memoria xehatua eta enpresa-proiektuari buruzko enpresa-plana edo -planak, lehen ekitaldi osoan garatuko diren jarduerak azaltzen dituena.
6.- 1.1.a) artikuluak aipatzen duen jarraipenaren eta aholkularitzaren kasuan: enpresa-jarraipen eta -aholkularitzarako plana, aurreikusitako metodologia jasotzen duena.
7.- 1.2 artikuluan aurreikusitako jardueren kasuan, honako hauek biltzen dituen jardun-plana aurkeztuko da:
a) Enpresa barruan enpresa sortzeko proiektuaren titularrak bere zerbitzuak ematen dituen enpresari dagokionez:
- Egoitza EAEn izatea edo lantokiren bat bertan edukitzea.
- Erakundearen eratze-dataren eta bertan lan egiten duten langileen kopuruaren ziurtagiria.
- Enpresa barruko enpresak sortzeko unitate estrategikoaren eraketa —eta horren kideen zerrenda— egiaztatzen duen agiria
- Laguntza teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa emango duen erakundea zehaztea.
- Enpresa barruko enpresa sortzeko proiektuaren titularra edo titularrak.
- Proiektuaren garapenaren kostua gizarte-ekonomiako erakundea eratzen den arte, 6. artikuluan adierazitako diruz laguntzeko jarduerak banakatzen dituena.
- Bere jardueraren ondorioz sortzen den edo diren erakundeak edo erakundeek gizarte-ekonomiako forma juridikoa edukiko duela edo dutela adierazten duen konpromiso-idazki bat.
- Enpresaren lege-ordezkariaren ziurtagiria, langileen kopuruari buruzkoa. Bigarren mailako kooperatiben kasuan, kooperatibaren lege-ordezkariaren ziurtagiria, kooperatiba bakoitzaren langileen kopurua zehaztuz.
b) Agindu honen 9. artikuluak aipatzen dituen erakunde onuradunei dagokienez, gutxienez 3 urteko antzinatasuneko esperientzia egiaztatuaren justifikazioa, proiektua garatzeko eskatutako laguntza teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa egiteari dagokionez.
8.- IV. Kapituluko (lurralde-sustapena) diru-laguntza eskabideen dokumentazio espezifikoa:
a) Erakunde eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen dokumentazioa.
b) Jardun-plana agindu honetako 13. artikuluan ezarritako baldintzetan eta eskakizunekin.
c) 13.1.b) artikuluan adierazitako lurraldeko egungo hezkuntza-erakundeen dokumentazio egiaztagarria, baita erakunde horiek proiektuan duten inplikazioaren agiri justifikagarria. ere
d) Etorkizuneko proiektuei estaldura emateko gai diren gizarte-ekonomiako enpresa edo erakundeek proiektuan parte hartzen duteneko egiaztagiria, 13.1.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
2011/06/24 - 2011/07/29