- Deialdi honen xedea diru-laguntzak ematea da ikerketa-proiektuak gauzatzeko, zeinen helburua ezaguera unibertsitatetik enpresetarantz transferitzea izan dadin, aipaturiko enpresen interes arloetan. Aipatutako proiektuak unibertsitateko ikertzaileek burutu behar dituzte enpresen pertsonal parte-hartzearekin; aukeran erakunde laguntzaile-ikertzaileek ere parte hartu ahal izango dute.
- Parte hartzen duten enpresek, gutxienez, proiektuaren kostu osoaren % 10 finantzatu beharko dute eskudirutan. Diru hau ikertzaileen lansariak ordaintzeko erabili ahalko da. Horretarako, lankidetza-hitzarmena izenpetuko da unibertsitate onuradunaren eta enpresaren artean, 15.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Esteka honen bitartez Unibertsitate-Enpresa arteko proiektuak egiteko deialdiarako inprimakiak lortzen dira.
229.472 euro
AGINDUA, 2012ko ekainaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Unibertsitate-Enpresa egintzetarako aurreikusitako funtsen kargura Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzak emateko deialdia egiten duena (2013-2014).
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Deialdi honen xedea diru-laguntzak ematea da ikerketa-proiektuak gauzatzeko, zeinen helburua ezaguera unibertsitatetik enpresetarantz transferitzea izan dadin, aipaturiko enpresen interes arloetan. Aipatutako proiektuak unibertsitateko ikertzaileek burutu behar dituzte enpresen pertsonal parte-hartzearekin; aukeran erakunde laguntzaile-ikertzaileek ere parte hartu ahal izango dute.
- Parte hartzen duten enpresek, gutxienez, proiektuaren kostu osoaren % 10 finantzatu beharko dute eskudirutan. Diru hau ikertzaileen lansariak ordaintzeko erabili ahalko da. Horretarako, lankidetza-hitzarmena izenpetuko da unibertsitate onuradunaren eta enpresaren artean, 15.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Esteka honen bitartez Unibertsitate-Enpresa arteko proiektuak egiteko deialdiarako inprimakiak lortzen dira.
- Euskal Herriko Unibertsitatea izan ezik, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten Unibertsitateak izan daitezke diru-laguntzaren onuradunak, baldin eta 4. artikuluaren arabera prestatutako ikertzaile-taldeak badituzte plantillan.
- Enpresa, diru-laguntzaren zuzeneko onuradun ez bada ere, ikerketaren emaitzen benetako jasotzailea da. Alde batetik, proposatutako gaiak eta ikerketaren emaitzek enpresaren interesekin bat etorri behar baitute eta, bestetik, enpresak emaitzei lotutako ezagutzak bere «know-how»-aren barruan sartuz erabili eta unibertsitate-talde ikertzailearekin izenpetu behar duen hitzarmenean ezarritakoaren arabera ustiatu behar baitu.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente kreditatuak ez dira enpresatzat hartuko deialdi honetan.
- Deialdi honetako eskabidean erakunde laguntzailetzat hartuko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente akreditatuak, urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluan azaltzen diren agente-kategorietan badaude (221/2002 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea arautzeko oinarriak arautu zituena). Hona hemen artikulu horretan zerrendatzen diren kategoriak:
- Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak.
- Elkarlaneko ikerketa-zentroak.
- Teknologia-zentroak.
Deialdi honen kontura ez dira finantzatuko parte hartzen duten unibertsitate-irakasleen lansariak: enpresek eskudirutan egindako ekarpenak, parte hartzen duten ikertzaileentzako izan daitezke, onuradun unibertsitatekoak nahiz erakunde laguntzailekoak izan; eta hori, betiere, proiektuarekiko dedikazioaren arabera, 1.2 artikuluaren arabera.
- Ezingo dute erakunde onuradun izan diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean daudenek, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera sexu-bazterkeriagatik zigortutakoek ere.
Erakunde parte hartzaileen eta ikertzaileen betekizunak, eta eskabidean parte direnak.
- Proiektuetako ikertzaileek erakunde parte-hartzaileetakoren baten plantillako kide izan beharko dute, eta deialdi honetan eskatutako proiektu baten bakarrik parte hartu ahal izango dute.
- Research Professor kategorian Ikerbasque Fundazioak kontratatutako ikertzaileak, baldin eta erakunde bati atxiki eta erakunde horretako plantillado badira, deialdi honi dagokionez, ikertzaile kontsideratuko dira.
- Aurreko deialdietako laguntzen onuradun izan diren erakundeetako ikertzaileek ezingo dute deialdi honetan parte hartu, baldin eta aurreko deialdietarako eskabideetan parte hartu badute eta eskabidea aurkezterakoan betebeharren bat egiteko dutela-eta euren jarduerak itxi ez badituzte —emaitzen ustiapen-txostena eta argitalpena salbu—.
- Ondokoek osatuko dute ikerketa-taldea:
a) Proiektua zuzenduko duen ikertzaile nagusia; doktoradutza-tituluaren jabe eta unibertsitate onuradunaren plantillakoa izan behar du.
b) Doktore-titulua edo lizentziatura, arkitektura, ingeniaritza – nahiz gradu unibertsitarioa -titulua duen ikertzailea. Erakunde onuradun edo kolaboratzaile bakoitzeko pertsona bat egongo da gutxienez, eta erakunde horien plantillakoa izan beharko du.
c) Ikerketa taldea osatu dezaketen ikerketako laguntzaileak: enpresa laguntzaileetako pertsonak izan daitezke. Programaren xede den teknologiaren arloan esperientzia egiaztatua izango dute eta ez dira adierazitako gainerako kategorietakoak izango.
- Ezinbesteko baldintza izango da proiektuan, gutxienez, unibertsitate onuradunetako ikerketa-talde batek eta helbide soziala EAEn duen enpresa batek parte hartzea; erakunde laguntzaile baten partaidetza, berriz, aukerakoa izango da.
229.472 euro
Esteka honen bitartez eskaeran erabiltzen diren kodeak, dokumentazioa eta curriculuma modelu batzuk lortzen dira.
Honako hauek jasoko ditu eskabideak:
a) Proiektuaren deskribapen orokorra; honako hauek jasoko dira bertan:
- Proiektuaren deskribapen orokorra.
- Ikerketa-taldearen datuak.
- Erakunde parte-hartzaile bakoitzaren fitxa.
- Beste proiektu batzuetan parte hartu izanaren adierazpena.
b) Ikerketa-proiektuaren memoria bat honakoak jasoz:
- Laburpena.
- Gaiaren aurrekariak eta egungo egoera.
- Bibliografia aipagarriena.
- Proiektuaren interes orokorra.
- Proiektuaren azken emaitza eta emaitza hori ustiatzeko plana.
- Hipotesiak eta helburu orokorrak eta operatiboak.
- Helburuei lotutako gertaerak. Kronograma.
- Gertaera bakoitzean erabilitako metodologia.
- Proiektua gauzatzeko erabilgarri dauden instalazio, baliabide eta teknikak.
- Erantzukizunen banaketa.
- Ikerketa-taldeak gaiaren inguruan duen esperientzia.
- Burututako azken 5 proiektuen emaitzak eta lortutako etekina.
- Kofinantzaketaren deskribapena.
- Eskatutako diru-laguntzaren justifikazio zehatza.
- Bi zentro edo gehiagoren arteko lankidetza.
- Enpresak proiektuan izan duen parte-hartzea.
c) Erakunde onuradunaren, erakunde laguntzailearen eta enpresa parte-hartzailearen adierazpena; azken horrek adierazi egin beharko du proiektuari zenbateko ekarpena egin dion.
d) Ikertzaile nagusiaren curriculum vitaea.
e) Beste ikertzaile batzuen curriculumak, dena delakoagatik –euren garrantzia edo osagarritasunagatik, edo ikertzaile nagusiarenaz bestelako diziplina batekoa izateagatik- berariaz ebaluatzea merezi duenean.
f) Ikertzaile-taldearen curriculum kolektiboa. Erakunde laguntzaileko eta enpresako langileen curriculumak jasoko dira curriculum hau osatzerakoan.
g) Parte-hartzaile bakoitzaren NANaren kopia eta zentro parte-hartzaile bakoitzaren IFZren kopia.
h) Enpresaren ezaugarriak eta orain arte egin diren I+G ekintzak.
i) Zinpeko aitorpena: egiaztatu egin beharko dute ea dagoen edo ez diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean, ez eta sexu bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.
j) Jasotako eta eskatutako laguntzei buruzko adierazpena, finantziazioa zertarako eskatu den, horren justifikazio xehatua eta beste deialdian finantzatutako ekintzekiko harremana.
k) Proposamena, esleipen irizpideen arabera ebaluatzeko bidezkotzat jotzen diren agiriak.
2012/07/10 - 2012/09/07
Sei hilabete.