Euskadi.net

Hasiera

 
  • Nire kudeaketak
  • Zuzenean
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2012/02/09

Muturreko meteorologiari buruzko oharra zuen Gasteizeko Udalak, hilak 7, astearte goizetik

Euskalmetek Gasteizentzako elur-iragarpen zuzena komunikatu zuen

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak Gasteizeko Udalak joan den astearteko (hilak 7) goizetik hiriburu arabarrarentzako elur-iragarpen zuzena zuela adierazi du. Elur-iragarpen horrek ez zuen inolaz ere aipatzen prezipitazioak eguerdiko 12etatik aurrera hasiko zirela, udal-iturriek esan duten moduan.

Euskalmeten arabera, Gasteizeko Udalera bidalitako muturreko meteorologiari buruzko oharra argi eta garbi azaltzen zen elurra dela eta martxan jarritako alerta laranja asteazkeneko 00:00etatik egun bereko 24:00ak arte (azkenik, estimazio horiek bete egin ziren).

Espero zen prezipitazio-maila txikia izan arren (abisu horia zegokion kopuru horri), tenperatura oso hotzak iragarrita zeudenez, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu-maila igo zuen horitik laranjara, elur moduko prezipitazio eskasak kaleetan zein errepideetan sor zitekeen arazoa aurreikusita.

Izan ere, abisu propioa alde batera utzita, egoeraz informatu zen prentsa-ohar eta komunikabide ezberdinen bidez. Halaber, Euskal Instituzioetako bidezaintza teknikariekin hitz egin zen, horien artean, Gasteizeko Udalekoa.

Euskalmeten ustez, Gasteizeko Udalaren adierazpenak udaletxe propioak egindako meteorologia-abisuen interpretazio oker baten ondorio izan daitezke.

"Nahiz eta meteorologia ez den zientzia zehatz bat (iragarpenak zein fenomenoak ematen diren ordu-tarteak estimatu egiten dira beti), oraingoan, iragarpenak zuzenak izan ziren eta gertatukoaren errealitatearekin egin zuten bat", aipatu du Euskalmetek azkenik.