Euskadi.net

Hasiera

 
WAI A - WCAG 1.0
Azken eguneratzea: 2007/05/08
Gasteizko Urtsulatarrak Ikastetxearen 125. urteurrena ospatzeko antolatutako berrikuntzari buruzko Jardunaldi Pedagogikoan
Ibarretxek berrikuntzaren alde egin du eta Urtsulatarrei hezkuntza-sistemaren kalitatea hobetzeko egin duten ekarpena eskertu die
Gasteizko Urtsulatarrak Ikastetxearen 125. urteurrena ospatzeko antolatutako Jardunaldi Pedagogikoan, Ibarretxek berrikuntzaren alde egiten jarraitzea defendatu du, Europako erreferente izatea lortu dezagun, eta hezkuntza-sistemaren kalitatea hobetzeko egin duen ekarpena eskertu dio ikastetxe horri.
Ibarretxe eta Hezkuntza Sailburua ekitaldian. (J.B.)
Ibarretxe eta Hezkuntza Sailburua ekitaldian. (J.B.)

Ekitaldia Gasteizko Villa Suso Jauregian izan da, "Kalitatea eta berrikuntza, aldaketa-eragile gisa" izenpean, eta Gasteizko Urtsulatarrak Ikastetxearen, gaur egun Urkide Ikastetxea kooperatiba denaren, 125. urteurrena ospatzeko egin dute.

Emandako hitzaldian,  eskertu nahi izan die "aitzindari horiei" Gasteizera heltzea, emakumeei zuzendutako irakaskuntzari dagokionez "garaiarekin alderatuta, zeukaten ikuspegi aurreratua" dela eta, baita euskal hezkuntza-sistemaren kalitatea hobetzeko egin zuten ekarpenagatik ere, ikastetxe horrek sari garrantzitsuak jaso baititu egindako ibilbidean.

Ibarretxek gogorarazi du Euskadik Europako erreferente bihurtzea zuela helburu orain dela 10 urte "eta lortu egin dugu, ez soilik enpresaren esparruan, baizik eta osasunaren eta hezkuntzaren esparruetan ere, zuen laguntzari esker", nabarmendu du.

Etorkizunari begira, Lehendakariak azpimarratu du oraingo erronka berrikuntzaren Europako erreferente "bihurtzea" dela eta, horretarako, euskal gizarte osoaren inplikazioa eskatu du, "helburu horren militante" bihurtu nahi baititu.

"Duela 125 urte I+G+B aipatuta formula kimiko batez ari ginela zirudien. Gaur egun guztiok dugu gogoan eredua ezartzeko, enpresak sustatzeko, pertsonak hezteko, gizartea osatzeko eta herria egiteko bitarteko garrantzitsu gisa", adierazi du.

(Iturria: Lehendakaritza - Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia )

Zerikusia duten estekak