Ondoren, arlo bakoitzaren diagnostikoaren arabera, II.Gazte Plana indarrean egon den urteetan lehentasunezkotzat jotzen diren lan-ildoak jasotzen dira. Era berean, erakunde bakoitza gizarte-eragileekin lankidetzan sustatzeko konpromisoa hartu duen ekintzak zehazten dira:

Esan beharra dago, xedea ez dela EAEko gazte politiken baitan burutuko diren ekintza guztiak jasotzea, honako beste hau baizik: gazteen emantzipazioa zaildu edo eragozten duten arazo nagusiei erantzunez, lehentasuneko ekintza positibotzat adostu diren horiek. Aipatutako erakundeen arteko adostasun edo akordio horiek, oinarrizko hiru irizpideren arabera ezarri dira:
--eraginkortasuna, gazteen arazoei erantzun hobea emateko,
--neurrien errealismo politikoa, hau da, dagokion instituzio edo departamentuaren markoan burutzeko aukera,
--eta bere izaera estrategikoa, administrazioetan burutzen diren politikak bideratzeko aukera ematen duena.

Modu horretan, I. Gazte Planarekin hasitako planteamenduarekin jarraituta, II. Gazte Planak ezaugarri hauek ditu:

--Eskuartze ildo kopuru murriztu baina esanguratsu bat jasotzen du. Ahaleginen sakabanaketa eta eraginkortasunaren galera ekiditea da helburua, jarduera-ildo asko dituzten planetan gertatu ohi dena.
--Iragankortasun zehatz bati lotua dago, ezarritako politiken eraginkortasun sozialean antzeman eta sakontzeko aukera ematen duena, eta berregokitze iraunkorra errazten duen epe ertaineko ikuspegi batekin lan egiteko aukera ematen duena.
--Ebaluatzeko erraza da, ondo adierazitako ekintzak jasotzen baititu, eta beraz, proposamenen eragin erreala ezagutzeko eta etengabe gizartearen aldaketei egokitzeko aukera emango dute.

Gazte Planaren beharra arrazoitzen duten argumentuei buruzko atalean adierazi bezala, gutxienez bi esku-hartze sozio-instituzional ezarri behar dira, gaztearen etapen araberakoak: nerabetasunaren eta prestakuntza-zikloaren ondorengoaren araberakoa (14-24) edo aurrera egindako gaztetasunaren eta lan merkatuan sartzeko etaparen araberakoa (25-30 urte).

Ondorioz, gaztetasunaren lehen faserako aktiboagoak diren gizarteko rol batzuei lotutako ahaleginak nabarmentzen dira:

- Edukien eta balioen hezkuntza.
- Enpleguari begira, bokaziozko eta gaitasunezko bideratzeak.
- Gizarte-jokabide arriskutsuen prebentzioa (drogak, alkohola, sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunak...)
- Aisialdi kontsumistari alternatibak bilatzea.
- Bere kultur dimentsioa indartzea.

Gaztetasunaren bigarren faserako, ekimenak gizarteratzeari buruzkoak dira:

- Lan-merkatuan txertatzea errazteko neurriak (autoenplegua, enplegu hobi berriak, eskaintzaren sustapena...).
- Etxebizitzak eskuratzea errazteko neurriak (alokairua, jabego modu berriak, kredituaren eskuragarritasuna...).
- Gazteen izaera heldua indartzera zuzendutako neurriak, bere arduren aurrean, etxeko ingurunearen aurrean eta jokabide sozialaren aurrean.


II. Gazte Planaren funtsa osatzen duten esku-hartze ildoen baitan, eta horietako bat berari ere garrantzirik kendu nahi izan gabe, beharrezkoa da bere eragin sozial handiagoagatik ondoren zerrendatutako eta lehentasunezkotzat jotako ildo estrategikoak azpimarrratzea:

- Lana eta lan-munduratzearen arloan, enplegu programak sustatzea eta laneko ezegonkortasunaren aurkako neurriak hartzea.
- Hezkuntza eta Prestakuntzaren arloan, irakaskuntza zentroetan balioen hezkuntza sustatzea, eta Lanerako prestakuntza bizitza osoan zehar sustatzea.
- Etxebizitzaren arloan, gazteentzako etxebizitzaren eskuragarritasuna erraztea, alokairuko etxebizitzen laguntza eta sustapenaren bidez.
- Osasuna eta Gizarte-ekimenaren arloan, jokabide arriskutsuen prebentzioari zuzendutako bizitza estiloak eta jokabide osasungarriak sustatzea. Era berean, gazteen bazterketaren prebentzioan eta gizarte esku-hartzean jardutea.
- Aisialdia eta gazte-kulturaren arloan, gazte asoziazionismoa eta aisialdi partehartzailea sustatzea, eta gazte sortzaileei laguntzea.
- II. Gazte Plana bultzatzeari dagokionez, lehentasunezkotzat jotzen da plana foru aldundietara zabaltzea, eta, erronka modura, udaletara, gizarte-eragileetara eta gazteei beraiei zabaltzea.
- Azkenik, II. Gazte Planak gazte-indarkeriaren arazoari arreta berezia eskaini behar diola uste da eta, horretarako, Plana osoki hartuko duen zeharkako izaera bat emateari egoki iritzi zaio.

Instituzio bakoitzak ezartzen duen planifikazio orokorrari kalte egin gabe, Zuzendaritza Batzordeak bere eragin biderkatzailea eta eragin soziala dela eta aurrekontu ekitaldietan zehar modu berezian nabarmendu behar diren ekintza estrategikoak hautatuko ditu urtero. Ekitaldia bukatuta, horien betetze-maila aztertuko da, eta horrek hurrengo ekitaldiaren programazioa birbideratzeko aukera emango du.

I. ARLOA. LANA ETA LANERATZEA


1.1. Politika koordinatua sustatzea, gazteentzako lanpostuak sortzea eta mantentzea helburu duena, ekintza positiboko neurriak hartzearen, zerga-abantailak ezartzearen eta kontratazioari dirulaguntzak ematearen bitartez

Ekintz. zk.

Ekintza

Arduradunak

1.1.1

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan zerga-neurriak hartzea, gazteentzako lanpostuak sortzen, mantentzen eta finkatzen laguntzeko

Aldundiak

Ogasuna

1.1.2

Iraupen luzeko langabezian dauden gazteen praktiketako kontratazioa indartzera zuzendutako diru-laguntza ildo baten garapena

Eusko Jaurlaritza

Lana

1.1.3

Gazte langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak ematea

Eusko Jaurlaritza

Lana

1.1.4

Enplegua sustatzeko ekintza positiboko irizpidea aintzat hartzea administrazioak laneratze-arazoak dituzten kolektiboak kontratatzen dituzten enpresekin egiten dituen kontratuetan

Eusko Jaurlaritza

Aldundiak

Udalak

1.1.5

 

Gazte langabetuak gizarte-ekonomiako enpresetako kide egin daitezen laguntzea, enpresaren gizarte-kapitalari egin beharreko ekarpenaren aldi bereko finantzaketaren bidez

Eusko Jaurlaritza

Lana

1.1.6

Enplegu-gune berriak eta jada abian jarri diren esperientzia pilotuak identifikatu eta aztertuko dituen txostena lantzea

Eusko Jaurlaritza

Lana

Nekazaritza


1.2. Enpleguaren banaketa sustatzeko politika koordinatua garatzea

Ekintz. zk.

Ekintza

Arduradunak

1.2.1

Plantilak berrantolatu eta berregituratzea, administrazio publikoetan gazteentzako lanpostu berrien sorrera sustatzeko

Eusko Jaurlaritza

Aldundiak

Udalak

1.2.2

Aparteko orduak kentzearen edo jardunaldia murriztearen bidez gazteentzako enplegua sortzen duten enpresei laguntzak ematea

Eusko Jaurlaritza

Lana

1.2.3

Gizarte-eragileei (enpresariei eta langileei) negoziazio kolektiboan jardunaldi-murrizketa sartzea bultzatuko dieten neurri pizgarriak abian jartzea, gazte-enplegua handitu asmotan

Eusko Jaurlaritza

Lana

1.2.4

Lan-banaketarako neurrien berrikuspena, garapena eta komunikazioa (ordezkapen-kontratua eta beste neurri batzuk)

Eusko Jaurlaritza

Lana

Nekazaritza

1.3. Enplegu bila dabiltzan edo enpresa berria sortu nahi duten gazteentzako, leihatila bakarreko zerbitzua garatu eta abian jartzea

Ekintz. zk.

Ekintza

Arduradunak

1.3.1

Honakoei buruzko informazioa jasoko duen datu-base bat mantendu: gazte hautagaien curriculuma, enpresen enplegu-eskaera eta lanpostu berriak. Elikatuta egon dadila eta telematikaren bidez, sarea osatzen duten alde guztiei zerbitzua eskaintzeko

Eusko Jaurlaritza

Langai

1.3.2

Lanbide-orientazioko gida lantzea, lana sortu eta bilatzeari dagokionez gazteei erantzun eta aholkua emango diena. Ildo horretan, gida horrek lanarekiko jarrera aktiboagoa bultzatuko du lana bilatzeko orduan, eta hori ez ezik, aholkuak ere emango ditu enpresa berriak sortzeko aukerei, enplegu-gune berriei, lan-merkatuko prestakuntza-eskakizunei, lana bilatzeko estrategiei eta gizarte-trebetasunak garatzeari buruz

Eusko Jaurlaritza

Lana

Nekazaritza

Hezkuntza

1.3.3

Biztanleria langabetuaren laguntza pertsonalizatua indartu, lan merkatura sartzeari begira, Orientazio-Zerbitzuen bidez. Horiek Gazte langabetuaren ibilbidearen, jarraipen eta harrera osoa bermatu beharko dute

Eusko Jaurlaritza

Langai

1.3.4

Industria gaietan, Leihatila Bakarra gazteriarentzat

Eusko Jaurlaritza

Industria


1.4. Autoenplegua eta gazteek gidatutako enpresak sortzea sustatzera zuzendutako politika koordinatua garatzea kooperatibismoaren eta beste formula batzuen bitartez

Ekintz. zk.

Ekintza

Arduradunak

1.4.1

Gazteen artean enpresarako bokazioak piztea helburu izango duen proiektuak koordinatzea

Eusko Jaurlaritza

Aldundiak

Udalak

1.4.2

Autoenplegu gaztea sustatzeko laguntzak ematea

Eusko Jaurlaritza

Lana

1.4.3

Autoenplegua sustatzeko diru-laguntzei buruz, euskal gazteentzako aholkularitza zentralizatzea

Eusko Jaurlaritza

Ogasuna

1.4.4

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan autoenplegura eta gazteek gidatutako enpresa berriak sortzeko proiektuetan inbertsioak egitearen aldeko zerga-neurriak hartzea

Aldundiak

Ogasuna

1.4.5

Gazteek sortutako enpresen zerga-ordainketa atzeratzea

Aldundiak

Ogasuna

1.4.6

Arrisku-Kapitala Fondoaren kudeaketa, teknologia berriak eta informazioaren gizartearekin erlazionatutako enpresen hasierarako, eta gazteen eskutik enpresa gehiago sortzeko

Eusko Jaurlaritza

Industria

1.4.7

Udalek gazteentzako enpresa berriak sortzeko tokiak aldi baterako uztea

Udalak

Sustapen ekonomikoa

1.4.8

Ekonomia-jarduerako proiektuentzako laguntza guztiak jakinaraztea, nola lehen sektoreari hala gainerako sektoreei dagozkienak, laguntza horien esleipen-irizpide moduan gazte-irizpidea hartuta

Eusko Jaurlaritza

Nekazaritza

SPRI

Aldundiak

Nekazaritza

Sustapen ekonomikoa

1.4.9

Diagnostiko zuzenetan oinarritutako neurri eta jarduera programa bat ezartzea, gazteak lehen sektorera sartu, eta, ondoren, mantentzea sustatzeko, horrela, belaunaldi ordezkapena erraztuz

Eusko Jaurlaritza

Nekazaritza

Aldundiak

Eusko Jaurlaritza

1.4.10

Gazte kolektiboan enplegua sortzeko ekimen instituzionalen benetako eragina, sakontasunez neurtzea eta aztertzea

Eusko Jaurlaritza


1.5. Gazte-enpleguaren kalitatea hobetzea

Ekintz. zk.

Ekintza

Arduradunak

1.5.1

Gazteen kontratazioaren eta laneratzeko kontratuen bilakaeraren errealitateari buruzko azterketa egitea bereziki emakume gazteen kolektiboa kontuan hartuta

Eusko Jaurlaritza

Lana

Enplegurako Euskal Behatokia

Sindikatuak

Enpresa-erakundeak

1.5.2

Gazteen enpleguaren kalitateari buruzko araudia (kontratazioa, laneko segurtasuna eta higienea...) garatzeko irizpideak eta balioak adostea

Eusko Jaurlaritza

Aldundiak

Udalak

Sindikatuak.

Enpresa-erakundeak.

Lan-munduratzeko gizarte-eragileak

Gazteak.

1.5.3

Zerga- eta dirulaguntza-politikak gazteen enpleguaren kalitatezko irizpideei lotzea

Eusko Jaurlaritza

Aldundiak

Udalak

1.5.4

Heriotza-istripuen eta istripu larrien ikerketan adinaren faktorea eta behin-behinekotasuna istripuen gertaeren arrazoi gisa sartzea

Eusko Jaurlaritza

Osalan

1.5.5

Gazteentzako enplegu egonkorraren irizpidea irabazi-asmorik gabeko enpresetan eta entitateetara zuzendutako laguntza publikoetan sartzea

Eusko Jaurlaritza

Aldundiak

Udalak

1.5.6

Gazteen kontratazio mugagabeei laguntzak

Eusko Jaurlaritza

Lana

1.5.7

Gaur egun lan-merkatuan eta gazte langileen defentsan dauden komunikazio eta aholkularitza kanalak zabaltzea

Eusko Jaurlaritza

Lana


1.6. Lanpostuak sortzeko ekimenetan, udalen protagonismoa handitzea

Ekintz. zk.

Ekintza

Arduradunak

1.6.1

Lanpostuak sortzera zuzendutako ekimen guztien koordinazioa eta programazioa sustatzea, udal-esparruan dauden behar eta eskarietatik abiatuta

Eusko Jaurlaritza

Lana

Enplegurako Euskal Behatokia

Sindikatuak

Enpresa-erakundeak

1.6.2

Udalek langabezia-dirulaguntza edo Oinarrizko Errenta jasotzen duten gazteei laguntza osagarria ordaintzea, lanbide-esperientzia lortzeko eta laneratzeko lagunduko dieten ikasketak eta lanak egiteko aukera izan dezaten

Udalak

Gizarte-ekintza

II. ARLOA. HEZKUNTZA ETA LANERAKO PRESTAKUNTZA

LANERAKO PRESTAKUNTZA

2.1. Irakaskuntza-zentroak eta lan-mundua elkarrengana hurbiltzea

Ekintz. zk.

Ekintza

Arduradunak

2.1.1

Hezkuntza-zentroen eta enpresen arteko kolaborazio-hitzarmenak bultzatzea, enpresetara ikustaldiak egiteko asmoz

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza

Gizarte-eragileak

2.1.2

Hezkuntza-zentroetan lanbideko informazio- eta orientazio-zerbitzuak sustatzea, eta gazteei haien heziketa-ibilbidea hautatzeko eta enplegua bilatzeko aholkua ematea, lan-merkatuari buruzko informazioa emanez (enplegua aurkitzeko aukerak eta ordainsariak)

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza

Enplegu-Behatokia (EHUko gizarte-kontseilua)

Gizarte-eragileak

2.1.3

Arlo hauetarako behar besteko baliabide elebidun eta kalitatezkoak eskaintzea: lan-merkatua eta enpresa hobeto ezagutzeko eta Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Hastapeneko ikasleen entrenamendurako

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza

SPRI

Lana

2.1.4

Unibertsitate-planaren barruan, unibertsitate-titulazioen mapa lan-munduaren beharretara egokitzea

Unibertsitateak

2.1.5

Lanbide Heziketari prestigioa emateko eta hartara gazteak erakartzeko planak sustatzea

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza

Aldundiak

Gizarte-eragileak

Enpresariak

2.1.6

Gazteen prestakuntza-maila hobetzea, Informazioaren Teknologia Berriei buruz duten ezagutza handituz eta enplegurako prestakuntzan eleaniztasuna sartuz

 

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza

 


2.2. "Bizitza osoan zeharreko prestakuntza" kontzeptuaren garapena sustatzea

Ekintz. zk.

Ekintza

Arduradunak

2.2.1

Irakaskuntza ez-arautuan eskaintzen diren Prestakuntza okupazionala eta praktika-programen erakunde-arteko koordinazioa sustatzea

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza

Lana

Industria

Nekazaritza

Aldundiak

2.2.2

Hurrengo lau urteetan, gazte langabetuen %100ari (legealdian zehar, urtean %25i, hain zuzen ere) enpleguko, prestakuntzako, birziklatzeko, lan-praktiketako edo aldi baterako gizarte-laneko kontratuko esperientziaren bat eskaintzea

Eusko Jaurlaritza

Lana


2.3. Etorkinek lanbide-heziketa duina jasotzea eta lan-munduan egoera hobetzea ahalbidetuko duten neurriak ezartzea.

Ekintz. zk.

Ekintza

Arduradunak

2.3.1

Etorkinek hezkuntza jasotzeko eta lan duina izateko duten eskubidearen inguruko sentsibilizazio orokorreko kanpainak abian jartzea

Eusko Jaurlaritza Aldundiak

Enpresariak

2.3.2

Etorkinak kontratatuta dituzten enpresariei laguntzak ematea, etorkinen eskura prestakuntza jarri edota haien lan-igoera ahalbidetu dezaten

Eusko Jaurlaritza

Aldundiak

Enpresariak

 



HEZKUNTZA


2.4. irakaskuntza-zentroetan balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzea

Ekintz. zk.

Ekintza

Arduradunak

2.4.1

Irakaskuntza-zentroetan balioetan oinarritutako hezkuntza emateko beharrezkoa den curriculum-materiala prestatzea eta foro bat eratzea balioei buruz hitz egiteko

Eusko Jaurlaritza

Gazteriaren Euskal Behatokia

Hezkuntza

2.4.2

Eskolako eta eskolatik kanpoko jarduera guztietan balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzea, zentroko urteko planean hezkuntza-mota hori sartzeko orientazioak ezarrita

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza

Hezkuntza komunitatea

2.4.3

Irakasleek eta ikasleek gatazkak elkarrizketa eta partehartzearen bitartez konpontzen ikas dezaten, haientzako trebatze-esperientziak sustatzea, bizikidetzarako mesedegarri diren tresna moduan

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza

Hezkuntza komunitatea

2.4.4

"Gazteak eta indarkeria" gaiari buruz azterketak egitea, geroko esku-hartze ildoak ezarri asmotan

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza

Justizia

Kultura

Gizarte-eragileak

2.4.5

Irakaskuntza zentroetan gizarte-eredu europarraren balioen eta oinarrien inguruko ezagutza eta hausnarketa sustatzea; gazteak Europaren eraikuntza prozesuetara hurbiltzea –mintegi eta mahai-inguruekin– eta baita ondorengo gai hauen globalizazio prozesuetara ere: eskubideak, aukerak, elkartasuna, justizia soziala, garapen bidean dauden herrialdeekin kooperazioa eta kultur aniztasuna

Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Kultura

Hezkuntza

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua

2.4.6

Ikastetxeetan demokraziaren, tolerantziaren, bakearen eta askatasunaren baloreak sustatzea, sentsibilizazio-kanpainak eta gatazkak konpontzeko programak abian jarriz, indarkeriazko portaera eta jarrera guztiei aurre egiteko

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza


2.5. Ikastetxeak gizarte-ingurunera hurbiltzea

Ekintz. zk.

Ekintza

Arduradunak

2.5.1

Irakaskuntza-zentroen eta udalen eta gizarte-eragileen arteko kolaborazio-akordioak sustatzea, baterako jarduerak garatu eta guztiontzat interesgarri diren guneak erabili asmoz

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza

Udalak

Eskola-kontseiluak

Gizarte-eragileak

2.5.2

Eskola-ordutegitik edo/eta egutegitik kanpo, ikastetxeak, kirol-guneak eta beste gune batzuk irekitzea, ikasketa eta kontsultarako toki gisa erabiltzeko, eta baita beste zenbait kultur jardueratarako ere

Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza

Udalak

Eskola-kontseiluak

Gizarte-eragileak

2.5.3