|
2001 urtean argitaratu zen lehenbiziko aldiz toxikapen larriko kasu batzuk (rabdomiolisis) "Tricholoma equestre" perretxikoaren kontsumoarekin erlazionatzen zituen txosten bat. Une hartan, eta erabilgarri zegoen informazioa baloratuz, elkarte mikologikoei eta populazioari jakinarazi zitzaion ez zela gomendagarria astean perretxiko hauetatik 100 g baino gehiago kontsumitzea.
Geroztik, txosten gehiago argitaratu dira eta beste hainbat tokitan diagnostikatu dira toxikapen kasuak, ondorio gisa, Europako zenbait herrialdetan perretxiko honen komertzializazioaren debekua ekarri dutenak.
Une honetan eskura daukagun informazioarekin, ez dago zehazterik espezie honetatik zer kantitate kontsumi daitekeen arrisku gabe, ez eta zein beste faktorek eduki dezaketen eragina toxikotasunean ere. Horregatik guztiagatik, Osasun Publikoko Zuzendaritza honetatik aginduak eman dira perretxiko hau, edozein dela ere merkatuan aurkeztua dagoen era, konfiskatzeko eta suntsitzeko, eta dagokien informazioa eman zaie Autonomia Erkidego honetako elkarte mikologikoei.
Izenak:
- Euskaraz: zuza, zaldun-ziza orrihoria.
- Gaztelaniaz: Seta de los Caballeros.
- Izen zientifikoa: Tricholoma equestre; edo, zenbait libururen arabera: Tricholoma flavovirens edo Tricholoma auratum.
Jaitsi dokumentua PDF formatuan
|