Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegien helburu nagusia zera da: ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzea lortzea, eskolaren esparruan nahiz gizartean. Hezkuntza-komunitateko eragile guztiei eman beharko diete aholku eta horiekin guztiekin esku hartu beharko dute. Gainera, ikaslearen hezkuntza-ingurunean eragin beharko dute, horiek benetan hartzeko barne. Horrezaz gain, ikaslearen ikasteko eta irakasteko prozesua erraztu behar dute eta behar duten berariazko laguntza eskaini. Xede izango ditu, halaber, irakasleei eta ikastetxeetako bestelako profesionalei aholku ematea, familiei orientabidea eskaintzea eta beren prestakuntza hobetzeko eguneratzeko ekintzetan parte hartzea. Zentro hauen eginkizunak, martxoaren 1ko 40/2005 Dekretuan zehazten dira (EHAA, 2005-03-10)
a) Ikusteko urritasuna duten ikasleak eskolatzen dituzten eta unibertsitatekoak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei.
b) Ikastetxeetan itsu diren edo ikusteko urritasuna duten ikasleei arreta zuzenean eskaintzen dieten hezkuntzako
profesionalei eta gisa horretako ikasleak hezteko prozesuan esku hartzen duten hezkuntza-komunitateko eragileei.
c) Itsu diren edo ikusteko urritasuna duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleei, unibertsitatekoa ez den irakaskuntzako hezkuntza-etapa edo -maila guztietan eskolatutakoei, ikastetxe publikoetan nahiz itunpekoetan
eskolatutakoak izan.
d) Helduen Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako ikasleei.
e) Itsu izatetik edo ikusteko urritasuna izatetik eratorritako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen familiei, dagozkien tutoreekin eta, hala badagokio, dagokien Berritzeguneko hezkuntza-premia berezietako aholkulariekin batera.
Ikusteko urritasuna duten ikasleak hezkuntzan barne hartzeko baliabidetegi bat dago Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzean.
Araba/Álava
CRI La Florida IBT
La Florida, 62-1 01005 [Vitoria-Gasteiz]
Tfno-a. 945 269 533 Fax-a 945 255 979
cri.araba@euskalnet.net
Bizkaia
CRI Cocherito de Bilbao IBT
Atxuri, 45 48006 [Bilbao]
Tfno-a. 944 338 005 Fax-a 944 338 749
cri@cri.euskalnet.net
Gipuzkoa
CRI Zuhaizti IBT
Serapio Múgica, 16 20016 [Donostia-San Sebastián]
Tfno-a. 943 399 821 Fax-a 943 394 447
ibtcri@bezeroak.euskaltel.es