
Familia bateragarri egiteko neurriak (2007/07/28tik aurrera hasitakoak):eszedentzia-lanaldia murriztea seme-alabak zaintzeko.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
Familia Zuzendaritza
Legezko xedapenetik edo itun indibidualetik edo kolektibotik eratorritako bi egoera horietako edozein hartzen duten langileei diru-laguntza emango zaie:
a) Hiru urtetik beherako seme-alabak zaintzeko eszedentzia.
b) Sei urtetik beherako seme-alabak zaintzeko, lanaldia gutxienez heren bat murriztea.
Salbuespen gisa, seme-alabak % 33ko edo gehiagoko aintzat hartutako urritasuna badu, lanaldia murrizteagatiko diru-laguntza seme-alabak 18 urte bete arte baliatu ahal izango da.
Seme-alaba kontzeptuaren barruan sartzen dira seme-alabatasun naturala edo adopziozkoa, eta tutoretza eta harrera iraunkor edo adopzio-aurrekoa.
Laguntza hauen onuradun honako hauek izango dira:
a) Besteren kontura lan egiten duten langileak.
b) Kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak.
Onuradunen betebeharrak.
Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzen onuraduna izateko honako betebehar hauek bete behar dira:
a) Seme-alaba zaintzeko eszedentzia hartzeko edo lanaldia murrizteko baimena eskatzea eragin duen seme-alaba horren zaintza eta babespea izatea eta bizileku berean bizitzea diruz lagundutako jardunak irauten duen bitartean.
b) Eskaera aurkezteko garaian eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea eta erroldatuta egotea.
Horretaz gain, eskabidea aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtetan.
c) Egutegiko 59 eguneko gutxieneko segidako denboraldian eszedentzia-egoeraz edo lanaldi-murrizketaz baliatu izana.
1.- Kapitulu honetan azaltzen den eszedentziak honako laguntza hauek, egutegiko 365 eguneko epeari dagozkionak, jasoko ditu:
a) 2.400 euro langilea emakumea baldin bada.
b) 3.000 euro langilea gizona baldin bada.
2.- Kapitulu honetan azaltzen den lanaldi-murrizketak honako laguntza hauek, egutegiko 365 eguneko epeari dagozkionak, jasoko ditu:
a) Lanaldi-murrizketa % 45ekoa edo gehiagokoa bada:
- 1.800 euro langilea emakumea baldin bada.
- 2.400 euro langilea gizona baldin bada.
b) Lanaldi-murrizketa % 40koa edo gehiagokoa eta % 45etik beherakoa bada:
- 1.575 euro langilea emakumea baldin bada.
- 2.100 euro langilea gizona baldin bada.
b) Lanaldi-murrizketa % 33koa edo gehiagokoa eta % 40tik beherakoa bada:
- 1.350 euro langilea emakumea baldin bada.
- 1.800 euro langilea gizona baldin bada.
3.- Aurreko bi zenbakietan azaldu diren zenbatekoak aplikatu ahal izango dira, baldin eta eszedentzia edo lanaldi-murrizketa dagokion sektore-eremuko lanaldi osorako kontratupeko langileak hartu badu. Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 eguneko epe desberdinetan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa modu proportzionalean ezarriko da.
Laguntzak baliatzeko baldintzak eta mugak.
1.- Aitak eta amak elkartu ahal izango dute eszedentziak eta lanaldi-murrizketak baliatzeko aukera, baina aldi berean baliatzea honako kasu hauetan bakarrik diruz lagunduko da: biek hautatzen badute lanaldia murrizteko aukera eta bakoitzak egutegiko 59 eguneko segidako gutxieneko epean baliatzen badu. Aitak eta amak hartutako lan-eszedentzia baliatzea diruz lagundu ahal izateko segidakoa edo txandakakoa izan behar du.
2- Diruz lagundutako eszedentzia edo lanaldi-murrizketa baliatzeko gehienezko epe batzuk ezarri dira, bai bikote bakoitzeko, bai eskatzaile bakoitzeko, baita familia-bizitza osorako ere, eta garai bakoitzeko; horri dagokionez, seme-alaba bat jaiotzeak esan nahi du garai bat itxi egiten dela eta beste berri bat irekitzen dela. Muga horiek honako hauek dira:
a) Lan-eszedentziarako:
- Egutegiko 730 egun etapa bakoitzeko bikotearentzat, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 548 eguneko epea gainditu.
- Egutegiko 2.190 egun familia-bizitza osorako bikote bakoitzeko, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 1.460 eguneko epea gainditu.
b) Lanaldia murrizteko:
- Egutegiko 1.460 egun etapa bakoitzeko bikotearentzat, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 1.095 eguneko epea gainditu.
- Egutegiko 4.380 egun familia-bizitza osorako bikote bakoitzeko, eta ez aitak ez amak ezin izango dute egutegiko 2.920 eguneko epea gainditu.
Eszedentziak eta lanaldi-murrizketak, biak hartzen badira, baliatutako epeak zenbatzeko eta gehienezko mugak kontrolatzeko, eszedentzia-egun bat lanaldi-murrizketako bi egunen parekoa izango da.
3.- Ebazpen judiziala dela medio, edo banantzearen edo dibortzioaren ondoren bi alderdiak ados jarri direlako, zaintza eta babespe partekatuaren kasuetan, eszedentziari dagokionez, diruz lagundutako baliatzea egutegiko 548 egunekoa izango da gehienez, eta lanaldi-murrizketari dagokionez, egutegiko 1.095 egunekoa izango da aitarentzat nahiz amarentzat.
4.- Guraso bakarreko familien kasuan, Dekretu honetako 4. artikuluan ezarritako seme-alaben adin-mugen barnean baliatzen den lan-eszedentzialdi edo lanaldi-murrizketaldi osoa diruz laguntzeko modukoa izango da.
Horretarako, honako hau hartzen da guraso bakarreko familiatzat: seme-alabak -hori zaintzeko eskatu delarik eszedentzia edo lanaldi-murrizketa- eta aitak edo amak -gaur egun ez dutelarik ezkontza-harremanik edo antzekorik- osatzen dutena.
5.- Laguntzen gehienezko iraupena zenbatzeko ez dira kontuan hartuko Dekretu hau indarrean jarri aurretik baliatutako aldiak.
118/2007 Dekretua, uztailaren 17koa, lana eta familia bateragarria egiteko neurriak arautzen dituena.
Hutsen Zuzenketa, ondoko dekretuarena: 118/2007 Dekretua, uztailearen 17koa, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituena.
INFORMAZIOA:
012
Arabako Lurralde Ordezkaritza:
Informazioa:
945 017 045
945 017 046
Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza:
Informazioa:
944 031 235
944 031 238
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza:
Informazioa:
943 023 200
Familia Zuzendaritza:
Informazioa:
945 01 91 03
Lehenengo eskaera eskabide normalizatuaren bitartez eskatuko da. Eskabide hori Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Ordezkaritzetan emango da, edo Interneteko www.juslan.ejgv.euskadi.net helbidean jaitsi ahal izango da, eta honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
a) Eskatzailearen NANaren edota haren nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia.
b) Seme-alaba -hori zaintzeko eskatu delarik lanaldi-murrizketa edo eszedentzia- azaltzen den familia-liburu osoaren fotokopia.
c) Adopzioaren, harreraren edo tutoretzaren kasuetan, hura gauzatzeko ebazpen judizialaren edo antzeko dokumentuaren fotokopia eskatuko da.
d) Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiri eguneratuak, bizilekuan bizi diren lagun guztien zerrenda eta eskatzailea udalerrian erroldatu zen eguna barne. Laguntza-eskaera aurkezten den eguna baino hilabete bat baino lehenago emandako erroldatze-ziurtagiriak ez dira onartuko.
Erroldatze-ziurtagiriak frogatzen ez badu eskatzailea udalerrian bizi dela, laguntzaren organo kudeatzaileak eskaera egingo dio eskatzaileari udalerrian bizi dela egiaztatzen duten dokumentuak aurkez ditzan.
Eskatzailea 7.b) artikuluaren bigarren paragrafoan aipatutako salbuespenean biltzen bada, egungo erroldatze-ziurtagiria aurkeztu beharko du, bizilekuan bizi diren pertsona guztien zerrenda barne. Hori ez ezik, salbuespen horren aukera egiaztatuko duen erroldatze-ziurtagiriak ere aurkeztuko ditu.
e) Eskatzailearen ezkontza deuseztatu bada, edo epai judizialen bitartez eskatzailea banandu edo dibortziatu bada, eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatzeko arrazoia den seme edo alabaren zaintza eta babespea esleituko duen ebazpen judizialaren fotokopia aurkeztu beharko da.
f) Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa zein baldintza zehatzetan gauzatu den egiaztatzen duen enpresa-ziurtagiria:
- Eskubide hori zenbat denboratan gauzatu den.
- Eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu aurretik langileak egiten zuen lanaldia, eta lanaldi osoarekiko zuen harremana aplikatzen ari den hitzarmen kolektiboaren arabera, eta
- Lanaldi-murrizketaren kasuan, murrizketa zein ehunekoaren araberakoa den egin ohi zuen lanaldiarekin alderatuta.
g) Eszedentziaren kasuan, Gizarte Segurantzan baja eman dela egiaztatzen duen partearen kopia, edo lanaldi-murrizketaren kasuan, Gizarte Segurantzan datuak aldatu direla egiaztatzen duen partearen kopia.
h) Seme-alabari -hori zaintzeko eskatu delarik murrizketa- % 33ko edo goragoko ezintasuna onartu bazaio, indarreko minusbaliotasun-mailaren berri ematen duen ziurtagiriaren fotokopia aurkeztu beharko da. Ziurtagiri hori organo eskudunak emango du.
i) Hirugarren interesdunaren datuen altari buruzko fitxa, eskatzaileak sinatuta eta dagokion banketxeak zigilatuta.
j) Eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela biltzen duen zinpeko aitorpena.
k) Eskatzaileak zinpeko aitorpen bat egin behar du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako - eta izaera berekoak diren- laguntza eta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedurei nahiz prozedura zehatzaileei buruz, prozedura horiek oraindik izapidealdian badaude, behintzat.
Hasierako baliatze-aldien jarraipena diren baliatze-aldietarako eskaerak eskabide erraztuaren bidez gauzatuko dira eta aurreko idatz-zatiaren f) letran azaltzen den dokumentazioa bakarrik aurkeztu beharko da, alde batera utzi gabe hasierako egoerarekin alderatuta egindako aldaketa orori buruzko dokumentazioa aurkeztu behar dela nahitaez.
Oro har, eskaerak aurkezteko lau epe ezartzen dira urtero. Hori oinarritzat hartuta, eta eskaera aurkezteko epearen lehenengo egunerako eskatzen den egutegiko 59 eguneko gutxieneko epea bete bada, eskabideak aurkezteko epea honako hau izango da:
- Urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitarte baliatu diren diruz laguntzeko moduko egoerak: eskaerak apirilaren 1etik ekainaren 30era bitarteko epean aurkeztuko dira.
- Apirilaren 1etik ekainaren 30era bitarte baliatu diren diruz laguntzeko moduko egoerak: eskaerak uztailaren 1etik irailaren 30era bitarteko epean aurkeztuko dira.
- Uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte baliatu diren diruz laguntzeko moduko egoerak: eskaerak urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epean aurkeztuko dira.
- Urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte baliatu diren diruz laguntzeko moduko egoerak: eskaerak urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitarteko epean aurkeztuko dira.
2.- Diruz laguntzeko moduko egoerengatiko laguntzak emateko eskaerei hiruhileko batean eman bazaie hasiera, eta eskabideak aurkezteko epearen lehenengo egunean ez badute beteta eskatzen den egutegiko 59 eguneko gutxieneko segidako iraupena, hurrengo epean aurkeztu beharko dira.
3.- Diruz laguntzeko moduko egoera amaitzen den hiruhilekoan baliatutako zatia egutegiko 59 egunetik beherakoa bada, eskabidea hurrengo epean aurkeztu beharko da.
Eskaerak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan aurkeztu beharko dira eskabide normalizatuaren bidez. Eskabide horiek behar bezala bete beharko dira.
Ez dira azaltzen.
Gizarteratze eta Familia Sailburuordetzaren Familia Zuzendaritza.
Sei hilabetekoa, eskaera hori bideratzeko eskumena duen organoaren erregistroan sartuko den unetik zenbatzen hasita.
Baiespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Hasierako eskaeraren agiria(pdf, 83 KB)
"Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (PDF, 1348KB).
Jarraipeneko eskabidea(pdf, 45 KB)
Ez dago.
INFORMAZIOA ETA ESPEDIENTEAK KONTSULTATZEKO ORDUTEGIA:
ASTELEHENETIK OSTEGUNERA 09:00ETATIK 13:00ETARA
15:00ETATIK 16:30ETARA
OSTIRALEAN 09:00ETATIK 14:00ETARA
Eskaerarekin batera aurkeztu behar da "dokumentazioa" atalean agertzen diren agiriak.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.