
| Etxebizitza hutsen alokairua |
| Saila / Erakunde Autonomiaduna Etxebizitza eta Gizarte Gaiak |
|
Egitura atal kudeatzailea Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritza |
|
Euskadiko Autonomia Erkidegoan hutsik dauden eta titularitate pribatua duten etxebizitzak alokairu-etxebizitzaren merkatuan jartzea, behar dituztenek hartu ahal izateko, baldin eta pertsona horiek babes ofizialeko etxebizitzen araudiaren arabera onuraduntzat hartzen badira.. Euskadiko Autonomia Erkidegoan hutsik dauden eta titularitate pribatua duten etxebizitzak alokairu-etxebizitzaren merkatuan jartzea, behar dituztenek hartu ahal izateko, baldin eta pertsona horiek babes ofizialeko etxebizitzen araudiaren arabera onuraduntzat hartzen badira.. |
| Nori Zuzendua
- Visesaren esku beren etxebizitza uzten duten jabeak. - Pertsonak edo bizikidetza-unitateak, baldin eta babes ofizialeko etxebizitza-eskatzaileen Erregistroan (Etxebide) izena emanda badaude eta espresuki adierazi badute 'etxebizitza hutsa' programaren etxebizitza bat errentan hartzeko interesa dutela.. |
| Araudia316/2002 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, 'Etxebizitza Hutsaren Programa' sustatu eta bultzatzen duena, programa horren araubide juridikoa ezartzen duena eta 'Vivienda y Suelo de Euskadi S.A./Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA' (VISESA) Baltzu Publikoari programa kudeatzeko ardura ematen diona
AGINDUA, 2003ko apirilaren 22koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 'Etxebizitza Hutsaren Programaren' lagapen-baldintzei eta esleipen-prozedurari buruzkoa. AGINDUA, 2004ko azaroaren 26koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, «Etxebizitza Hutsen Programa» esleitzeko baldintzei eta prozedurari buruzko aginduaren bigarren aldaketarena. |
| Harremanak norekin
Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. (VISESA) : 900251251. Arabako Lurralde Ordezkaritza: 945017700 |
| Erantsi beharreko agiriak
A) Etxebizitza hutsen jabeak : 900 zenbakietara deitu B) Eskatzaileak : ikusi eskabide-orria. |
| Eskabideak Aurkezteko EpeaUrte osoan zehar |
| Eskabideak aurkezteko lekua
Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. ( VISESA) ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA Gaitutako erakunde laguntzaileen bulegoak: |
| Tramiteen deskripzioa
A) Etxebizitza hutsen jabeak : Jabeek aldi baterako usufruktuaren bidez lagako dizkiote etxebizitzak Visesari, errentamendu-kontratua lagaz, errentamendu bitartez edo Zuzenbidean balio duen edozein titularen bidez. Edonola ere, era zehatza beti aukeratuko da alderdi bien adostasuna aintzat hartuta. Visesak eskainiko den etxebizitza bakoitzeko agiri bat egingo du. Bertan, gutxienez, hauek jasoko dira : eginiko tasazioaren emaitza, egin beharreko obren aurrekontu osoa, obrak egiteko behar den epea, eta baltuak etxebizitzaren titularrei egiten dien lagapen-proposamena. Proposamena onartzen baldin bada, lagapen-kontratuan jasoko da. Alderdi biek izenpetuko dute kontratua eta kontratuaren bitartez ahalmena emango zaio Visesari bai obrak egiteko, errentan jartzeko ( Visesak edo jabeak egin ditzakete konponketak; azken kasu horretan, Visaseko teknikarien ikuskaritzapean). B) Etxebizitza errenta hartu nahi dutenak : Etxebiden izena amanda dauden pertsonei alokatuko die Visesak etxebizitza, baldin eta pertsona horiek babes ofizialeko etxebizitzen araudiaren arabera onuraduntzat hartzen badira. Etxebizitza bakoitzak bere esleipen-prozedura izango du, araudiak ezarritako irizpideen arabera. Kontratuek 5 urtez iraungo dute, gutxienez. Behin kontratua amaituta, zegoen bezala itzuliko dio etxebizitza Visesak jabeari. |
| Egitura Atal Ebazlea
Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A. ( VISESA). |
| Ebazteko epea
Ez dago |
|
Isilbidearen Ondorioak Ez dagokio |
|
Administrazio Bidearen Bukaera Ez dagokio |
| Errekurtsoak / Erreklamazioa |
| FormularioakEskabidearen formularioa |
| Bestelako AgiriakEtxebide- Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuaren web orrialdea |
| Oharrak
A) Etxebizitzen jabeentzako oinarrizko informazioa : - Etxebizitza babes ofizialekoa ez izatea, eta azken urtean okupatuta edo alokatua egon ez izana. - Etxebizitzak azaleran 120 m2 baino gutxiago izatea eta bizi ahal izateko monduan egotea. - Etxebizitzaren errenta tasatua gehienez ere hileko 660 eurokoa izango da. Visesak ordainduko du errenta, ez errentariak, eta horretarako berdin dio Visesak errentariari zenbat kobratzen dion. - Visesak aukeratuko du errentaria eta jabeak onartu beharko du aukeratutakoa. - Konponketetarako gehienezko prezioa 18.000 eurokoa izango da eta gehienbat sukalderako, bainugeletarako eta etxebizitza baloratu ahal izateko beharrezkoa denerako erabiliko da dirua. - Visesak jabearena egingo du, errentariaren erreklamazioak edo gerta litezkeen gatazkak konpontzeko. - Jabeak ordainduko ditu komunitatea-gastuak, IBI eta bestelako zergak. Jabea joango da auzokideen komunitatearen bileretara, eta bertan parte hartuko. B) Etxebizitza hutsa errentan hartu nahi dutenentzako oinarrizko informazioa : - Etxebizitzarik jabetzan ez izatea, eta azken bi urteetan eduki ez izana - Azken bi urteetan etxebizitza babestuaren esleipendun gertatu ez izana. - En gutxienez urtebete eramatea erroldatuta. - 3.000 eta 33.100 euroko urteko diru- sarrerak izatea. - Hasierako errenta bizikidetza- unitatearen diru-sarreren % 30 izango da gehienez ere, betiere etxebizitzaren errenta tasatua gainditu gabe. Visesak urteko dirulaguntza bat eman ahal izango dio errentariari, errentamenduaren urteko errenta ken urteko diru-sarrera gordinen % 30. Urtero berrikusiko da errenta. - Hornidura-gastuak : ura, argia, berokuntz, eta abar, errentariak ordaindu behar ditu.. - Alokatzeko etxebizitza hutsen esleipenei egindako ukoak Etxebiden baja emateko arrazoitzat joko dira |
| Abisua Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica. |
| Azken aldaketa 21/03/2005 |