
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Etxebizitza eta Gizarte Gaiak
Inmigrazio Zuzendaritza
Inmigrazioaren arloko prestakuntza. Atzerriko etorkinen zuzeneko arretara eta kulturen arteko bitartekaritzara bideratutako prestakuntzari lehentasuna emango zaio.
Nortasun juridiko propioa duten, helburu publiko bat edo gizarte-intereseko helburu bat irabazi asmorik gabe lortzea sustatzen duten eta 2006. urtean eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen barruan aurreko artikuluan adierazitako gaiari buruzko ikastaroak eta mintegiak antolatzen dituzten erakunde pribatu edo publikoek eska ditzakete laguntza horiek.
Ezin dute onuradun izan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legeak aldatu duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluaren 5. atalean ezarritako kausaren batean sartuta daudenak.
Ezin dute deialdi honetan parte hartu, dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin penalki edo administratiboki zigortuta dauden edo hori egiteko legez debekatuta dauden pertsonek edo erakunde eskatzaileek.
125.730,00€
AGINDUA, 2006ko ekainaren 2koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, ikastaroak eta mintegiak antolatzeko laguntzetarako dei egiten duena, ekainaren 25eko 155/2002 Dekretua garatuz. Dekretu horren bitartez, immigrazio-alorreko jarduerak egiteko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntzak arautzen dira.
Amaya Herran
945 01 64 25
a) Inprimakia eta eskabide-formulario behar bezala beteta (I., II. eta III. eranskinak).
b) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
c) Zerga-betebeharrak bete izana egiaztatzen duen Foru Ogasunaren indarreko ziurtagiria.
d) Zerga-betebeharrak bete izana egiaztatzen duen Gizarte Segurantzaren Diruzaintzaren indarreko ziurtagiria.
e) Estatutuen fotokopia eskuetsia, baita eskabidea sinatzen duenaren ahalordetzea ere (aurkezten den lehen aldia bada edo aurreko deialdietan ekarritako dokumentazioarekiko aldaketarik badago).
f) Erakundearen organigrama. EAEn dituen ordainpeko langileak. Bazkideen kopurua, boluntarioak, laguntzaileak eta erakundeko kideak. EAEn eta beste toki batzuetan dituen egoitza eta ordezkaritzak. Immigrazioarekin zerikusia duten beste erakunde batzuekiko atxikipena edota afiliazioa.
g) Erakunde eskatzailearen jardueren memoria. Immigrazio- eta kulturartekotasun-arloan kudeaturiko antzeko esperientzia eta proiektuak.
h) Erakundearen iazko kontuen balantzea.
i) Aurkezturiko proiektua egiteko bestelako finantzaketa-iturriak daudela adierazten duen zinpeko aitorpena (IV. eranskina).
j) Zinpeko adierazpena, honako hau dioena: ez dela zigor administratiborik edo penalik betetzen ari, laguntza edo diru-laguntza publikorik jasotzea eragozten dionik (V. Eranskina).
k) Hirugarren alta-dokumentua (VI. eranskina) (aurkezten den lehen aldia bada edo aurreko deialdietan ekarritako dokumentazioarekiko aldaketarik badago).
2006/06/13-2006/07/13
Inmigrazio Zuzendaritza
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
Euskal Jaurlaritza
Donostia kalea, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ
Ez dago
Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saileko Inmigrazioa Zuzendaria
6 hilabete
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Proiektuaren iraunkortasunaren adierazgarri den funtsezko dokumentazioa: hitzarmenak, gutunak, EAEko beste erakunde batzuen abalak…
Eskakizunak betetzen dituela egiaztatzen duten bestelako dokumentuak, betiere interesgarriak badira laguntza-eskabidea aztertzeari begira.
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
07/10/2005