
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Etxebizitza eta Gizarte Gaiak
Inmigrazio Zuzendaritza
Atzerritar etorkinek askatasuna eta elkarte-aniztasuna sustatzen duten jardueretan parte hartzea eta antolatzea sustatzen duten programak dira (EAEko Elkarteei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legean aurreikusitako araudi eta printzipioen, eta Euskal Autonomia Estatutuko 9.2 artikuluaren arabera), bai eta etorkinei demokraziaren, aniztasun politikoaren eta giza eskubideen balioei buruzko prestakuntza eskaintzeko programak ere, gure erkidegoko gizartean, kulturan eta politikan parte har dezaten.
Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek, beren kabuz edo partzuergoan elkarturik, jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, baldin eta erakunde horiek Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badute lan.
Ezin dute onuradun izan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legeak aldatu duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluaren 5. atalean ezarritako kausaren batean sartuta daudenak.
Ezin dute deialdi honetan parte hartu, dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin penalki edo administratiboki zigortuta dauden edo hori egiteko legez debekatuta dauden pertsonek edo erakunde eskatzaileek.
80.000€
AGINDUA, 2006ko ekainaren 2koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuetan etorkinen parte-hartzea bultzatu eta indartzeko laguntzetarako dei egiten duena, ekainaren 25eko 155/2002 Dekretua garatuz. Dekretu horren bitartez, immigrazio-alorreko jarduerak egiteko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntzak arautzen dira.
Amaia Herran
945 01 64 25
a) Inprimakia eta eskabide-formulario behar bezala beteta (I., II. eta III. eranskinak).
b) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
c) Zerga-betebeharrak bete izana egiaztatzen duen Foru Ogasunaren indarreko ziurtagiria.
d) Zerga-betebeharrak bete izana egiaztatzen duen Gizarte Segurantzaren Diruzaintzaren indarreko ziurtagiria.
e) Estatutuen fotokopia eskuetsia, baita eskabidea sinatzen duenaren ahalordetzea ere (aurkezten den lehen aldia bada edo aurreko deialdietan ekarritako dokumentazioarekiko aldaketarik badago).
f) Erakundearen organigrama. EAEn dituen ordainpeko langileak. Bazkideen kopurua, boluntarioak, laguntzaileak eta erakundeko kideak. EAEn eta beste toki batzuetan dituen egoitza eta ordezkaritzak. Immigrazioarekin zerikusia duten beste erakunde batzuekiko atxikipena edota afiliazioa.
g) Erakunde eskatzailearen jardueren memoria. Immigrazio- eta kulturartekotasun-arloan kudeaturiko antzeko esperientzia eta proiektuak.
h) Erakundearen iazko kontuen balantzea.
i) Aurkezturiko proiektua egiteko bestelako finantzaketa-iturriak daudela adierazten duen zinpeko aitorpena (IV. eranskina).
j) Zinpeko adierazpena, honako hau dioena: ez dela zigor administratiborik edo penalik betetzen ari, laguntza edo diru-laguntza publikorik jasotzea eragozten dionik (V. Eranskina).
k) Hirugarren alta-dokumentua (VI. eranskina) (aurkezten den lehen aldia bada edo aurreko deialdietan ekarritako dokumentazioarekiko aldaketarik badago).
2006-06-13/2006-07/13
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
Inmigrazio Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
Donostia kalea, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ
Ez dago
Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saileko Inmigrazioa Zuzendaria
6 hilabete
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Proiektuaren iraunkortasunaren adierazgarri den funtsezko dokumentazioa: hitzarmenak, gutunak, EAEko beste erakunde batzuen abalak…
Eskakizunak betetzen dituela egiaztatzen duten bestelako dokumentuak, betiere interesgarriak badira laguntza-eskabidea aztertzeari begira.
Erakunde eskatzaileek proiektuaren garapenaren inguruan lortutako adostasuna jasotzen duen dokumentua, proiektu horretarako elkarrekin eskatu baitute diru-laguntza.
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
06/06/2006