Euskadi.net

Hasiera

 
WAI A - WCAG 1.0
Babes ofizialeko etxebizitzak erosteko dirulaguntzak
 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritza


Babes ofizialeko etxebizitzak erostea erraztea.

Babes ofizialeko etxebizitzak erostea erraztea.


Nori Zuzendua

Babes ofizialeko etxebizitzaren erosleei, ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

1.- Dirusarrera ponderatuak:

Etxebizitza sozialetan: 9.000 eta 15.100 euro bitartean (salbuespenez 21.100 euro arte izan daiteke) .

Babes ofizialeko etxebizitzatan 9.000 eta 31.100 euro bitartean.

Mugikortasun urriko minusbaliatuen kasuan, 3.000 euro izango dira gutxienezko diru-sarrerak.

2.- Aurreko bi urteetan etxebizitzaren jabe ez izatea, babes ofizialeko araudiari jarraituz.

3.- Eskabidea egin aurreko 2 urtean ez izatea sustapen publiko edo pribatuko babes ofizialeko etxebizitzaren jabe.


Diru kopurua

Etxebizitzaren salmenta-prezioaren % 80ko mailegua, trastelekuen eta etxebizitzari lotutako garajeen % 60koa (% 30ekoa, lotutakoak ez badira), Finantzarako Lankidetza-hitzarmenean zehaztutako interes-tasarekin. Amortizazio-epea 20, 25 edo 30 urtekoa izango da, aukerako gabeziako 2 urte barne.


Araudia

315/2002 DEKRETUA,abenduaren 30ekoa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: '315/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa. (BOPV, nº 65 )

AGINDUA, 2003ko uztailaren 30ekoa, Etxebizitza eta Gizarte sailburuarena, etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzkoa. (BOPV 28/8/2003).

AGINDUA, 2004ko irailaren 15ekoa, Etxebizitza etaGizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza erostekofinantza-neurriei buruzkoa.

Harremanak norekin

Arabako Lurralde Ordezkaritza: 945017700

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: 944031300

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: 943022810


Erantsi beharreko agiriak

Ikusi formularioa


Eskabideak Aurkezteko EpeaUrte osoan zehar

Eskabideak aurkezteko lekua

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Sanaminego kalea, 2
01008 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO LURRALDEORDEZKARITZA
Gran Vía, 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO LURRALDEORDEZKARITZA
Andia kalea, 13
20004 Donostia-San Sebastian

Ondorengo Lankide Erakundeetan gaitutako bulegoetan:
Bbk, Vital Kutxa, Gipuzkoako Kutxa eta Euskadi Kutxa


Tramiteen deskripzioa

Eskaria egin ondoren aurkeztutako agiriak aztertuko dira. Behar bada agiri gehiago eskatuko dira eskaria osatzeko.

Eskabidea zuzendu ondoren, Etzebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko lurralde ordezkari eskudunak. Ebazpena emanbhearko du dagozkion laguntzak esleitzeko. Laguntzak ukatzen diren kasuetan, zergatia adierazi beharko da.

Bigarren edo ondorengo eskualdaketetan, onuradunek Lurralde Ordezkaritzan dagokion eskritura aurkeztu beharko dute, hiru hilabeteko epean finantzazio babestua onartzen duen ebazpena jakinarazi denetik, lehenengo eskualdaketetan, berriz, behin betiko kalifikazioa jakinarazten denetik.


Egitura Atal Ebazlea

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde ordezkariak.


Ebazteko epea

3 hilabete


Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabide orria


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

21/12/2004