Euskadi.net

Hasiera

 
WAI A - WCAG 1.0
Auzokide Elkarteen bereoneratze obrak egiteko dirulaguntzak
 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritza


Etxebizitza izatea xede nagusi duen eraikinen birgaitzeko obrak sustatzea

Etxebizitza izatea xede nagusi duen eraikinen birgaitzeko obrak sustatzea


Nori Zuzendua

Auzokide elkarteei


Diru kopurua

Etxebizitzen birgaitzea sustatzeko honako laguntza hauek emango dira:

1. Finantza-Hitzarmenean zehaztutako interes-tasako maileguak. Maileguak bost urtetarako emango dira (pertsonalak badira) eta 15 urtetarako (hipotekarioak badira).

2. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, birgaitzeko lanen aurrekontu babesgarriaren ehuneko gisa kalkulatuko direnak. Jaso beharreko kopurua lan mota, kokalekua eta dirusarreren araberakoa izango da. Hala ere, gehienez jota 5.400 euroa izango da dirulaguntza.

Dena dela, honako hauek bereiztu behar dira:

1. Birgaitze Integratuko Areak (BIAK), udalerrietako alde historikoetan egon ohi dira.

2. Birgaitze Isolatukoak, beste guztiak lirateke.

Birgaitze arloan babesten diren lanak hauek dira:

Eraikinari dagozkionak: egitura sendotzea, aurrealdeak finkatzea, gorputz irtenak sendotzea (balkoiak, teilatu-hegalak, erlaitzak ...) eskailera sendotzea, teilaberritzea, eraikin osoko leihoak konpontzea edo aldatzea, igogailuak konpontzea, etab.


Araudia

317/2002 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: '317/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa (BOPV,nº69).

AGINDUA, 2002ko abenduaren 30ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: 'Agindua, 2002ko abenduaren 30ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa (BOPV,nº69).


Harremanak norekin

Arabako Lurralde Ordezkaritza: 945017700

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: 944031300

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: 943022810

Zerbitzu Zentralak: Estibaliz Bengoa, Teodoro Olea 945019804


Erantsi beharreko agiriak

Ikusi formularioa


Eskabideak Aurkezteko EpeaUrte osoan zehar

Eskabideak aurkezteko lekua

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego kalea, 2-6
01008 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza
Gran Va kalea, 85
48011 Bilbao

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Andia kalea, 13
20003 Donostia-San Sebastin

Ondorengo Lankide Erakundeetan gaitutako bulegoetan:
Bbk, Vital Kutxa, Gipuzkoako Kutxa eta Euskadi Kutxa


Tramiteen deskripzioa

Eskaria egin ondoren aurkeztutako agiriak aztertuko dira. Behar bada agiri gehiago eskatuko dira eskaria osotzeko.

Eskaria osotu eta gero, beharrik egonez gero, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkariaren Ebazpenahartuko du,eta aurkeztutako eskaria Etxebide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzuko Erregistroan inskribatzeko xedatuko du.


Egitura Atal Ebazlea

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde ordezkariak


Ebazteko epea

4hilabete


Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabide orria Ordezkariaren datuak ( Auzokideen Elkarteko burua edo administratzailea )

Eskabide orria Eskatzailearen datuak

Banku-ziurtagiria

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Oso garrantzitsua da jasotzaileek birgaitzeko lanak ez hastea dagokien laguntza onartzen duen Lurralde ordezkariaren ebazpena jaso arte. Lanak hasten badituzte, ez dute laguntzak jasotzeko eskubiderik izango eta lanak presazkoak baldin badira, lanak egiten hasi aurretik Lurralde ordezkariarekin harremanetan jarri behar dira, horrek oniritzia eman dezan.


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

21/02/2005