Euskadi.net

Hasiera

 
WAI A - WCAG 1.0
Partikularren etxebizitzak bereoneratzeko laguntza ekonomikoak
 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritza


Etxebizitzak partikularren birgaitzeko obrak sustatzea

Etxebizitzak partikularren birgaitzeko obrak sustatzea


Nori Zuzendua

Birgaitzeko jarduketa babestuak birgaitu beharreko higiezinen jabe, errentari edo gozamendun diren edo horien inguruko beste edozein gozamen-titulu duten pertsona fisiko edo juridikoek, pribatu nahiz publikoek, egin ahal izango dituzte. Horiek birgaitzearen titular bihurtuko dira izapideei eta arau honetan ezarritako finantziazio kualifikatua lortzeari dagokienez.

Birgaitzeko jarduketetako titularra jabea ez denean, ezinbestekoa izango da jabearen baimena eta birgaitzeko obren kostuen ordainketaren inguruko hitzarmena aurkeztea.

Administrazio-erabakia eman ondoren birgaitzearen titularra aldatzeko, baliogabetu egingo da aurretiaz aurreko titularrari onartutako finantzaketa.


Diru kopurua

Etxebizitzen birgaitzea sustatzeko honako laguntza hauek emango dira:

1. Finantza-Hitzarmenean zehaztutako interes-tasako maileguak. Maileguak bost urtetarako emango dira (pertsonalak badira) eta 15 urtetarako (hipotekarioak badira).

2. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, birgaitzeko lanen aurrekontu babesgarriaren ehuneko gisa kalkulatuko direnak. Jaso beharreko kopurua lan mota, kokalekua eta dirusarreren araberakoa izango da. Hala ere, gehienez jota 5.400 euro. izango da dirulaguntza.

Dena dela, honako hauek bereiztu behar dira:

1. Birgaitze Integratuko Areak (BIAK), udalerrietako alde historikoetan egon ohi dira.

2. Birgaitze Isolatukoak, beste guztiak lirateke.

Birgaitze arloan babesten diren lanak hauek dira:

Eraikinari dagozkionak: egitura sendotzea, aurrealdeak finkatzea, gorputz irtenak sendotzea (balkoiak, teilatu-hegalak, erlaitzak ...) eskailera sendotzea, teilaberritzea, eraikin osoko leihoak konpontzea edo aldatzea, igogailuak konpontzea, etab.

Etxebizitzei dagozkienak: gutxieneko bizigarritasun baldintzak lortzeko etxebizitzen barrualdean egiten diren lanak (komun-ontzia, konketa eta dutxa duen komuna; gela banatuko etxebizitza, etab.) eta etxebizitzak eta horien sarrerak minusbaliatuentzat egokitzea.


Araudia

317/2002 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: '317/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa (BOPV,nº69)

AGINDUA, 2002ko abenduaren 30ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: 'Agindua, 2002ko abenduaren 30ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa (BOPV,nº69).

AGINDUA, 2004ko irailaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa.

 

AGINDUA, 2004ko abenduaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Etxebizitza birgaitzeko finantza-neurrei buruzko Aginduaren bigarren aldaketa egiteko dena.

 

 

 

 


Harremanak norekin

Arabako Lurralde Ordezkaritza: 945017700

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: 944031300

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: 943022810


Erantsi beharreko agiriak

Begiratu formularioa


Eskabideak Aurkezteko EpeaUrte osoan zehar

Eskabideak aurkezteko lekua

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego kalea, 2-6
01008 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza
Gran Va kalea, 85
48011 Bilbao

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Andia kalea, 13
20003 Donostia-San Sebastin

Ondorengo Lankide Erakundeetan gaitutako bulegoetan:
Bbk, Vital Kutxa, Gipuzkoako Kutxa eta Euskadi Kutxa


Tramiteen deskripzioa

Eskaria egin ondoren aurkeztutako agiriak aztertuko dira. Behar bada agiri gehiago eskatuko dira eskaria osotzeko.

Eskaria osotu eta gero, beharrik egonez gero, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkariaren Ebazpenahartuko du,eta aurkeztutako eskaria Etxebide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzuko Erregistroan inskribatzeko xedatuko du.


Egitura Atal Ebazlea

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde ordezkariak


Ebazteko epea

4 hilabete


Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabide orria


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Oso garrantzitsua da jasotzaileek birgaitzeko lanak ez hastea dagokien laguntza onartzen duen Lurralde ordezkariaren ebazpena jaso arte. Lanak hasten badituzte, ez dute laguntzak jasotzeko eskubiderik izango eta lanak presazkoak baldin badira, lanak egiten hasi aurretik Lurralde ordezkariarekin harremanetan jarri behar dira, horrek oniritzia eman dezan.


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

23/05/2005