Euskadi.net

Hasiera

WAI A - WCAG 1.0
2008ko udan eta 2008-2009 ikasturtearen IRALE programaren barnean Sailaz kanpoko eragileez bideratuko diren ekintzetan parte hartzeko diru-laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa


Egitura atal kudeatzailea

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza


Xedea

Deialdi-agindu honek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaz kanpoko ikasketa-elkarteei 2008ko udarako eta 2008-2009 ikasturterako IRALE programaren ekintzetan parte hartzeko aukera ematea du helburu. Ekintza horiek irakastorduz kanpoko ikastaroetan gauzatuko dira.


Nori Zuzendua

Irakasleak eta, oro har, pertsona helduak euskalduntzera edo euskaraz trebatzen diharduten eta horretarako nortasun juridikoa duten elkarteek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan. Zehazki,

a) HABEren erroldan izena emanda dauden euskaltegi edo hizkuntz prestakuntzarako ikasketa-elkarte guztiek, Iraleren beraren irakastegiek salbu.

b) Deialdi honen eskakizunak betez, 2008ko udarako eta 2008-2009 ikasturterako Irale programak zehaztutako ikasbideren bat edo gehiago aurrera eramatea helburu duten beste entitate batzuek (unibertsitate-zentroek edo irakasleen hizkuntz prestakuntzaren arloan ekinbide frogatua duten ikastegiek).


Diru kopurua

1.122.000,00 euro


Araudia

AGINDUA, 2008ko apirilaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2008ko udan eta 2008-2009 ikasturtean IRALE programaren barnean Sailaz kanpoko eragileez bideratuko diren ekintzetan parte hartzeko deialdia argitaratzen duena.

 


Harremanak norekin

Hezkuntzako Ordezkaritzetako Euskara Atalburuak

Arabako Euskara Atala
Tef.: 945-017251
Fax: 945-017201
Gizpuzkoako Euskara Atala
Tef.: 943-022873
Fax: 943-022851
Bizkaiko Euskara Atala
Tef.: 94-4031101
Fax: 94-4031093


Erantsi beharreko agiriak

- Eskaintza-orria
- Azalpen-fitxa


Eskabideak Aurkezteko Epea 2008/05/07 - 2008/06/06
Eskabideak aurkezteko lekua

ARABAKO HEZKUNTZA LURRALDE ORDEZKARITZA
San Prudencio kalea, 18
01005 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO HEZKUNTZA LURRALDE ORDEZKARITZA
Gran Vía, 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO HEZKUNTZA LURRALDE ORDEZKARITZA
Andia kalea, 13
20004 Donostia-San Sebastián


Tramiteen deskripzioa

Ez dago


Egitura Atal Ebazlea

Hezkuntza sailburuordetza


Ebazteko epea

Partaidetza-eskabideak egiteko epea bukatu eta handik bi hilabetera.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

2. Eranskina (A, AU, E, EU eta N ikastaroak)

2. Eranskina (EGA edo HE2tik gorako ikastaroak)

3. Eranskina (zinpeko asmo-azalpena)


Bestelako Agiriak

Kasuan kasuko Foru Aldundiak edo Hazienda Publikoak sinaturik, beren zergen ordainketan egunean daudeneko ziurtagiria eskuratu behar dute ikasketa-elkarteek.


Oharrak

Egutegia


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

07/05/2008