Euskadi.net

Por favor, introduce un término de búsqueda

  • Sede Electrónica
  • Zuzenean
  • Tráfico
  • Eguraldia

IKT diru-laguntza deialdia 2012

LABURPENA
Titulua:
IKT diru-laguntza deialdia 2012
Xedea:

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko egitasmoak diruz laguntzea.

Diru kopurua:

Honako hauek dira laguntza-mota honetara bil daitezkeen egitasmoak eta multzo bakoitzerako aurreikusitako diru-laguntza kopurua:

  • A multzoa (950.000 euro): Euskarazko atari eta web guneak edo Interneterako euskarazko eduki berriak.
  • B multzoa (514.200 euro): Softwarea euskaraz sortzea edo eta euskarara lokalizatzea.

Guztira, 1.464.200 €.

Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura
Egitura atal ebazlea:
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:
  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000

Horrez gain:

  • Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako Zerbitzu Teknikoa:
    Elene Etxezarreta / Jone Aboitiz: 945 019298 (8:00 - 14:00)
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Eskabide-orria eta agiriak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari zuzenduko zaizkio, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 38.4 artikuluan aurre ikusitako tokietakoren batean aurkeztuko dira.

a) Eskuz esku egin nahi izanez gero, honako toki hauetakoren batean aurkeztuko dira:

  • Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Erregistroa: Donostia kalea 1 - Lakua I, 2. solairua - 01010 Gasteiz.
  • Eusko Jaurlaritzako Erregistro Orokor Nagusia: Donostia kalea 1 - 01010 Gasteiz.
  • Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza ofizialeko Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 – 48001 Bilbo.
  • Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitza ofizialeko Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 - 20004 Donostia.

edo

Herritarren arretako bulegoak (Jendaurreko ordutegia: Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte)

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

b) Postaz egin nahi izanez gero, honako helbide honetara bidali beharko dira eskabide-orria eta agiriak: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Bide hori aukeratzekotan, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da posta-bulegoan, posta-zerbitzuko langileak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orrian bertan.

Itzuli

Eskabide-orria eta agiriak Hizkuntza Politikarako sailburuordeari zuzenduko zaizkio, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 38.4 artikuluan aurre ikusitako tokietakoren batean aurkeztuko dira.

a) Eskuz esku egin nahi izanez gero, honako toki hauetakoren batean aurkeztuko dira:

  • Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Erregistroa: Donostia kalea 1 - Lakua I, 2. solairua - 01010 Gasteiz.
  • Eusko Jaurlaritzako Erregistro Orokor Nagusia: Donostia kalea 1 - 01010 Gasteiz.
  • Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza ofizialeko Erregistro Laguntzailea: Kale Nagusia, 85 – 48001 Bilbo.
  • Eusko Jaurlaritzaren Donostiako egoitza ofizialeko Erregistro Laguntzailea: Andia kalea, 13 - 20004 Donostia.

edo

Herritarren arretako bulegoak (Jendaurreko ordutegia: Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte)

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

b) Postaz egin nahi izanez gero, honako helbide honetara bidali beharko dira eskabide-orria eta agiriak: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Bide hori aukeratzekotan, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da posta-bulegoan, posta-zerbitzuko langileak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orrian bertan.

AGINDUA, 2011ko abenduaren 21koa, Kulturako sailburuarena, 2012an IKTetan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (IKT deialdia)

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko egitasmoak diruz laguntzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Hauek dira laguntza-modalitate honen hartzaileak: Europar Batasuneko, Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen edozein estatutako, edo beste edozein estatutako naziotasuna edo helbide soziala duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak, baldin eta jarduera ekonomikoren bat garatzen badute, gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa badute eta legalki eratuta badaude indarrean dagoen araudiaren arabera, eta Agindu honen 4. artikuluan aipaturiko egitasmoak burutzen badituzte.

Hala ere, kanpoan geldituko dira honako hauek:

a) Bere kapital gehiena publikoa duten entitate pribatuen eskabideak eta fundazio-ondarea edota gobernu -edo zuzendaritza- partaidetza nagusiki publikoa duten entitateen eskabideak.

b) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren 2012ko diru-laguntzen deialdiaren onuradunak.

Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoren adierazten diren estatu laguntza erregimenaren bidez legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntzak jaso dituzten erakundeak: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III ( CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00) baldin eta jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak blokeatutako diru-kontu batera itzuli ez badituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko.

Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortutakoa izan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

a) Diru-laguntza eskabide-orrian zehaztutako helburu zehatzerako erabili beharko dute.

b) Eskabide-orrian aurreikusitako egitasmoa bere osotasunean gauzatu beharko dute.

c) Kontrol Ekonomikorako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedearen fiskalizazio-funtzioak betetze aldera eskatutako informazio guztia eman beharko dute.

d) Hizkuntzaren kalitatea bermatzea guztiz garrantzizkotzat jotzen denez gero, Euskaltzaindiak emandako arau eta gomendioak aintzakotzat hartu eta beteko dituzte.

e) Indarrean dauden lege eskakizunak bete beharko dituzte jabego intelektualari, egile-eskubideei, lege-gordailuari, banaketari eta abarri dagokienez.

f) Laguntza-gai diren egitasmoek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetasun-balioak errespetatu beharko dituzte. Ondorioz, egitasmo horiek ezin izango dute herritarrei iraingarri gerta dakiekeen ikur edo elementurik jaso, ezta beren duintasunari kalte egiten dieten edo indarkeriaren justifikazioa iradokitzen duten ikur edo elementurik ere.

g) Adierazpen- eta informazio-askatasunari begirunea erakustea. Horretarako, nork bere deontologiako arauak beteko ditu eta, aldi berean, politika-aniztasuna eta politika-, gizarte- eta kultura-taldeei zor zaien aukera-berdintasuna bermatuko duen informazio egiazkoa eta objektiboa sustatuko du.

h) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoari jarraituz, hizkera sexistarik ez erabiltzea, eta gizonen eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez egitea.

i) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak emandako babesaren berri adieraztea.

j) B multzoko egitasmoei dagokienez, diru-laguntza jaso duen eskatzaileak, egitasmoa behin amaituta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako IKTen inbentarioan alta eman behar du.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Honako hauek dira laguntza-mota honetara bil daitezkeen egitasmoak eta multzo bakoitzerako aurreikusitako diru-laguntza kopurua:

  • A multzoa (950.000 euro): Euskarazko atari eta web guneak edo Interneterako euskarazko eduki berriak.
  • B multzoa (514.200 euro): Softwarea euskaraz sortzea edo eta euskarara lokalizatzea.
Muga:

Egitasmo bakoitzari esleitutako diru-laguntza, ez da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa baino handiagoa izango. Gehienez ere, berrogei mila euro (40.000 euro) izango da eta, gutxienez, bi mila euro (2.000 euro). Edozein modutan ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak orotara aurrekontuaren gaineko % 60ko diru-laguntza esleituko du, gehienez ere.

Entitate bakoitzak ezingo ditu deialdi honetara sei egitasmo baino gehiago aurkeztu.

Entitate bakoitzak ezingo ditu Agindu honetatik 120.000 euro baino gehiago eskuratu.

Ordainketa modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira, era honetara:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko laurogei (% 80) ordainduko da, diru-laguntza jasotzea onartzen den egunetik hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeia (% 20) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea eta gainontzeko agiriak aurkeztea
Eskabidea eta gainontzeko agiriak aurkeztea:
Laguntza-mota honetara jo nahi duen eskatzaileak eskabide-orria behar bezala bete behar du eta, izenpetu ondoren, finkatutako epean eta moduan aurkeztu behar du. Horretarako, eredu normalizatua (I.A. eranskina) erabili beharko da. Honako beste eranskin hauek ere aurkeztu beharko dira, atal guztiak beteta: I.B., I.C. eta I.D. eranskinak. Eskabide-orriarekin batera Aginduan zehaztutako hainbat agiri ere aurkeztu beharko ditu, ezinbestean, eskatzaileak. "I.Eranskina_Eskabidea egiteko jarraibideak" izeneko eranskinean aurkituko dituzu argibide zehatzak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
I. Eranskina: Eskabidea egiteko jarraibideak (Laguntza emateko dokumentua)

Eskabidea egiteko aurkeztu beharreko eranskinen eta agirien inguruko informazioa aurkituko duzu eranskin honetan. Garrantzitsua da ondo irakurtzea.

I.A. Eranskina: Eskabide-orria (Eskaera)

Eskabide-orria.

I.B. Eranskina: Egitasmoaren azalpena (A multzoa) (Eskaera)

Egitasmoaren azalpena (A multzoko egitasmoak)

I.B. Eranskina: Egitasmoaren azalpena (B multzoa) (Eskaera)

Egitasmoaren azalpena (B multzoko egitasmoak)

I.C Eranskina: Aurrekontua (Eskaera)

Egitasmoaren aurrekontua.

I.D. Eranskina: Hirugarrenaren datuen alta (Eskaera)

Ordainketak egiteko agiria.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Diru-laguntzaren justifikazioa
Diru-laguntzaren justifikazioa:
Esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, diru-laguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du, ezinbestean, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren aurrean. Justifikazioari ekiteko, diru-laguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da. Justifikazioa aurkezteko epea, 2012ko urtarrilaren 31n bukatuko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
II.Eranskina: Justifikazioa egiteko jarraibideak (Laguntza emateko dokumentua)

Justifikazioa egiteko jarraibideak. Garrantzitsua da ondo irakurtzea.

 

II.A. Eranskina: Egitasmoaren emaitzei buruzko txostena (Laguntza emateko dokumentua)

Egitasmoaren emaitzei buruzko txostena.

II.B Eranskina: Gastuak justifikatzeko agirien zerrenda Behin betiko balantze ekonomikoa (Laguntza emateko dokumentua)
  • Gastuak justifikatzeko agirien zerrenda.
  • Behin betiko balantze ekonomikoa.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/12/31 - 2012/01/30
Aurkezteko epe-muga:

Laguntza-deialdi honetan parte hartu nahi duen orok gehienez ere 6 eskabide-orri aurkezteko aukera izango du, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Ebazteko epea:

Hizkuntza Politikarako sailburuordeak agindu honek arautzen dituen diru-laguntzak esleitzeko ebazpena emango du. Ebazpen hori, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko die.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
20/06/2012
Compromiso con las personas