Eztia ekoizteko eta merkaturatzeko sistemak hobetzea, hitz batez, sektorea orokorrean modernizatzea, erlezainei bakarka lortzea gehien kostatzen zaien alderdietan eraginez, esate baterako, ikerketa-zentroekiko lankidetzan. Betiere, Europar Batasuneko Kontseiluaren 797/2004 Erregelamenduan (EE) jasotako alderdi eta neurriak ahaztu gabe.
2005eko otsailaren 15eko 30/2005 Dekretuaren 1. artikuluko 2. apartatuan xedatutakoaren arabera, honako neurriak izango dira laguntzaren gai:
a) Erlezainei eta erlezain elkarteei informazioa eta laguntza teknikoa ematea.
b) Barroasiaren kontra egitea.
c) Transhumantzia arrazionalizatzea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Laguntza horien onuradunak honakoak izan daitezke:
a) Erlezaintzako ustialekuen titular diren pertsona fisikoak edo juridikoak, ondoko baldintza betetzen dituzten neurrian:
b) Erlezain elkarteak, kooperatibak edota nortasun jurídico propioa duten bestelako ordezkaritza-erakundeak, a) apartatuko baldintzak betetzen dituzten erlezainez osatuak, neurri batean behintzat.
—Onuradun izateko debekurik ez izatea, 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritakoaren arabera.
—Zerga helbidea Gipuzkoako Lurralde Historikoan edukitzea.
— Erlezaintzako ustialekua Gipuzkoako Lurralde Historikoko Nekazaritza Ustialekuen Erroldan sartuta dagoen Abeltzaintzako Ustialekuen Errolda Orokorrean –Erlezaintza azpi-ustialekua– izena emanda edukitzea.
—Eusko Jaurlaritzaren 2004ko otsailaren 10eko 33/2004 Dekretuan, erlezaintza antolatzeari buruzkoan, ezartzen diren arauak betetzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuak ezartzen dituen guztiekin batera.
—Erlezaintzan aritu izatea urriaren 16tik hurrengo urteko urriaren 15era bitartera doan erlezaintza-ekitaldia hasten den urteko urtarrilaren 1a baino lehen.
— Barroasiaren aurkako tratamendua gutxienez urtean behin egitea, eztitarako erleen gaixotasunak kontrolatzeko eta horien aurka egiteko Programa nazionala ezartzen eta arautzen duen 608/2006 Errege Dekretuak, maiatzaren 19koak, ezarritakoaren arabera.
—Erantzukizun zibileko asegurua izatea.
PRESTAZIOA
Muga:
Laguntzaren zenbatekoa laguntza jaso dezakeen inbertsioaren %80raino iritsi ahal izango da, a eta b kasuan
Laguntzaren zenbatekoa laguntza jaso dezakeen inbertsioaren %65eraino iritsi ahal izango da.c kasuan
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
a) Eskatzailea pertsona fisikoa bada: —Nortasun agiriaren fotokopia. —Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea egiaztatzen duten agiriak. Dena den, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea ziurtatzen duen egiaztagiria ez da aurkeztu beharko interesatuak eskaera inprimakian berariaz adierazten badu Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuari baimena ematen diola egiaztagiri horiek zuzenean eskatzeko egiaztagirion erakunde igorleei. —Deialdi honetako diru laguntzen onuradun izateko eskatzaileak debekurik ez duela egiaztatzen duen ardura-aitorpena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritakoaren arabera. —Erantzukizun zibileko aseguruaren kopia. b) Eskatzailea pertsona juridikoa bada: —IFZren fotokopia. —Legezko ordezkariaren NA. —Eraketa eskrituraren eta estatutuen fotokopia konpultsatua. —Erakundeko gobernu organoak laguntza eskatzeko eta ordezkaria izendatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria. —Bazkideen zerrenda, bakoitzak kapital sozialera egindako ekarpenarekin. —Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea egiaztatzen duten agiriak. Dena den, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea ziurtatzen duen egiaztagiria ez da aurkeztu beharko interesatuak eskaera inprimakian berariaz adierazten badu Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuari baimena ematen diola egiaztagiri horiek zuzenean eskatzeko egiaztagirion erakunde igorleei. —Deialdi honetako diru laguntzen onuradun izateko eskatzaileak debekurik ez duela egiaztatzen duen ardura-aitorpena, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritakoaren arabera. —Erantzukizun zibileko aseguruaren kopia. c) Erlezain elkarteek sustatutako taldeko espedientea bada. —Eskatzen den laguntzaren hartzaile izango direnak erlezain elkarteko kide direla egiaztatzen duten agiriak. —Ekoizle elkartearen fitxa teknikoa. —Eskatzen den laguntzaren hartzaile izango den elkartekide bakoitzari dagokionez, artikulu honen a) atalean adierazitako agiriak. d) Aurreko a) b) eta c) ataletan adierazitako agiriez gain, erlezaintza ekoizpenaren baldintzak hobetzeko I. kapituluan xedatutako jarduerei dagokienez, ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira: —Garatuko den ekintzaren memoria. —Aurrekontuak eta fakturak. —Hirugarrenen alta. —Erlezaintza ustialekuaren erregistro txartela.
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua