Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Pertsonak
  4.  
  5. Lana aurkitu
 
  • Nire kudeaketak
  • Zuzenean
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2010/09/21

Baliokidetzei buruzko Dekretuaren gaineko oharra

Eusko Jaurlaritzako hainbat sailetan dei ugari jasotzen ari gara baliokidetzei buruzko dekretu berriaren inguruan eta horrek irekita dauden LEPetan izango dituen ondorioen inguruan. Hori dela eta, Jaurlaritzak jakinarazi nahi du dekretua aurtengo azaroa amaitu baino lehen argitaratuko dela.

Dekretuak euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatuko ditu, hizkuntza-eskola ofizial guztiek emandakoen artekoak barne.

Bai irekita dauden LEP prozesu guztietan, bai bitarte horretan irekitzen direnetan ere, dekretu berria argitaratu arte ez da euskara egiaztatzeko edo hizkuntza-eskakizunak aitortzeko eta baliokidetzeko probarik egingo.