Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Pertsonak
  4.  
  5. Lana aurkitu
 
  • Nire kudeaketak
  • Zuzenean
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Autoenplegua

Sortu zure enpresa

Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuaren logoaZeure enpresa sortzeko asmotan bazabiltza, ez zaizu gaizki etorriko laguntza pixka bat. Jo ezazu Lanbide.net helbidera, bertan aurkituko baitituzu autoenplegurako tresnak. Adibidez, hainbat ideia proposatuko dizkizute, eta enpresa bat sortzeko eman behar dituzun urratsei buruzko informazioa emango dizute, zelan jaso ditzakezun diru-laguntzak, argibide juridiko eta administratiboak, eta beraien enpresa sortzea erabaki duten beste pertsona batzuen esperientziak aurkeztuko dizkizute.

Gainera, Lanbide.net webgunearen bitartez etxetik atera gabe egin ditzakezu zure kontsulta guztiak, Internet bidez, aholkularitza eta formakuntza zerbitzuak on-line eskaintzen dizkizu-eta. Era berean, foro edo gune birtual baten bitartez beste enpresa batzuekin bat egiteko aukera izango duzu, zure esperientzia konpartitu eta zalantzak argitu.

Ekintzaileen eskuliburua

SPRIErabilgarria izango zaizu baita ere Ekintzaileen eskuliburua (pdf, 1.78 MB). Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietateak, SPRIk, argitaratu du Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin.

"Ekintzaileen eskuliburua" argitalpenak kontsultarako gida bat izan nahi du, ideiak garatzen eta enpresa berriak sortzen laguntzeko, hau da, azken finean, erabakiak hartzen lagundu nahi die bere etorkizun pertsonal eta profesionala enpresa ekimen berri baten inguruan antolatzeko asmoa dutenei.

Agiri honetan, enpresa bat sortzeko prozesua lau ataletan banatzen da:

  • ideiaren lehen urratsak
  • enpresa sortzea
  • analisia
  • proiektuaren garapena

"Ekintzaileen eskuliburua" argitalpen honetan beraien enpresa sortu dituztenen lau kasu erreal ere aurkezten zaizkizu, ekintzaileek burutu behar duten prozesu horretan eskuliburu honetan azaltzen diren atal ezberdinak zelan eramaten diren praktikara ikus dezazun.

Proiektu bakoitzaren berezitasunak, testuingurua eta ezaugarriak ezberdinak dira eta, ondorioz, kasu bakoitzean sortzen diren arazoak ere ezberdinak dira. Beraz, beste batzuen esperientziak erabilgarri izango zaizkizu zure enpresa sortzeko abenturan aurkitu dezakezun egoera zelakoa izan daiteken jakiteko.

Garapen, zure enpresa sortu nahi baduzu

GarapenEkintzaileentzako ezinbestekoa den beste Interneteko atari bat Garapen Agentzien Euskal Elkartearena da. Besteak beste, Garapen Agentzien ekimenak aztertuko dituzten eztabaida foroak sortzen ditu eta Udaletxeek Garapen Agentzien bitartez egiten duten lana ere bermatzen du pymeen testuinguru ekonomikoa hobetzeko eta lana sortzeko herri mailan. Azkenik, elkarte honek Administrazio Publiko eta Nazioarteko Erakundeen aurrean ordezkaritza plataforma lana egiten du Herri edo Eskualde Garapenean inplikatuta dauden agente eta entitate guztien izenean.


Esteka: Autoenpleguari buruzko informazioa

Azken eguneratzea: 2012/01/30