Argitu zure zalantzak
Sexualitate Aholkularitza Zerbitzuak sexu edo sexualitatearen inguruko edozein kuriositate nahiz kezka asetzeko nahia duten adin guztietako pertsonei zuzenduta daude. Bertan, sexologian aditua den taldeak, sexualitatearen inguruko informazio eta aholkularitza eskaintzen du. Nola?
- Arreta pertsonala
- Telefono bidezko arreta
- On-line bidezko kontsultategia
- Hitzaldiak gazteen biltokietan (eskolak, gazte klubak...)
Zer egin... modu honetako galderak edota egoerak dituzunean?
Kondoia apurtu egin zait, nola jakin prest nagoen ala ez?, ze gutxi agoantatzen dudan!, elkar horrenbeste maite baduzu, zergaitik ez dugu elkar ulertzen?, eta masturbatuz gero?, nolatan gay zarela!, haurdun gelditu zaitezke lehen aldian?, Gasteizen lesbiana gehiago egongo da?, berak jakingo duen beldur naiz, heterosexuala izatea normala al da?, nola hitz egin dezaket honi buruz semearekin?, transexuala naiz, nola esango diot kondoia dudala?, nola hitz egin honi buruz ikasgelan?, granotxo batzuk atera zaizkit, zein da antisorgailurik onena?, hemen biharamuneko pilula ematen al da?, ez dakit haurdun ote nagoen, nora joan naiteke HIESAren froga egitera?, ez zait nire ipurdia gustatzen, txikiegia dudala uste dut, horrek bai ematen duela plazerra, ez dut inoiz orgasmorik izan, honi buruzko lana egin behar dut, ni bezalako jendea ezagutu nahi dut, gai honi buruz hitzegiten duen liburu bat behar dut, aspaldi ez dudala ezer sentitzen....
Modu horretako zalantzarik ez baduzu, baina arduratzen zaituen zerbait badago, edota gaiaren inguruko informazioa nahi baduzu ez zaitez atzera geratu eta argitu zure zalantzak.
Sexualitate Aholkularitza Zerbitzu Publikoak Euskadin
Gogoratu zerbitzu hau publikoa, doakoa dela eta era konfidentzialean tratatuko direla zure galderak. Honako bulegoak dituzu eskura:
01 Amorebieta-Etxano
ZEX Zornotzako aholkularitza sexologikorako zerbitzua.
- Gazte Informazio Bulegoa - Zelaieta z/g 48340 Amorebieta-Etxano
- Ordutegia: Asteazkenetan 18:00-20.00.
- Tel.: 946 30 06 49/50
- E-mail: zex@ametx.net
- Web: www.ametx.net
- Messenger: sexaholkuak@hotmail.com (ostegun eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara).
02 Arrasate-Mondragón
Sexologia Zerbitzua (adin guztietako pertsonei zuzendurik)
03 Azkoitia
Azkoitiko Sexu Heziketa Zerbitzua
04 Barakaldo
Azaltzen - Sexu Aholkularitza telefonoz
- Ordutegia: Ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan 18:00 - 22:00.
- Tel.: 688 683 283
05 Basauri
Basauriko Sexu Informazio Bulegoa
06 Bermeo
Bermesex - Sexu Aholkularitza Zerbitzua
07 Donostia-San Sebastián
Unibertsitateko Orientabide Psikosexualerako Zerbitzua
- EHU-UPV Gipuzkoako Kanpusa - Ibaeta. Ignacio Mª Barriola Eraikuntza (Gelategia). Elhuyar plaza 2, 1º. 20018 Donostia
- Ordutegia: Orohar, goizez. Asteazken eta ostegunetan arratsaldetan. Mezua utzi dezakezu kontestagailuan.
- Tel.: 943 01 83 09
- E-mail: svrsudop@sv.ehu.es
- Web: EHU/Orientazio psicosexualaren unitatea
08 Elgoibar
Biluzik. Sexologia Zerbitzua
09 Erandio
Aholkularitza sexologikorako zerbitzua
10 Leioa
Leihosex - Sexu aholkularitza Zerbitzua
11 Portugalete
Kolokon.com - Euskadiko gazteentzako sexualitate aholkularitza
12 Sopelana
Sopesex - Sexu Aholkularitza Zerbitzua (14-30 urte)
13 Vitoria-Gasteiz
Gazteentzako Sexualitate Aholkularitza (14-30 urte)
- E-mail: asexoria@vitoria-gasteiz.org
- Web: www.vitoria-gasteiz.org/asexoria
- Arreta pertsonala nahiago baduzu, ez da beharrezkoa, baina aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da:
Landatxo Gizarte Etxea
Santa María 4 - 01001 Vitoria-Gasteiz
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara. Asteazkenetan 11:00etatik-13:00etara. Abuztuan itxita.
Tel.: 945 161583
Beste batzuk:
Goxoki - Servicio de asesoría telefónica y on-line
Tel. 659 411 425. Aslelehenetan, azteazkenetan eta ostiraletan: 18:00 - 22:00.
On-line: info@goxoki.com
Web: Goxoki
Datuak eguneratzea: Daturen bat osotu edo zuzendu behar dela nabaritzen baduzu, mesedez bidali mezu bat gure posta elektronikora.
Interesgarri gerta dakizuke