|
Zer da barizela:
Barizela-zoster birusak transmititzen duen gaixotasun infekzioso bat da. Honako hauek izaten dira agertzen diren sintomak:
-
Lehenengo eta behin sukarra, neke-sentsazioa eta ahuleria.
-
Gero gorputz guztian eta aurpegian besikulak agertzen dira.
-
3-4 egun pasa ondoren, vesícula horiek lehortzen dira eta geroago erori egiten den zarakar bat osatzen dute.
Zergatik jarri behar da txertoa:
Oro har gaixotasuna arina izan arren, kasu batzuetan konplikazioak ager daitezke, batez ere, pertsona helduengan eta sistema immuneari eragiten dioten gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonengan.
Nork hartu behar du txertoa:
Gaixotasuna jasan ez duten 10 urteko neska mutilak
Nola ematen da txertoa:
0,5 ml-ko larruazalpeko injekzio baten bitartez. Gorputzak txertoa ondo onartzen du eta bigarren mailako efektuak urriak eta oro har arinak izaten dira.
Non eta noiz:
Osasen-zentroetan, 10 urteko pediatriko azterketa egiten denean. Aldez aurretik, hitzordua hartu behar da.
Informazio gehiago
Zure pediatrak behar duzun informazio gehigarria eman ahal dizu.
|