Azken eguneratzea: 2011/10/11
BERDINSAREAk Beldur Barik! Jarrera sariaren bigarren edizioa deitu du; oraingo honetan, errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeria tinko baztertzean oinarritutako jarrera eta jokabideak hartuta emakumeenganako egungo desberdintasun-egoerari neska-mutilek aurre nola egiten dieten erakusten dituzten adierazpen artistikoak aitortu, baloratu eta bultzatu nahi ditu lehiaketak.
Nori zuzenduta dago?
Kalean bakarka ibiltzeko beldur bazara.
Kontrolatu eta umilia zaitzaten prest ez zaudelako bikote-harremana hautsi baduzu
“Benetako gizon” izateaz, inoiz zure sentimenduak agertzeko edo partekatzeko aukerarik ez izateaz nazkatuta baldin bazaude.
Zure sexualitatea askatasunez bizi nahi baduzu, behartu gabe edo presiorik gabe.
“Ezezkoa ezezko dela” eta “baiezkoa baiezko dela” ziur baldin bazaude eta epairik jaso gabe adierazi nahi baduzu.
Eremu publikoren batetik (taberna, metroa, kalea...) alde egin baduzu erasoa jaso duzulako eta nola jokatu ez zenekielako. Horrelako egoera bati aurre nola egin asmatu baduzu eta zure esperientzia beste neska batzuentzat lagungarri izan daitekeela uste baduzu.
Beldurrez zinemara, bidaiatzera, mendira, kontzertu batera edo antzeko beste ekintza batzuetara joateari utzi badiozu...
Etengabe zeinen ausarta, gogorra eta indartsua zaren frogatu behar izateaz nekatuta bazaude.
Beldurrak geldiaraz zaitzan uzten ez baduzu eta bakarka abenturak izaten ausartu bazara.
“Ustez” broma sexistez nazkatuta baldin bazaude, jokabide sexistez lotsatzen bazara.
Eskakizunak:
Partaidetza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta dauden 12 eta 26 arteko neska-mutilentzat dago zabalik.
Bi kategoria izango dira:
• kategoria 12-17 urte.
• kategoria 18-26 urte.
Modalitateak:
Lehiaketak Beldur Barik jarrera erakusten duten edozein adierazpen mota onartzen du, bitarteko edo teknikak bereizi gabe: Ekintzak, ideiak, bideoak, kontzeptuak, argazkiak, proiektuak, proposamenak, musika, poesia, eskultura, dantza, animazioak, performanceak, ilustrazioak, gogoetak, diseinuak, instalazioak eta abar.
Sariak
Hiru sari eskudirutan:
- 1. kategoriako SARIA (12-17 urte) 1.000 euro
- 2. kategoriako SARIA (18-26 urte) 1.000 euro
- HERRI SARIA* (2 kategoriak biltzen ditu) 300 euro
Lehiaketa ixteko epea:
2011ko azaroak 11
Informazio gehiagorako eta izena emateko, beldurbarik.org