Azken eguneratzea: 2012/03/09
Marina Marrodán eta Ane Bilbao dira egileak
Aukeratu ditugu aurtengo Auzolandegietako eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako kartel garaileak. Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Lan guztiak Flickr-en ditugu ikusgai.
Auzolandegiak programako kartel garailea

Egilea: Marina Marrodán Cano
Leloa: Uda honetan, irten zure zulotik / Este verano, sal de la madriguera.
Auzolandegietako kartel guztiak
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako Kartel garailea
Egilea: Ane Bilbao Erezkano
Leloa: Zabal itzazu begiak! / ¡Abre los ojos!
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kartel guztiak

2012ko Auzolandegietako kartelak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kartelak zure irudia izan dezake. Aurten bi programa hauen irudia zuk egitea nahi dugu.
Kartel ideiarenbat baduzu, teknika ezberdinez baliatu zaitezke; argazkiak, marrazkiak, colageak etb. Era beran, lelo bat ere bidali beharko duzu kartelerako.
Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute.
Lanak aurkezteko epea: 2012ko otsailaren 6tik martxoaren 6ra bitartean
Zer bidali:
Sariak:
*Bi irabazleek bidaia aukeratzeko beta izango ditu, aurten Lankidetza programa bat egingo den Hego Amerikako herrien artean. Ez dute lankidetza programan parte hartuko. Norberak bere kaxa egiteko bidaia izango da.
Joan den urteko herriak honako hauek izan ziren: Argentina, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, Honduras, Mexiko, Paraguay, Peru, Venezuela.
Noiz erabili saria: Bidaia txartela 2012ko uztailean zehar erabiltzeko izango da, joan etorriko egunak irabazleek hautatu ahal izango dituztelarik.
Baldintzak:
Lanak nora bidali:
Kartelen irudiak eta izen emate orria honako posta elektronikoetara bidali behar dira:
Auzolandegiak programako kartela: gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es
Euskadiko Gazteak lankidetzan programako kartela: gazteria-lankidetza@ej-gv.es
Dudak argitzeko: Lehiaketaren inguruko argibiderenbat eskuratzeko bidali posta elekroniko bat gazteaukera@gmail.com helbidera