Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Pertsonak
  4.  
  5. Etxebizitza eskuratu
WAI A - WCAG 1.0
Gazte Informazioa


Gazte informazioaEuskadiko Gazte Informazio zerbitzua Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta hainbat udalek osotzen dute.

Zerbitzu hau osotzen duten edozein bulegotara etorri zaitezke:

Hemen ezagutu ditzakezu sarean duela gutxi sartu diren bulegoak. Euskadiko Gazte Informazio eta Dokumentaziorako Zentro Koordinatzailearekin harremanetan jarri zaitezke mezu bat gazteria@ej-gv.eshelbidera bidalita edo 945 01 95 39 telefono zenbakira deituta.


Zerbitzuak:

Jarduera desberdinei buruzko informazio mordoa eskura dezakezu oso erraz, bai bulego batera joanda zein Internet bidez ere http://www.euskadi.net/gazteriaweb gunean. Gazte Informazioan zugan pentsatuta eginda dauden ekitaldi, jarduera, lan, ikasketa, ikastaro eta aisialdirako eskaintza guztiak aurkituko dituzu.

Gazteaukeran zerbitzu honek batzen dituen lan eskaintzak eta bekakargitaratzen dira.

Deskontuak eskaintzen dituzten nazioarteko txartelak tramitatzeko aukera ere baduzu, bai sareko bulego batera joanda zein on-line ere. Nazioarteko Ikasle-txartela, Nazioarteko Irakasle-txartela, Go-25 Txartela edota Aterpekide Txartela eskura ditzakezu.

Seguru interesatzen zaizun zerbait aurkitzen duzula!

 

Informazio gehiago: Gazte Informazio eta Dokumentazioaren Euskal Sarea
 

Azken eguneratzea: 2008/06/12