Eskaera egin ondoren, aurkeztutako dokumentazioa aztertuko da. Beharrezkoa bada, eskaera zuzentzeko dokumentazioa eskatuko da.
Behin eskaera zuzenduta, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailean eskumena duen Lurralde Ordezkariak Ebazpena emango du, bidezko diren laguntzak emanez. Laguntzak ukatzen badira, horren arrazoia adieraziko da.
Onuradunek dagokion eskritura aurkeztu beharko dute Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, hiru hilabeteko epean, babestutako finantzaketa onartzen denetik kontatzen hasita. Halaber aurkeztu beharko da diru-laguntza emateko ebazpena Jabetza Erregistroan aurkeztu izanaren ziurtagiria, etxebizitzaren jabariaren erabilera-mugapenaren inskripzioa egiteko, hain zuzen. Mugapen horrek ezarritakoaren arabera, ezin izango da inter vivos borondatez laga 10 urteko epean, salerosketa-eskritura publikoa formalizatzen den egunetik aurrera kontatzen hasita.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Etxebizitza libre erabiliaren erosleak: Etxebizitza libre erabilitzat jotzen da horren sustatzailea ez den beste pertsona batek eskualdatzen duena, edo, eskualdatzen duena sustatzailea izanagatik ere, jabeak, erabiltzeko eta gozatzeko eskubide errealen titularrek edo erosteko aukerarik ez duten errentariek bi urtez etengabe erabili ondoren eskualdatzen dena, baldin eta, hori ez ezik, eroslea eta epe horretan zehar etxebizitza baliatu duena pertsona bera ez badira.
Ez dira etxebizitza libre erabilitzat hartuko eskualdatzailea Administrazio Publiko edo Administrazio Instituzional bat denean, Sozietate Publikoak eta Erakunde Autonomoak edo aurrekoren bat partaide nagusitzat duten merkataritza-sozietateak barne.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza jasotzeko honako baldintza hauek bete behar dituzu:
- Ez zuk, ez etxebizitzan zurekin biziko den inork, ez du izan behar gaur egun etxebizitzaren baten jabetza, azalera-eskubidea edo gozamen eskubidea (arau horrek baditu salbuespen batzuk: etxebizitza desjabetzea,gutxieneko bizigarritasun-baldintzak, minusbaliotasuna, eta abar). Salbuespen gisa, familia ugarien kasuan etxebizitzarik ez izatea egiaztatutzat hartuko da honako kasu honetan: etxebizitza bakarra izanda, etxebizitza horrek ez badu gutxienez 15 m2-ko azalera erabilgarria dagokion familia ugariko kide bakoitzeko.
- Azken bi urteetan, ez zu, ez etxebizitzan zurekin biziko den inor, ezin zarete izan beste edozein etxebizitzaren azalera-eskubidearen edo gozamen-eskubidearen jabeak edo titularrak, ezta babes ofizialeko etxebizitza baten esleipendunak ere.
- Etxebizitzaren titularrak izango direnen gutxieneko diru-sarrera haztatuek ez dute 3.000,00 eurotik beherakoak izan behar.
- Etxebizitzaren titularrak izango direnen gehieneko diru-sarrera haztatuek ez dute 33.000,00 euroko zenbatekoa gainditu behar.
- Inor ezin izango da etxebizitza libre erabilia eskuratzeko finantza-neurrien onuraduna izan azken hamarurteetan finantza-laguntza horien onuraduna izan bada.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
- Oro har: %5
- Birgaitze Integratuko Areetan eta Area Degradatuetan dauden etxebizitzen edo 35 urtetik beherakoez osatutako bizikidetza-unitateen kasuan: %6
- Bost kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateek eskuratutako etxebizitzetarako, % 6, gehi 600 euro hirugarren seme-alabarengatik eta ondorengoengatik.
Muga:
Nolanahi ere, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak honako hauek izango dira, sarrera ponderatuen arabera:
Sarrera ponderatuak 21.000 eurora arte:
Gehieneko Kopurua, oro har: 7.935,00€
Gehieneko kopurua, BIAetan dauden edo 35 urtetik beherakoen etxebizitzetarako : 9.015,00€
Gehieneko kopurua familia ugarientzat: 10.098,00€
Sarrera ponderatuak 21.001etik 33.000 eurora:
Gehieneko Kopurua, oro har: 3.606,00€
Gehieneko kopurua, BIAetan dauden edo 35 urtetik beherakoen etxebizitzetarako : 4.329,00€
Gehieneko kopurua familia ugarientzat: 4.684,00€
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskarea
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak AurkezteaAgiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Epea LuzatzeaEpea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Jakinarazpenetarako Datuak AldatzeaJakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Atzera EgiteaAtzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Laguntza OnartzeaLaguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Uko EgiteaUko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Errekurtsoa GorakoaErrekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua