Azken eguneratzea: 2012/02/07
Ordainketa helbideratzeko epea martxoaren 13an amaituko da
Sopelako Udala. Zergak
Kontsulta ezazu errolda!
Martxoaren 15ean hasiko da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaintzeko
borondatezko epea Sopelako udalerrian (apirilaren 30ean amaituko da). Aipatutako zerga
helbideratzen duten auzokideek %5eko hobaria jasoko dute.
1. Ordainketa helbideratzeko epea martxoaren 13an amaituko da, eta hainbat modutan
egin ahal izango da:
- Udal webgunearen bidez (www.sopelana.net), Herritarren tramitazioak atalean.
Horretarako, beharrezkoa izango da ONA txartela edo NAN elektronikoa izatea.
- E-postaren bidez (bilketa@sopelana.net edo errentak@sopelana.net), betiere
aurretik, beste ibilgailuren baten ordainketa helbideratuta badago, emango den
kontu korronte horretan. Gainera, kontu korronte zenbakia (20 digituak),
ibilgailuaren jabearen izena eta ibilgailuaren matrikula zehaztu behar dira.
Emango den kontua Udaletxeko erregistro informatikoetan ez dagoen kasuan,
bankuko agiriaren lehen orria eskaneatu daiteke eta posta elektroniko bidez bidali
daiteke aurretik zehaztu diren helbideetara. Gainera, zehaztu beharko dira
ibilgailuaren jabearen izena eta ibilgailuaren matrikula.
- Udaletxean eta Sopelarin udal bulegoan (Larrabasterra), ordainketa helbideratu
nahi den bankuko txartelarekin.
Ordainketa helbideratzen duten pertsonei apirilaren 10ean egingo zaie ordainagiriaren
kobraketa.
2. Halaber, zergaren ordainketa martxoaren 13a baino lehen egiten duten lagunek
%5eko hobaria ere jasoko dute. Edozelan ere, hobari biak ez dira gehigarriak izango,
eta egun %5 baino gehiagoko hobaria jasotzen duten ibilgailuek ezin izango dute hobari
hau gehitu.
3. Zerga aurretik ordaintzen edo helbideratzen ez duten auzokideek gutuna jasoko dute
euren etxebizitzetan martxoaren 13tik aurrera. Eskutitzan zehazten den prozeduraren
arabera egin beharko dute ordainketa. Ordainketa ondoko banketxeetan egitea
erabakitzen dutenek (BBK, BBVA, BSCH, Euskadiko Kutxa, CAN, Ipar Kutxa eta La
Caixa) momentu horretan hurrengo urteko zerga helbideratzeko aukera izango dute.
Horrela, hurrengo urteetan %5eko hobaria jasoko dute.
4. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaindu baino lehen, zergadunek errolda
kontsultatu eta euren datuak zuzenak diren aztertzeko aukera izango dute, otsailaren
28tik martxoaren 13ra arte, Udaletxean eta Larrabasterrako Sopelarin udal bulegoan.