Azken eguneratzea: 2012/02/02
Elkarte feminista eta beste giza kolektiboak osatutako Marea Violeta mugimendua, sare sozialetan zabalkuntza izan duena, “eskuineko alderdi politikoak gobernatutako erkidegoetan agintariek hartutako erabakiak” salatu dituzte manifestu batean, “demokrazian lortu diren emakumezkoen eskubideen borrokari esker lortu diren aurrerakuntzei erasoa dela” adieraziz.
Dokumentua sinatu duten erakundeek “espainiar lurraldeko erkidego guztietan Berdintasun legeak bete daitezen” exijitu dute. Helburu honekin, datorren otsailaren 10erako mobilizazioak antolatu dituzte estatu mailan, 19:30ean, herri ezberdineko plazetan.