Lana eta familia bateragarri egiten laguntzea, eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzea, bai lana aurkitu eta lanean irauterakoan bai seme-alaben zaintzan bete-betean aritzeko aukerei dagokienez, seme-alabek gurasoen behar handiena duten garaiak irauten duen bitartean.
Dekretu honetan araututako laguntzak 2010eko apirilaren 1etik aurrera baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei aplikatuko zaizkie.
32.499.230 €
Abenduaren 23ko 6/2011 LEGEA, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena (Zortzigarren Xedapen Gehigarria).
AGINDUA, 2010eko ekainaren 30ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, familia eta lana bateragarri egiteko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan aurreikusitako laguntzen zenbatekoak eta eskaerak egiteko eskabide normalizatuak onartzen dituena.
177/2010 Dekretua, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak arautzen dituena, eta familia eta lana bateragarri egiteagatik diru-sarreretan murrizketak izaten dituztenentzako zuzeneko diru-laguntzak hobetu eta handitzen dituena, aurreko 118/2007 Dekretuan zeuden jardun-ildoei eutsiz.
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Herritarren arretako bulegoak
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Herritarren arretako bulegoak
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Laguntzaren helburua da lana eta familia bateragarri egiten laguntzea, eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzea, bai lana aurkitu eta lanean irauteari dagokionez bai seme-alaben zaintzan bete-betean aritzeko aukerei dagokienez, seme-alabek gurasoen behar handiena duten garaiak irauten duen bitartean.
Honakoetarako izango dira laguntzak:
Hiru urtetik beherako seme-alabak zaintzeko eszedentzia. Adopzioaren, familia-harreraren (iraunkorra nahiz adopzio-aurrekoa) edo tutoretzaren kasuetan, eszedentziaz baliatzeko hiru urteko aldia epaileak edo administrazioak ebazpena ematen duenean hasiko da zenbatzen.
Zortzi urtetik beherako seme-alabak zaintzeko, lanaldia gutxienez heren bat murriztea. Seme-alabak %33ko edo gehiagoko aintzat hartutako urritasuna badu, lanaldia murrizteagatiko diru-laguntza seme-alabak 18 urte bete arte baliatu ahal izango da.
Seme-alaba kontzeptuaren barruan sartzen dira seme-alabatasun naturala edo adopziozkoa, eta tutoretza eta familia-harrera iraunkor edo adopzio aurrekoa.
Onuradunak:
OHARRA
Ez dira diruz lagunduko Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. artikuluaren b) letran aipatzen diren lan-harreman bereziak dituzten langileek hartzen dituzten eszedentziak edo lanaldi-murrizketak.
Onuradunek bete beharreko baldintzak
1.- Semearen edo alabaren zaintza eta babespea izatea —betiere seme edo alaba hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia— diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean.
2.- Semearekin edo alabarekin batera erroldatuta egotea —betiere seme edo alaba hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia— diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean.
Batera erroldatuta egoteko betekizun hori betetzeaz salbuetsita egongo da banantzea, dibortzioa edo deuseztasuna gertatu bada, zaintza eta babespea konpartitua izanik; kasu horretan, adingabeak zaintza eta babespea esleituta duen edonorekin erroldatuta egon beharko du.
3.- Eskaera aurkezteko garaian eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea eta erroldatuta egotea.
Horretaz gain, eskaera aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtetan.
4.- Gutxienez egutegiko 59 eguneko segidako aldia baliatu izana eszedentzialdian edo lanaldi-murrizketan.
Diruz laguntzeko moduko jardunak gutxienez egutegiko 59 eguneko aldia osatu behar du, baina honako egoera hauetan ez du segidakoa izan beharrik:
1.- eskatzaileak aldizkako kontratu finkoa duenean.
2.- eskatzailea enplegu-erregulazioko espediente baten eraginpean dagoenean.
3.- eskatzaileak eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskolako oporraldietan —Aste Santuan, udan edo Gabonetan— baliatzen duenean, betiere diru-laguntza jasotzeko egoerak ondoren zehazten diren epeetan hasten eta amaitzen badira:
Laguntzari dagokionez, eskolako Aste Santuko oporralditzat hartuko dira ostegun santuaren aurreko astelehenetik pazko-astelehenaren ondoko igandera bitarteko bi aste osoak.
Laguntzari dagokionez, eskolako udako oporralditzat hartuko da ekainaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldia, bi egun horiek barnean hartuta.
Laguntzari dagokionez, eskolako Gabonetako oporralditzat hartuko da abenduaren 21etik hurrengo ekitaldiko urtarrilaren 9ra bitarteko aldia, bi egun horiek barnean hartuta.
Adierazten diren zenbatekoak aplikatu ahal izango zaizkie eszedentzia edo lanaldi-murrizketa dagokion sektore-eremuko lanaldi osoari dagokiona bada. Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 eguneko epe desberdinetan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa modu proportzionalean ezarriko da.
LAGUNTZEN ZENBATEKOA, 2011ko abenduaren 23ko 6/2011 Legeko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena, zortzigarren Xedapen gehigarrian ezarritakoan oinarrituz.
| Kontzeptua | Zenbatekoa |
|---|---|
| ESZEDENTZIA, urteko laguntza | 3.255 euro |
| MURRIZKETA %45, urteko laguntza | 2.604 euro |
| MURRIZKETA %40, urteko laguntza | 2.325 euro |
| MURRIZKETA % 33, urteko laguntza | 2.046 euro |
| Eszedentzia | Murrizketa | |
|---|---|---|
| Eskatzaile eta seme/alabako | 1,5 urte | 3,5 urte |
| Bikote eta seme/alabako | 2 urte | 5 urte |
| Eskatzaileko / seme-alaba guztiak | 4 urte | 10 urte |
| Bikoteko / seme-alaba guztiak | 6 urte | 14 urte |
Eskabidea bete baino lehen argibide hauek irakurtzea garrantzitsua da.
Formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.
Semeak edo alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa dela medio diru-laguntza eskatau duenak zerbitzuak ematen dituen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria
Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.
Izapidetzeko aukeratu den bidea gorabehera, dokumentazioa paperean zein elektronika-bidez aurkeztu daiteke.
Eskabide-orriak esteka zuzena du izapidetze elektronikoarekin: Horretarako, ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzeko eskatuko dizu:
Pertsona fisikoentzat: NANen, ONA, Herritar Ziurtagiria
Pertsona juridikoentzat: Entitatearen ziurtagiria
Eskabide-orriarekin batera, berariazko dokumentazioa aurkeztu behar da.
Gomendatzen dugu aurkeztu beharreko ziurtagiriak edukitzea izapidetzen hasi baino lehen, eta beste formularioak bete eta nork bere ordenagailuan gordetzea.
Enpresaren edo erakundearen ziurtagiria (Eskaera)
Semeak edo alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa dela medio diru-laguntza eskatu duenak zerbitzuak ematen dituen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria.
Dokumentazioa
Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak
Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.
Izapideak egiteko hautatu den bidea edozein dela ere, dokumentazioa paperean edo elektronika bidez aurkeztu daiteke, edo administrazioari datua lortzeko baimena eman dakioke.
Jarraitzeko eskaeraren formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.
Semeak edo alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa dela medio diru-laguntza eskatau duenak zerbitzuak ematen dituen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria
Jarraitzeko eskaeraren formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.
Jarraipenerako enpresaren edo erakundearen ziurtagiria
Semeak edo alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa dela medio diru-laguntza eskatau duenak zerbitzuak ematen dituen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria
HASIERAKO ESKAERA AURKEZTEKO EPEA
Hasierako eskaera aurkezteko epea hasten da eskatzaileak gutxienez 59 eguneko epea bete duenean jarraian, eta gehienez 365, lanaldi-murrizketan eta/edo lan-eszedentzian.
JARRAITZEKO ESKAERA AURKEZTEKO EPEA
Hurrengo eskabideak —laguntzaren jarraipenerako eskaerak— aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.
OHARRA:
Urtero hasierako eskaera bat aurkeztu daiteke, edo hasierako eskaera bat eta jarraitzeko eskaera batzuk, betiere aurreko baldintzak betetzen baldin badira.
Sei hilabete, eskabidea aurkezten denetik.