Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Pertsonak
  4.  
  5. Familia eta bikotea
 
  • Nire kudeaketak
  • Zuzenean
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak, mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko

LABURPENA
Titulua:
Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak, mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko
Xedea:

Lana eta familia bateragarri egiten laguntzea, eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzea, bai lana aurkitu eta lanean irauterakoan bai mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko aukera izaterakoan.
Araututako laguntzak 2010eko apirilaren 1etik aurrera baliatutako diruz laguntzeko moduko jardunei aplikatuko zaizkie.

Diru kopurua:

1.387.326 €

Deialdiaren araudia:
  • 2011ko abenduaren 23ko 6/2011 LEGEA (BOPV Zk. 247/2011)

    2011ko abenduaren 23ko 6/2011 LEGEA, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

  • 2010eko ekainaren 30eko Agindua (BOPV Zk. 130/2010)

    AGINDUA, 2010eko ekainaren 30ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, familia eta lana bateragarri egiteko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan aurreikusitako laguntzen zenbatekoak eta eskaerak egiteko eskabide normalizatuak onartzen dituena.  

Araudia:
  • 177/2010 Dekretua (BOPV Zk. 129/2010)

    177/2010 Dekretua, familia eta lana bateragarri egiteko neurriak arautzen dituena, eta familia eta lana bateragarri egiteagatik diru-sarreretan murrizketak izaten dituztenentzako zuzeneko diru-laguntzak hobetu eta handitzen dituena, aurreko 118/2007 Dekretuan zeuden jardun-ildoei eutsiz.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Lan eta Gizarte Gaiak
Deialdia egiten duen organoa:
Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Lan eta Gizarte Gaiak
Egitura atal ebazlea:
Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Mendetasun-egoeran nahiz osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko laguntzak

Laguntzen xedea da lana eta familia bateragarri egiten laguntzea, eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzea, bai lana aurkitu eta lanean irauterakoan bai mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko aukera izaterakoan.

Honakoetarako izango dira laguntzak:

  • Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia.
  • Mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko lanaldia murriztea, gutxienez, heren bat.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Onuradunak:

  1. Besteren kontura lan egiten duten langileak.
  2. Kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak.

OHARRA
Ez dira diruz lagunduko Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. artikuluaren b) letran aipatzen diren lan-harreman bereziak dituzten langileek hartzen dituzten eszedentziak edo lanaldi-murrizketak.

 

Onuradunek bete beharreko baldintzak

1.- Eskaera aurkezteko garaian eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea eta erroldatuta egotea.

                               Horretaz gain, eskaera aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtetan.

2.- Gutxienez egutegiko 59 eguneko segidako aldia baliatu izana eszedentzialdian edo lanaldi-murrizketan.

                               Diruz laguntzeko moduko jardunak gutxienez egutegiko 59 eguneko aldia osatu behar du, baina honako egoera hauetan ez du segidakoa izan beharrik:

1.- eskatzaileak aldizkako kontratu finkoa duenean.
2.- eskatzailea enplegu-erregulazioko espediente baten eraginpean dagoenean.

Mendetasun-egoeran dagoen senitartekoak bete beharreko baldintzak

1.- Senitartekoak —betiere senitarteko hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia— mendetasuna onartua izan behar du, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera.

2.- Laguntzaren onuradunaren eta mendetasun-egoeran dagoen senitartekoaren —betiere senitarteko hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia— artean odolkidetasunezko edo kidetasunezko lehen edo bigarren mailako ahaidetasuna egongo da nahitaez, edo eskatzailearen ezkontidea edo izatezko bikotekidea izango da.

3.- Mendetasun-egoeran dagoenak ez du egoitza-zentro batean sartuta egon behar, modu iraunkorrean.

Gainera, eszedentziagatiko laguntzen kasuan, mendetasun-egoeran dagoen senitartekoak ezin du izan gizarte-zerbitzuetako eguneko zentroen erabiltzaile.

Osasun-egoera oso larrian dagoen senitartekoak bete beharreko baldintzak

1.- Senitartekoak —betiere senitarteko hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia— osasun-egoera oso larrian egon behar du, hau da, autonomia fisiko, psikiko edo intelektuala galdu duelako, eguneroko bizitzako oinarrizko ekintzak (eta, bereziki, zainketa pertsonalari dagozkionak) egiteko laguntza handia behar izatea.

2.- Senitartekoak —betiere senitarteko hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia— eszedentzia hartu edo lanaldia murriztu duen langilearen semea, alaba, ezkontidea edo izatezko bikotekidea izan behar du.

3.- Osasun-egoera oso larrian dagoen senitartekoak ez du mendetasun-egoera onartua izan behar, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean xedatutakoaren arabera.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

LAGUNTZEN ZENBATEKOA (Mendetasun-egoeran dauden senitartekoak), 2011ko abenduaren 23ko 6/2011 Legeko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena, zortzigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoan oinarrituz.

*Dagokion sektoreko lanaldi osoa aintzat hartuta.
Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna aipatutakoak ez bezalako epeetan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa modu proportzionalean ezarriko da.


Laguntza

            Zenbatekoa

 

ESZEDENTZIA urteko laguntza


      3.255 euro

MURRIZKETA % 45 urteko laguntza

      2.604 euro

MURRIZKETA % 40 urteko laguntza

      2.325 euro

MURRIZKETA % 33 urteko laguntza

      2.046 euro

 

LAGUNTZEN ZENBATEKOA (Osasun-egoeran oso larrian dauden senitartekoak),  2011ko abenduaren 23ko 6/2011 Legeko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena, zortzigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoan oinarrituz.

*Dagokion sektoreko lanaldi osoa aintzat hartuta.
Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna aipatutakoak ez bezalako epeetan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa modu proportzionalean ezarriko da.

 

 


Laguntza

         Zenbatekoa

 

ESZEDENTZIA 90 egun


      802,60 euro

MURRIZKETA % 45 180 egun

     1.284,16 euro

MURRIZKETA % 40 180 egun

     1.146,57 euro

MURRIZKETA % 33 180 egun

     1.008,99 euro

 

Muga:
Laguntza jasotzeko gehieneko epea
 EszedentziaLanaldi-murrizketa
Mendetasuna egutegiko 365 egun   Ez dago mugarik
Osasun egoera oso larria egutegiko 90 egun egutegiko 180 egun
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera eta dokumentazio aurkeztea
Eskaera eta dokumentazio aurkeztea:
Diru-laguntza jasotzeko egoeran 59 egun igaro eta gero, laguntza eskatu ahal izango da-HASIERAKO ESKAERA Hurrengo eskaerak eskabide-orri sinplifikatuan aurkeztuko dira-JARRAIPEN ESKAERA. Izapideak erlaitzetan adierazitako bideetako edozein erabiliz egin ahal izango dira aurrez aurre edo elektronika-bidez. Eskaerak aurkezteko epearen amaiera: diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea betetzeko jarraibideak. (Laguntza emateko dokumentua)

Eskabidea bete baino lehen argibide hauek irakurtzea garrantzitsua da.

Hasierako eskaerako formularioa (Eskaera)

Formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.

Enpresaren edo erakundearen ziurtagiria (Eskaera)

Mendetasun egoeran edo osasun egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa dela medio diru-laguntza eskatu duenak lan egiten duen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria.

Dokumentazioa:
  • Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.

    Izapidetzeko aukeratu den bidea gorabehera, dokumentazioa paperean zein elektronika-bidez aurkeztu daiteke.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Hasiera eskaerako Formularioa

Eskabide-orriak esteka zuzena du izapidetze elektronikoarekin: Horretarako, ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzeko eskatuko dizu:

  • Pertsona fisikoentzat: NANen, ONA, Herritar Ziurtagiria
  • Pertsona juridikoentzat: Entitatearen ziurtagiria

Eskabide-orriarekin batera, berariazko dokumentazioa aurkeztu behar da.
Gomendatzen dugu aurkeztu beharreko ziurtagiriak edukitzea izapidetzen hasi baino lehen, eta beste formularioak bete eta nork bere ordenagailuan gordetzea.

Enpresa edo erakundearen ziurtagiria (Eskaera)
Mendetasun egoeran edo osasun egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa dela medio diru-laguntza eskatu duenak lan egiten duen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria.

Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak
Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.
Izapidetzeko aukeratu den bidea gorabehera, dokumentazioa paperean zein elektronika-bidez aurkeztu daiteke.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Jarraipenerako eskaera eta dokumentazioa
Jarraipenerako eskaera eta dokumentazioa:
Jarraipen-eskaerak aurreko eskaeretatik 4 hilabete igarotakoan aurkeztu ahal izango dira
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jarraipen-eskaerako formularioa (Eskaera)

Formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.

Enpresaren edo erakundearen ziurtagiria - Jarraipenerako (Eskaera)
Mendetasun egoeran edo osasun egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa dela medio diru-laguntza eskatu duenak lan egiten duen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Jarraipen - eskaerarako formularioa

Jarraitzeko eskaeraren formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.

Jarraipenerako enpresaren edo erakundearen ziurtagiria (Dirulaguntza dokumentua)

Semeak edo alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa dela medio diru-laguntza eskatau duenak zerbitzuak ematen dituen enpresaren edo erakundearen ziurtagiria



Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Aportación de Documentación
Aportación de Documentación:
El/La interesado/a deberá de presentar, para la aportación de documentos requeridos por la administración o que el/la propio/a interesado/a estime conveniente aportar el siguiente formulario indicando los documentos que adjunta.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Aportación de Documentación (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la aportación de documentos requeridos por la administración.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Ampliación de Plazo
Ampliación de Plazo:
Cuando la solicitud de iniciación no reúna los requisitos exigidos en la normativa específica de convocatoria requerirá al/a interesado/a para que en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos. El/La interesado/a, siempre y cuando no sea un procedimiento de concurrencia competitiva, puede solicitar la ampliación del plazo para la subsanación o la aportación de los documentos requeridos presentando el siguiente formulario cumplimentado. Este plazo puede ser ampliado en cinco días siempre y cuando la aportación de los documentos presente dificultades especiales.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Ampliación de Plazo (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la ampliación de plazo de subsanación.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Modificación Datos Notificación
Modificación Datos Notificación:
El/La interesado/a puede modificar sus datos personales de notificación en este procedimiento rellenando el formulario adjunto en el que indicará el canal por el que desea recibir las notificaciones y el idioma.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Modificación Datos Notificación (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la modificación de datos personales de notificación en el procedimiento.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Desistimiento
Desistimiento:
El/La Interesado/a tendrá derecho a desistir de su solicitud una vez realizada la misma, en cualquier momento hasta que haya sido dictada la resolución. El desistimiento no impide al/a interesado/a seguir conservando los derechos que le amparan que podrá hacer valer, si lo desea, en otro procedimiento.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Desistimiento (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar desistimiento de su solicitud
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Renuncia
Renuncia:
El/La Interesado/a tendrá derecho a renunciar a la continuación del procedimiento o a la ayuda solicitada, una vez pasado dictada la resolución de la misma, si bien, el/la interesado/a que renuncia, pierde los derechos que le amparan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Renuncia (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la renuncia respecto a la continuación del procedimiento o ayuda solicitada.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Recurso Alzada
Recurso Alzada:
El recurso de alzada es un recurso de carácter administrativo a través del cual se busca que un órgano administrativo revise un acto dictado por otro órgano dependiente jerárquicamente de él, buscando que enmiende conforme a Derecho el acto del órgano inferior.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Recurso Alzada (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la interposición de recurso de alzada
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/07/08 - 2020/12/31
Aurkezteko epe-muga:

HASIERAKO ESKAERA AURKEZTEKO EPEA

Hasierako eskaera aurkezteko epea hasten da eskatzaileak gutxienez 59 eguneko epea bete duenean jarraian, eta gehienez 365, lanaldi-murrizketan eta/edo lan-eszedentzian.

JARRAITZEKO ESKAERA AURKEZTEKO EPEA

Hurrengo eskabideak —laguntzaren jarraipenerako eskaerak— aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan. diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da.

OHARRA:
Urtero hasierako eskaera bat aurkeztu daiteke, edo hasierako eskaera bat eta jarraitzeko eskaera batzuk, betiere aurreko baldintzak betetzen baldin badira.

Ebazteko epea:

Sei hilabete, eskabidea aurkezten denetik.

Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.