Lana eta familia bateragarri egiten laguntzea eta etxeko langileen sektorean enpleguaren sorrera eta legalizazioa sustatzea.
Dekretu honetan arautzen diren laguntzak 2010eko apirilaren 1etik aurrera garatzen diren diruz laguntzeko moduko ekintzei aplikatuko zaizkie.
1.317.048 €
AGINDUA, 2010eko ekainaren 30ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, familia eta lana bateragarri egiteko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan aurreikusitako laguntzen zenbatekoak eta eskaerak egiteko eskabide normalizatuak onartzen dituena.
177/2010 Dekretua, familia eta lana bateragarri egiteko neurriak arautzen dituena, eta familia eta lana bateragarri egiteagatik diru-sarreretan murrizketak izaten dituztenentzako zuzeneko diru-laguntzak hobetu eta handitzen dituena, aurreko 118/2007 Dekretuan zeuden jardun-ildoei eutsiz.
Herritarren arretako bulegoak:
Jendaurreko ordutegia:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
Laguntzaren helburua da lana eta familia bateragarri egiten laguntzea eta etxeko langileen sektorean enpleguaren sorrera eta legalizazioa sustatzea.
Seme-alaba adingabeak etxean zaintzeko Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Berezian alta emanda dauden pertsonak kontratatzeko diru-laguntza emango da.
Hona hemen diruz laguntzeko moduko aldiaren iraupena: kontratatutako zaintzaileak zaindu behar duen semearen edo alabaren jaiotza, adopzioa, harrera (adopzio aurrekoa edo iraunkorra) edo tutoretza gertatu ondoko hamazazpigarren astetik seme edo alaba horrek hiru urte betetzen dituen urteko abuztuaren 31ra bitarte.
Onuradunak:
Seme-alaba adingabea zaintzeko etxeko langilea dela-eta Gizarte Segurantzari egiten zaion kotizazio-dokumentuan etxekoen unitatearen titular gisa azaltzen den aita edo ama, familia-unitateko kidea dena.
OHARRA:
Gizarte Segurantzaren kuotak arauzko epean ordaintzen ez badira, epe horretan ordaindu ez diren denboraldietako kuotei dagokien laguntza automatikoki galduko da.
1.-) Onuradunak etxekoen unitatearen titular gisa azaldu beharko du etxeko langilearen Gizarte Segurantzako kotizazio-dokumentuan.
2.-) Eskaera aurkezten denean eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizi eta erroldatuta egon beharko du.
Horretaz gain, eskaera aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtetan.
3.-) Onuradunak eta kontratatutako langileak zainduko duen seme-alabak bizileku berean bizi eta bertan erroldatuta egon beharko dute diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean.
4.-) Familia-unitatea osatzen duten aitak eta amak ordainduriko jardueraren bat gauzatu beharko dute –bai besteren kontura, bai norberaren kontura–, edo, bestela, lan egiteko erabateko ezintasun iraunkorra izan beharko dute, gutxienez.
5.-) Familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren lanaldiaren iraupena beren jarduera-sektorearen lanaldi osoari dagokiona izango da.
Kategoria bereziko familia ugariak salbuetsita daude; izan ere, gurasoetako batek lanaldia murriztuta izan dezake.
6.-) Etxeko langilearen kontratuak egutegiko 59 eguneko gutxieneko iraupena izango du.
OHARRA:
Ez da inolaz ere diruz laguntzeko modukoa izango onuradunaren ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen kontratazioa.
28.000 euroko edo hortik beherako familia-errenta estandarizaturako, laguntza enplegu-emaileak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Bereziaren kotizazioari egiten dion ekarpenaren —legez dagokionaren— % 100ekoa izango da.
28.000 eurotik gorako familia-errenta estandarizaturako, laguntza enplegu-emaileak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Bereziaren kotizazioari egiten dion ekarpenaren —legez dagokionaren— % 75ekoa izango da.
1.- Laguntzari dagokionez, onuradunak Gizarte Segurantzari egindako ekarpena hartuko da erreferentziatzat; hain zuzen ere, seme-alaba adingabeak zainduko dituen langilearen kontratazioa dela-eta onuradunak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziari egindako kotizazioaren ekarpena, legez dagokiona.
2.- Familia ugarien kasuan, laguntzaren zenbatekoan honako hau hartuko da erreferentziatzat: enplegu-emaileak Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziari egindako kotizazioaren eta Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 9. artikuluan ezarritako hobariaren artean dagoen aldea.
3.- Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera ezarriko da, eta hori kalkulatzeko familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren errenta-maila eta familia-unitatean bizi diren kideen kopurua hartuko dira kontuan.
a) Errenta-maila honela ezarriko da: zerga-oinarri orokorraren eta familia-unitatea osatzen duten aitaren eta amaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aurrezpenaren zerga-oinarriaren baturaren arabera.
b) Horren arabera ezarritako familia-errenta etxekoen unitatearen baliokidetasun-koefizientearekin zatituko da. Adierazitako koefiziente hori kalkulatzeko, familia-unitateko kide bakoitzari dagokion koefizientea —jarraian azalduko direnetatik— aplikatu eta guztiak batu egingo dira. Hona hemen koefiziente horiek:
Bi gurasoko familia-unitatea osatzen duen eskatzailea: 1,00.
Ezkontidea edo bikotekidea: 0,5.
Familia-unitatea osatzen duen seme edo alaba bakoitza: 0,3.
Familia-unitatea osatzen duen seme edo alaba bakoitza, % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna onartua duela: aurreko koefizienteari 0,3 gehituta.
Ezkontiderik edo bikotekiderik gabeko eskatzailea: 1,3.
Hona hemen diruz laguntzeko moduko aldiaren iraupena: kontratatutako zaintzaileak zaindu behar duen semearen edo alabaren jaiotza, adopzioa, harrera (adopzio aurrekoa edo iraunkorra) edo tutoretza gertatu ondoko hamazazpigarren astetik seme edo alaba horrek hiru urte betetzen dituen urteko abuztuaren 31ra bitarte.
Eskabidea bete baino lehen argibide hauek irakurtzea garrantzitsua da.
Formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen dokumentua da.
Eskatzailearen datu ekonomikoak.
Diru-laguntza eskatu duenak zerbitzuak ematen dituen enpresa edo erakundearen ziurtagiria.
Diru-laguntza eskatu duenaren egungo ezkontideak edo bikotekideak zerbitzuak ematen dituen enpresa edo erakundearen ziurtagiria.
Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.
Izapidetzeko aukeratu den bidea gorabehera, dokumentazioa paperean zein elektronika-bidez aurkeztu daiteke.
Eskabide-orriak esteka zuzena du izapidetze elektronikoarekin: Horretarako, ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzeko eskatuko dizu:
Eskabide-orriarekin batera, berariazko dokumentazioa aurkeztu behar da.
Gomendatzen dugu aurkeztu beharreko ziurtagiriak edukitzea izapidetzen hasi baino lehen, eta beste formularioak bete eta nork bere ordenagailuan gordetzea.
Datu ekonomikoak (Dirulaguntza dokumentua)
Eskatzailearen datu ekonomikoak.
Diru-laguntza eskatu duenak zerbitzuak ematen dituen enpresa edo erakundearen ziurtagiria (Dirulaguntza dokumentua)
Diru-laguntza eskatu duenak zerbitzuak ematen dituen enpresa edo erakundearen ziurtagiria.
Diru-laguntza eskatu duenaren egungo ezkontideak edo bikotekideak zerbitzuak ematen dituen enpresa edo erakundearen ziurtagiria (Dirulaguntza dokumentua)
Diru-laguntza eskatu duenaren egungo ezkontideak edo bikotekideak zerbitzuak ematen dituen enpresa edo erakundearen ziurtagiria.
Dokumentazioa
Dokumentazioa aurkezteko jarraibideak
Jarraibide hauetan deskribatzen da nola aurkeztu behar den deialdian eskatzen den dokumentazioa. Kasu bakoitzean zehazten dira dauden aukerak.
Izapideak egiteko hautatu den bidea edozein dela ere, dokumentazioa paperean edo elektronika bidez aurkeztu daiteke, edo administrazioari datua lortzeko baimena eman dakioke.
Jarraitzeko eskaeraren formularioa interesdunak (pertsonak eta/edo entitateak) inprimatu, bete eta zehaztutako lekuetan aurkeztu dezakeen inprimakia da.
Jarraitzeko eskaera kanal elektronikoaren bidez egiteko, interesdunak jarraipen-eskaeraren formularioa eta Jarraipenerako enpresaren ziurtagiria, behar den bezala beteta, aurkeztuko ditu. Izapide hori “Nire kudeaketak·” atalean “Dokumentazioa erantsi” aukeraren bidez egingo da.
HASIERAKO ESKAERA AURKEZTEKO EPEA
Hasierako eskaera aurkezteko epea hasten da eskatzaileak gutxienez 59 eguneko epea bete duenean
JARRAITZEKO ESKAERA AURKEZTEKO EPEA
Hurrengo eskabideak —laguntzaren jarraipenerako eskaerak— aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan. Diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da.
OHARRA:
Urtero hasierako eskaera bat aurkeztu daiteke, edo hasierako eskaera bat eta jarraitzeko eskaera batzuk, betiere aurreko baldintzak betetzen baldin badira.
Sei hilabete, eskabidea aurkezten denetik.