|
Maiatzaren 31ean, Basaurin txartela zabaltzeko ezarritako 100 eguneko epea agortuko da. Ordurako, 10.000 txartelen ustezko helburu baikorra, 14.000 izan daitezke, aurreikusitako helburua % 40an gaindituz.
Une honetan, 12.000 basauritarretik gora eskuratu dute txartela eta Proiektuaren helburua gainditzea lortu da.
Hedapena hasi zenetik, txartelaren eskaintza etengabea izan da, astean, bataz besteko 1.100 txartel kaleratuz.
Erabiltzaileen gehiengoak behin edo gehiagotan herritar zerbitzuak dituen Osasun Txartel Elektronikoa erabili du Administrazioarekin harremanetan jartzeko.
Basauri (2007ko maiatzak). Herritarren zerbitzuak dituen Osasun Txartel Elektronikoa zabaltzeko eta ezartzeko kanpainak Eusko Jaurlaritzak aurreikusitako helburuak gainditu ditu. Zabaltze prozesu osoa amaitzeko 15 egun falta direnean, dagoeneko 12.000 basauriarrek txartela eskuratu dute. Honela, eta herritarren artean txartelak izan duen harrera positiboa ikusi ondoren, proiektua gutxinaka Euskadiko gainontzeko udaletara zabaltzeko aukera aztertzen ari da Gobernua. Zabaltze prozesua aurtengo hirugarren hiruhilabetean has daiteke.
Otsailaren 21etik, maiatzaren 31a bitartean, 100 egunetan, 10.000 txartel. Hauxe izan zen, Basaurin Herritarren zerbitzuak dituen Osasun Txartel Elektronikoa sustatzen ari diren Erakundeen helburua. Honela, hasierako datuen arabera, punta puntako tresna telematiko honen harrera baikorra igartzen bazen, orain 12.850 herritarrek dohaineko txartela eskuratu dutela ikus daiteke, honen bitartez, Administrazio ezberdinek eskaintzen dituzten zerbitzuen erabilera, modu eroso eta errazean ahalbideratuz.
Honela, Basauriko herriak, Euskadiko Gizartearen Informazioaren inguruko hedapenaren eta interakzioaren ispilu eta eredu gisa, bere izaera aktiboa eta teknologia berrienen alde egiten duen erronka erakutsi ditu.
Ekimena martxan jarri zenetik, herritarrei erantzuteko zabaldu diren gune ezberdinetan, egunero, larunbata eta igandeak barne, bataz besteko 157 herritarrek txartela tramitatu dute, eta eskaera gehien egin ziren egunean, otsailaren 26ean izan zen, 439 txartel luzatuz.
Halaber, denbora gutxian izan denez ondoriorik atera gabe, txartela eskuratu dutenek, behin edo gehiagotan administrazioarekin harremanetan jartzeko erabili dutela aipa daiteke: bai, polikiroldegian sartzeko edota kirola aretoen erreserba egiteko; bai, internetez medikuarekin ordua hartu dutelako; bai, foru ogasunean, dagozkien datuak telematikoki kontsultatu dituztelako, e.a.
Basauriko Proiektu izatetik Euskadirako Proiektu nagusian bilakatzera
Basaurikoa, ezinbesteko froga eredua dugu, Proiektu pilotuaren epea agortu gabe dagoen bitartean, Eusko Jaurlaritzak Herritarren zerbitzuak dituen Osasun Txartel Elektronikoa zabaltzearen alde duen erronka sendotzeko balio duena.
Proiektua, pilotu moduan ezarri dena, ezinbestekoan bilakatzen da Euskadiko administrazio elektronikoaren sustapenean. Basauri herriaren eredua kontutan hartzen badugu, non Informazio Gizartearen bataz besteko adierazle-neurri guztiak betetzen diren, (herritarren %60ak ordenadorea du etxean eta %50ak internet erabiltzeko aukera dauka), txartelak harrera oso baikorra izan duenez, gainontzeko udaletan txartelaren hedapenaren aurrean erantzuna eta erabilera nolakoa izan daitekeen aurreikusteko balio zaigu.
Eusko Jaurlaritza, IZENPEren laguntzaz, (euskal Administrazioen ziurtagiri eta Sinadura Elektronikorako Enpresa), herritarren zerbitzuak dituen Osasun Txartel Elektronikoa Euskadi osora zabaltzeko lanean ari da.
Txartelaren zerbitzuak
Herritarren zerbitzuak dituen Osasun Txartel Elektronikoa, osasun nortasuna azaltzen duen txartela da, punta puntako aplikazio teknologikoak erabiliz, osasun alorraz gainera, balio erantsia eskaintzen duena, administrazio ezberdinek eskainitako mota askotako zerbitzuetara heltzeko aukera hartuz.
Txartelak Eusko Jaurlaritzaren Saila guztien zerbitzuetara iristeko bida errazten du. Osakidetzakoak adibidez, (mediku ordua on line, mediku aldaketa, eta abar); Udalarekin tramite digitalak gauzatu, edo udal kiroldegian sartu, udal liburutegiko liburuak alokatu, e.a.), eta administrazioaren maila ezberdinetako zerbitzu gehiagotara, besteak beste, errenta aitorpena (Foru Diputazioa) edota gida baimenaren puntuak kontsultatu (Estatuko administrazioa).
Maiatzaren 31era bitartean, osasun txartel berria banatzeko Basaurin ezarri den epe amaiera eguna, ondorengo tokietan bideratu daiteke eskaera: Osasun zentroetan, Udaletxean, Artunduagako Polikiroldegian, Kultura Aretoetan, eta Sozial Antzoki parean zabaldutako informazio gunean. Eskaera bideratzeko beharrezkoa dira orain arte indarrean dagoen osasun txartela eta norberaren Nortasun Agiria eramatea.
Maiatzaren 31etik aurrera…
Ondorengo egunetan, herritarren zerbitzuak dituen Osasun Txartel Elektronikoa eskatu ez duten basauriarrek maiatzaren 31 banatutakoaren antzeko osasun txartela jasoko dute etxean, baina oraingoan sinadura elektronikorik gabekoa izango denez eskainiko dituen erabilera telematikoak ere mugatuagoak izango dira. .
* Maiatzaren 13ko datuak.
|