
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialen sorkuntza- eta egokitzapen-lanei zuzenduriko diru-laguntzak.
ikasmaterialen prestatzaileak, bai pertsona fisiko moduan aurkeztuak edo bai lantaldearen ordezko izaera duen argitaletxe, elkargo nahiz erakunde baten bitartez.
400.000,00 euro
AGINDUA, 2007ko irailaren 18koa, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialak prestatzeko laguntzetara dei egiten duena (EIMA IV).
Izen-abizenak: Joxe Miel Odriozola
Tef.: 945 018343
Fax: 945 018336
E-mail: huiseus4@ej-gv.es
1.– Eskabide-orriarekin batera honako dokumentu eta argibideok ere nahitaez aurkeztu beharko dira:
a) Ikasmateriala prestatzeko proiektua, bereziki ikasmaterialaren ezaugarriak eta eduki-segida adieraziz. Ikasmaterialak dagokion curriculum-dekretuarekin, diseinuarekin edota gainerako orientabideekin duen lotura azaldu beharko da. Horrezaz gain, ikasmaterialaren beraren xedea eta izaera, helburuak, metodologia, ebaluazioa, nori zuzentzen zaion, erabilera-modua, proiektu orokorrago batean txertatzen ote den, zer euskarritan argitara emango den, lan-bolumena, etab. zehaztuko da. Era berean, mintegiak bere jarduerari buruz eman nahi dituen gainerako argibideak ere bertan eman ditzake (lan-antolaketa, informazio-iturriak...).
b) Prestatu nahi den ikasmaterialaren beraren eredu edo erakusgarri bat, ahalik eta era zehatzenean aurkeztua.
c) Mintegikide bakoitzak ikasmaterial horretan parte hartzeko prestakuntza baduela agertzen duten euskarazko agiriaren eta titulazio akademikoaren kopia egiaztatuak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko irakasle diren mintegikideen kasuan ez da ez agiririk ez titulu akademikorik aurkeztu behar. Euskal Herriko Unibertsitatean gutxienez 5 urtean eskolak euskaraz ematen aritu bada, baina euskarazko agiririk ez badu, EHUk luzatutako agiria aurkeztu beharko du. Euskarazko inolako agiririk ez dutenen kasuan, berriz, Hezkuntza Sailburuordetzak horretarako berariaz prestatuko duen azterketa egiteko eskaera egin beharko dute.
d) Sortuko den ikasmateriala argitaratzeko eta zabaltzeko begiz jotzen den argitaletxearen izena, eta argitaletxe horren legezko ordezkariak sinatutako adostasun-idazkia, konpromisoa onartuz. Eskatzailea argitaletxe bat denean esan gabe doa konpromiso hori.
2.– Era berean, eskatzailea pertsona fisikoz osatutako lan-talde edo mintegia denean:
a) Mintegiko kide guztien NANen kopia eta Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren azken ekitaldiko aitorpenaren kopia egiaztatua;
b) Mintegikide bakoitzaren banketxeko datuen berri ematen duen "Hirugarren interesatuaren datuen alta" izeneko inprimakia. Berau, Administrazioaren edozein Lurralde Ordezkaritzatan jaso litekeena, zuzen bete eta dagozkion zigilu-sinadurak jarri ondoren eskabide-orriarekin batera aurkeztu beharko da.
3.– Eskatzailea argitaletxe, elkargo edo fundazio bat denean, berriz:
a) Sortze-eskritura edota estatutuak, behar bezala egiaztatuak;
b) Legezko ordezkariaren izendapen egiaztatua eta bere NANaren fotokopia;
c) IFZren fotokopia egiaztatua;
d) Zerga-kontuetan eta Gizarte Segurantzaren ordainketan egunean egotearen egiaztagiriak, Foru Ogasunak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak edota dagokion instantziak emanak.
4.– Argitaletxe, elkargo edo fundazio batek eskabide-orri bat baino gehiago aurkezten duenean, 3. idatz-zatian zehaztutako dokumentazioa bakarra izan daiteke eskabide-orri guztientzat.
5.– Halaber, 2. idatz-zatiko b) atalean nahiz 3. idatz-zatiko a), b) edo c) ataletan adierazitako dokumentuetako bat edo beste Administrazio honetan lehenago ere aurkeztua izan bada, eta ordutik hona bost urte edo gehiago igaro ez badira, eskatzaileak ez du dokumentazio hori nahitaez berriro aurkeztu behar izango. Nahikoa du delako dokumentu hori zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu duen adieraztea (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, 35. artikulua).
2007/10/04 - 2007/11/03
Eskabide-orriak, ahal dela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egoitza nagusian aurkeztuko dira, bertako Euskara Zerbitzuaren EIMA programan edota, bestela, tokian tokiko Lurralde Ordezkaritzan. Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako edozein modutan aurkeztu ahal izango dira. Ikastetxeetako erregistroak, halere, Lege horretan adierazitako bulegomultzotik kanpora daudela joko da.
Ez dira azaltzen
Hezkuntza sailburuordetza
Sei hilabeteko epean beranduenik.
Ebazpena, 2007ko azaroaren 27koa
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ikasmateriala prestatzeko proiektua eta materialaren beraren erakusgarria.
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
03/10/2007