
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Industria, Merkataritza eta Turismoa
Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza
Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumitzaileen Antolakundeei diru-laguntzak ematea 900 eurora bitarteko hitzezko epaiketetan defentsak eragindako gastuak, kontsumo-proiektuak gauzatzeak eragindakoak, eta gainerako funtzionamendu-gastuak eta mantentze-gastuak ordaintzeko.
- Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesten soil-soilik lan egiten duten kontsumitzaileen erakundeek eskatu ahal izango dituzte; baina horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumitzaileen Erakundeen Erroldan inskribatuta egon behar dute agindu honek indarra hartzen duenean eta beren jarduera-eremuak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartu beharko du.
- Kontsumitzaileen Erakundeek KIAZ Kontsumitzailearen Informaziorako Zentroen Sareari Atxikitzeko Konpromisoa aurkeztu beharko dute.
- Adierazitako Antolakundeek ordezkaritzak izan beharko dituzte Lurralde Historiko bakoitzean, eta egun bakoitzean lau orduz edo astean hogei orduz gutxienez egongo dira irekita jendearentzat, defentsa juridikoa eduki behar dute eta zigor- eta administrazio-arloan ez dute zehapenik izango diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea eragin dienik; horretaz gain, ez dute izango horretarako ezgaitzen dituen legezko debekurik, eta ez dira sartuta egongo diru-laguntzen edo antzeko laguntzen esparruan hasiera emandako ezein zigor-prozeduratan edo dirua itzultzeko ezein prozeduratan.
- Kontsumitzaileen antolakundeek, federazioetan bilduta, laguntza-eskaerak aurkeztuko dituzte beren izenean, eta federazioa osatzen duten elkarteak ordezkatuz.
-
AGINDUA, 2005eko martxoaren 9koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaileen antolakundeei laguntzak emateko programa arautzen duena.
EBAZPENA, 2007ko azaroaren 26koa, Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordearena, ondoko ebazpeneko hutsak zuzentzeko dena: 2008ko ekitaldiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaileen antolakundeentzako ekonomi laguntzetarako deialdia egiten duena.
Eusko Jaurlaritza
Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Teresa García
Tel.: 945 01 99 24
E-posta: tere-garcia@ej-gv.es
Ondorengo agiriok ezinbestekoak dira eskabide guztietan:
- Antolakundearen idazkariaren ziurtagiria, bertan honako hauek azalduko dira: bazkide kopurua -bazkide motak zehaztuta- azken ekitaldian bildutako kuotak; hori guztia eskabidea egiten den unekoa izango da. Horretaz gain, azken urtean izandako altak eta bajak zehaztuko dira.
- Elkartearen idazkariak egindako ziurtagiria, kontsumitzaileari informazioa emateko zentroen sarean (CIAC-KIZ-en) sartzeko konpromisoa erakusteko.
- Erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan zehapenik ez duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea eragin dionik, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ez dagoela, eta diru-laguntzen edo antzeko laguntzen esparruan hasiera emandako ezein zigor-prozeduratan edo dirua itzultzeko ezein prozeduratan sartuta ez dagoela biltzen duen zinpeko aitorpena.
- Deialdiaren urteko sarrera eta gastuen aurrekontua.
- Kontsumitzaile-antolakundearen organigrama hierarkiko eta funtzionalaren azalpen xehekatua.
- Antolakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen ordezkaritzen zerrenda, halakorik izanez gero, Ordezkaritza bakoitzaren helbidea, jendearentzako harrera-ordutegia eta dituen langileak zehaztu beharko dira.
- Aurreko urtean erantzundako, eta martxan jarri zenetik Kontsumonet aplikazio informatikoan jasotako galdera eta erreklamazioen kopurua.
- Bitartekotzen, arbitrajeen eta banakoek nahiz taldeek aurkeztutako auzi-eskeen -ez-hitzezkoak- kopurua, aurreko urtekoa.
- Helburu bererako eskatutako edo onartutako beste diru-laguntzei buruzko justifikazioa.
- Finantza-erakundea, sukurtsala, uneko titularra eta kontu-zenbakia onartzen baldin bazaio, onartzen zaion diru-laguntza han sartzeko.
- Jarduerak egiteko laguntza eskatzen duten antolakundeek, gainera, txosten bat aurkeztu beharko dute, honako datu hauek azaltzeko:
1. Eskatutako laguntzaren xede izango den jarduerarekin, zein helburu lortu nahi diren.
2. Aurreikusitako jarduera egitaraua.
3. Jardueraren hartzaileak eta izango duen onuradun kopurua.
4. Proiektuaren arduradunak nor diren eta haien lana balioztatzeko indizeak.
5. Erakunde laguntzaileak, halakorik izanez gero.
6. Aurreikusitako tokia, hasiera eguna eta iraupena.
7. Gastuen aurrekontu xehatua, finantzaketa iturriak adierazita.
- Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzen diren 900 eurora bitarteko hitzezko judizioetan Kontsumitzaileen defentsa juridikorako diru-laguntzak eskatzen dituzten Antolakundeek idatz-zati honetako 1. paragrafotik 8. paragrafora bitarte aurreikusitako dokumentazioaz gain, honako hauek aurkeztu beharko dituzte urtero:
- Denboraldi horretan aurkeztutako demandak.
- Denboraldi horretan emandako epaiak.
- Judizioko defentsa ukatu zaien kasuen laburpena, ukatze hori eragin zuten arrazoiak azalduz.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako diru-laguntzen onuradunek zerga-obligazioak betetzen dituztela egiaztatzeari buruz, Ogasun eta Finantza sailburuak 1991ko urriaren 7an emandako Aginduan adierazitako egoerak gertatzen direnean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, eskatzaileak berariaz horretarako baimena ematen badu, diru-laguntzen eskatzaileek zerga-obligazioak beteta dituztela egiaztatzeko ziurtagiria egiteko eskatuko die zuzenean zerga-arloan eskudun diren organoei. Espedientean interesatuen berariazko baimen hori jasotzen ez bada, interesatuek eurek aurkeztu beharko dute dagokien ziurtagiria.
2007/12/20 - 2008/01/21
Eusko Jaurlaritza
Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2, 4
01008 Vitoria-Gasteiz
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. Bizkaiko Lurralde Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Ez dira azaltzen.
Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza.
Sei hilabeteko epea izango du, deialdia indarrean jartzen denetik hasita.
2008KO ONURADUNAK
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago
a) Kontsumitzaileen eskubide eta interesei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan ekitaldi bakoitzean egiten den judizioko defentsa 900 eurora bitarteko hitzezko epaiketetan.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan, ekitaldi bakoitzean burutzen diren proiektuak, honelako jarduerak aintzat hartuta, kontsumitzaile eta erabiltzaieei argibideak, heziketa eta hezkuntza emateko programak; ondasun eta zerbitzuen kalitateari buruzko inkestak edo analisiak; eta, kontsumitzaileen eskubideak babestearren, kontsumitzaileentzako interesgarri diren argitalpenak argitaratu eta zabaltzea.
c) Funtzionamenduari, mantentzeari eta defentsa juridikoari dagokienez, kontsumitzaileek izandako gainerako gastuak, baita kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interes orokorrak defendatzeak eragindakoak gastuak, eta ekitaldi bakoitzean Kontsumitzaileen Elkarteen Zentroen eta Zerbitzuen azpiegiturak eragindako gainerako gastuak ere, a) eta b) idatz-zatietan bildu ez direnak.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
01/07/2008