Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzak 1997an sektore pribatuko entitateetan euskararen erabilera normalizatzeko planak gara daitezen diru-laguntzak arautu zituen lehendabizikoz. Geroztik ere urtero ematen ditu horrelakoak, urteen buruan onuradunen ezaugarriak, diruz laguntzen diren kontzeptuak, horietarako diru-kopuruak eta, oro har, laguntzak eskuratzeko bestelako baldintzak ere egokitu diren arren.
Hain zuzen ere, Kultura Sailak diru-laguntza horiek arautzeko eta kudeatzeko orain arte eman dituen Aginduak eta Ebazpenak ikusteko aukera daukazu atal honetan.
Bizkaiko Foru Aldundia
Hemen eskura jartzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak araututako diru-laguntzen berri. Diru-laguntza horiek euskararen erabilera sustatzeko planak garatzen dituzten enpresei zuzendutakoak dira. Hain zuzen ere, 2000z geroztik urtero emandako Foru Dekretuak ditugu horiexek, aipatutako diru-laguntzak emateko arauei buruzkoak.
Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen erabilera alor sozioekonomikoan sustatzeko proiektuak eta jarduerak diruz lagundu ditu. Hona hemen lehendabizikoz hori arautzen duen 2005eko Foru Dekretua.
Hobetuz
HOBETUZ-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak bere deialdietako bakoitzean finantzaturiko prestakuntza-eskaintza egin ohi du Euskal Autonomia Erkidegoko langileei begira.
Arlo pribatuko lan-munduan euskararen normalizazioaren ikuspegitik, euskarazko trebakuntzarako eskaintza da bereziki interesgarria. Argi dago horrelako formazioa behar-beharrezkoa dela poliki-poliki helburua lortu ahal izateko: lana euskaraz egitea. Aldi berean, HOBETUZek hizkuntza bera ikasteko eskolak ere diruz laguntzen ditu.
|