Laneko Arriskuen Prebentziorako Sariaren 2009ko deia
Saila / Erakunde Autonomiaduna
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
OSALANeko Zuzendariordetza Teknikoa
Deialdi honen xedea Laneko Arriskuen Prebentzioa Sariaren 2009ko deia egitea da. Sari hori sortu da Euskal
Autonomia Erkidegoan kokaturik dauden enpresak edo erakundeak gailentzeko eta goraipatzeko, Euskal
Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan, laneko segurtasun eta osasunaren arloan, jarduera aipagarrian
aritzeagatik nabarmendu badira.
Nori Zuzendua
Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten enpresek edo erakundeek jaso ahal izango dute ebazpen
honen bidez deitutako saria, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan, laneko segurtasun eta
osasunaren arloan, jarduera aipagarri batean aritu badira nabarmen. Jarduera aipagarri horrek koherentzia izan beharko du enpresak laneko segurtasun eta osasunaren arloan egiten dituen gainerako jarduerekin.
AraudiaEBAZPENA, 2009ko urriaren 15koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko
zuzendari nagusiarena, Laneko Arriskuen Prebentziorako Sariaren 2009ko deia egiten duena
Verónica Atxutegi Tfo: 94 403 21 19
José Antonio Biain Tfo: 94 403 21 87
Erantsi beharreko agiriak1.– Administrazio-agiriak:
a) Eskabide normalizatua (I. eranskina).
b) Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Probintzia
Zuzendaritzarena, edota, kooperatiba-sozietateen kasuan, behar den entitatearena, egiaztatzeko erakunde
eskatzaileak beteta dituela dagozkion zerga-obligazioak, eta bai Gizarte Segurantzarekiko obligazioak ere. Bakarrik eskabidea aurkezterakoan ordezkatu ahal izango da behar bezalako zigilua duen idazki batekin, non ziurtagiria eskatu dela adieraziko baita. Zor bat atzeratzea lortzen duen entitate edo enpresak ordainketak eguneratuta dauzkala joko da, baina agirien bidez egiaztatu beharko du hori guztia.
c) Zinpeko aitorpena, azaltzeko erakundeak ez duela sexu-diskriminazioagatik zehapen administratibo edo
penalik, eta diru-laguntzak edo laguntzak banatzen dituzten deialdietan parte hartzeko debekuaren zigorrik,
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen indarrez.
d) Eskatzaileari dagokion ordezkapen-ahalordearen fotokopia.
e) Erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena (II. eranskina), bertan honako hau azaltzeko: deialdi honen
data baino lehenagoko bost urteen epealdian, erakundeak ez duela jaso zigorrik jaso, epai irmoren bidez,
laneko segurtasun eta osasunaren alorrean delituak egin izanagatik eta, halaber, arlo horretan arau-hauste administratiboak egiteagatik zigorrik jaso gabea dela. Laneko segurtasun eta osasunaren arloko araudiak ezarritako ondoko betekizunak betetzen direla ere azaldu beharko da:
– Prebentzioa antolatzeko modalitate bat baliatuz, Laneko Arriskuen Ebaluaketa eta Prebentzio Plana egin
duela, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren
10. artikuluan xedatutakoari jarraiki. Eta urteko prebentzio- plangintza egin duela.
– Hala behar duten antolaketa-moduetarako ezarrita dagoen Prebentzio Sistemaren Auditoria egin duela,
urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
2.– Agiri teknikoak. Proposamengileek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
a) Ekintzaren laburpena (gehienez, 250 hitz) eta egun seinalatuak.
b) Ekintzaren edukia (gehienez, 10 folio).
c) Bermeak eta erreferentziak, baldin badagozkie.
Gomendioa egiten dugu, eskabidearekin batera, interesgarriak izan daitezkeen prentsa-artikuluak, argitalpenak, argazkiak, material grafikoak, foiletoak edo antzeko materialak ere emateko.
3.– Bestelako agiriak.
Enpresaren prebentzio-ordezkariek egindako balioztapen- gutuna aurkeztu beharko dute hautagaitzek.
0
Eskabideak Aurkezteko EpeaAzaroaren 4 tik urtarrilaren 4 ra
OSALAN ZERBITZU ZENTRALAK
Dinamita Bidea z/g
48903 Cruces-Barakaldo (Bizkaia)
ARABAKO LURRALDE ZENTROA
Urrundi, 18 (Betoño Poligonoan)
01013 Gasteiz
GIPUZKOAKO LURRALDE ZENTROA
Maldatxo bidea z/g
20012 Donostia
BIZKAIKO LURRALDE ZENTROA
Dinamita Bidea z/g
48903 Cruces-Barakaldo (Bizkaia)
Tramiteen deskripzioa
Ebazpenak dioenez
Osalaneko Zuzendari Nagusia
6 hilabete
EBAZPENA, 2010eko ekainaren 8koa Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Ez dagokio
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Eskabide normalizatua: I eranskina
Zinpeko aitorpena:II eranskina
Bestelako AgiriakAbisua
Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.
02/07/2010