Giza eskubideen 2012ko René Cassin Saria
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Justizia eta Herri Administrazioa
Giza Eskubideen Zuzendaritza
Agindu honen helburua 2012ko «Rene Cassin» saria deitzea eta arautzea da. Sariaren bidez,
giza eskubideen arloan irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoek –publiko zein pribatu
izan– egin duten lana jendaurrean aitortu eta nabarmendu nahi da.
Nori Zuzendua
Agindu honen bidez iragarritako saria honako hauek jaso dezakete: beraien jarduera eta
ibilbidearekin gure gizartean giza eskubideen balioak sustatzen lagundu dutelako edo laguntzen
dutelako nabarmentzen diren irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz
pribatuek.
AraudiaAGINDUA, 2012ko otsailaren 22koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, giza
eskubideen «Rene Cassin» saria deitzeko eta arautzeko dena.
Laura Sagastizabal (945 01 90 89).
Erantsi beharreko agiriak1.– Edozein pertsona fisikok nahiz juridikok, publikok nahiz pribatuk, aurkez ditzake saria
lortzeko hautagaiak.
2.– Sarirako hautagai bakoitzaren izenarekin batera, honako hauek bidali beharko dira:
a) Sarirako proposatutako hautagaiak giza eskubideei egindako ekarpena egiaztatzen duen
dokumentazioa.
b) Hautagai izateko proposatua izan den pertsonak sariketa honetan parte hartzeko adostasuna
ematen duela esateko egindako adierazpena.
c) Proposatutako hautagaiaren edo hautagaien aldeko abal edo atxikimenduak, hautagaiak
aurkezten dituztenek halakorik aurkeztu nahi izanez gero.
Saria ohorezko aipamen batek, aintzatespen publikoak eta
12.000 euroko diru-zenbatekoak osatuko dute.
Eskabideak Aurkezteko Epea2012/04/20 - 2012/06/19
Hautagai-proposamenak, aurreko paragrafoan ezarritako agiriekin batera, Justizia eta
Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzara bidali behar dira (Donostia kalea 1,
01010 Vitoria-Gasteiz), bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan
ezarritako edozein modu erabiliz.
Tramiteen deskripzioaSariduna proposatzeko, epaimahaiak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:
a) Proposatutako pertsonak edo pertsonek giza eskubideen alorreko jardueretan luzaroan parte
hartu izana.
b) Giza eskubideen balioak garatzeko egindako lanaren berezko garrantzia.
c) Proposatutako pertsonak edo pertsonek egindako jarduerak edo ibilbideak euskal gizartean
eta nazioartean daukan oihartzuna eta eragina.
1.– Deialdi honetan jasotako irizpideei kasu eginez epaimahaiaren uste eta jakinduria leialaren
arabera hartutako erabakia justifikatzen duten arrazoiak adieraziko ditu epaimahaiaren epaitzak
eta, horrez gain, saritutako pertsonaren edo pertsonen ibilbidearen esanahiaz egiten duen
balorazioa ere azalduko du.
Epaimahaiak, salbuespenez, justifikatutako arrazoiak eta interes sozial eta humanitarioak tarteko
direla, saria beste pertsona edo erakunde batzuei ematea proposatu dezake, betiere hautagairik
aurkeztu ez bada edo aurkeztu direnek ez baldin badituzte saria eskuratzeko gutxieneko baldintzak
betetzen.
2.– Epaimahaiak, halaber, proposatutako pertsonak edo pertsonek saria jasotzea merezi ez
dutela pentsatzen badu, saria eman gabe uztea proposatu dezake.
3.– Epaimahaiak saria emateko edo hutsik uzteko epaitza eman ondoren, Justizia eta Herri
Administrazioko sailburuak «Rene Cassin» saria esleitzeko agindua emango du. Bertan aginduko
du agindua bera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, jende guztiak ezagutu
dezan, eta interesdun guztiei jakinarazteko.
Aintzatespen publikoko ekitaldia Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak iragarriko du.
Ekitaldi publiko bat egingo da saria emateko.
1.– Saria zein hautagaik merezi duen erabakitzeko, kalifikaziorako epaimahaia eratuko da, eta
bertan, giza eskubideekin zerikusia duten ospe handiko pertsona ezagunek hartuko dute parte.
2.– Epaimahaia honela osatuta egongo da:
Epaimahaiburua: Justizia Eta Herri Administrazioko sailburua.
Epaimahaikidea: Justizia eta Herri Administrazio Saileko Justiziako sailburuordea.
Epaimahaikidea: Joseba Arregi Aranburu jauna, Teologia eta Soziologiako doktorea,
Soziologiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean.
Epaimahaikidea: M.ª Concepción Escobar Hernández andrea, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko
eta Nazioarteko Harremanetako katedraduna.
Epaimahaikidea: Silvia Escobar Moreno andrea, Giza Eskubideetarako Misio Bereziko
enbaxadorea Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioan.
Epaimahaikidea: Edmundo Rodríguez Achútegui jauna, Arabako Probintzia Auzitegiko
magistratua.
Epaimahaikidea: Xabier Etxeberria Mauleón jauna, Etikako katedraduna Deustuko
Unibertsitatean.
Epaimahaikidea: José Angel Cuerda Montoya jauna, Zuzenbidean lizentziatua, Gasteizko alkate
ohia eta bake– eta giza eskubide-gaietako hainbat erakundetako kidea.
Epaimahaikidea: Maria Oyanguren Andrea, Gernika Gogoratuz elkarteko zuzendaria.
Epaimahaikidea: Gorka Landaburu Illarramendi jauna, kazetaria.
3.– Justizia eta Herri Administrazio Saileko Giza Eskubideen zuzendaria izango da epaimahaiko
idazkaria. Hitz egiteko eskubidea izango du, baina botoa emateko eskubiderik ez.
4.– Erabakiak, emandako botoen gehiengo soilez hartuko dira, eta, berdinketarik izanez gero,
epaimahaiburuak hartu ahal izango du erabakia. Hartzen diren erabakien eta jarduera guztien akta
egingo du idazkariak. Akta horretan, sariaren epaitza oinarritzen duen irizpen arrazoitua ere jaso
beharko da.
5.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen
azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan adierazitako kasuren bat gertatzen
bada, epaimahaikideek ezingo dute epaimahaian parte hartu eta interesdunek epaimahaikideak
errefusatu ahal izango dituzte.
Sei hilabeteko epea gehienez.
Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago.
Bestelako AgiriakEz dago.
Ez dago.
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
19/04/2012