Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA (AUZIBIDEA)


ZEINEN AURKA AURKEZTEN DA

- Administrazio-bidea bukatzen duten egintza eta ebazpenen aurka.
- Izaera orokorreko xedapenen aurka.

ZEIN ORGANOREN AURREAN AURKEZTEN DA

- Administrazioarekiko auzietako epaitegiaren aurrean. Epaitegi hori, oro har, aurkatutako jatorrizko egintza eman duen organoak egoitza duen barrutikoa izango da.
- Izaera orokorreko xedapenak izanez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean.

ERREKURTSOA AURKEZTEKO EPEA
  • 2 hilabetekoa egintza adierazia bada. Epe hori administrazio-bidea amaitzen duen egintza jakinarazi edo argitaratzren denean hasiko da.
  • 6 hilabetekoa ebazpena presuntziozkoa bada. Epe hori presuntziozko ezespen-egintza gertatzen denean hasiko da. Hala ere, honakoak bereizten dira:
  • Gorako errekurtsoa: 6 hilabete. Ebazpen adierazirik gabeko errekurtsoa aurkeztu eta 3 hilabete iragan ondoren hasiko da epea.
  • Berraztertzeko errekurtsoa: 6 hilabete. Ebazpen adierazirik gabeko errekurtsoa aurkeztu eta hilabete iragan ondoren hasiko da epea.
  • Berrikusteko errekurtsoa: 6 hilabete. Ebazpen adierazirik gabeko errekurtsoa aurkeztu eta 3 hilabete iragan ondoren hasiko da epea.
  • 2 hilabete izaera orokorreko xedapena bada. Aurkatzen den xedapena argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da epea.
Azken eguneratzea: 2004/12/03
Compromiso con las personas