Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.eus

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2012/06/15

Erakusketa ibiltari bat Euskadiko herrietan ibiliko da boluntariotzaren onuren berri ematen

Donostia Boluntariotzaren Tourraren abiapuntua izango da bihar. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren ekimen ibiltari horren helburua da borondatezko jarduerek gizarte osoari ekartzen dizkioten onuren berri ematea eta boluntariotza-entitateak indartzea. Datozen asteetan tourra Euskadiko hainbat herritan izango dela aurreikusten da; besteak beste, Irun, Muskiz eta Barakaldon.

Boulevard zumardian (Ugartemendia plaza) bi karpa jarriko dira, "Solidaritatea Euskadin aurkituko duzu" leloa duen errotuluarekin. Leku hori topagunea izango da, goizeko 11:00etatik aurrera,  interesa duten guztiek boluntarioen lekukotza jaso dezaten, haien motibazioak eta mugimenduarekin bat egiteko dituzten arrazoi nagusiak ezagutu ditzaten, eta hirugarren sektoreko erakundeek gizartearen alde garatzen duten lanari buruzko informazioa jaso dezaten. Jardunaldia osatzeko, jende guztiari parte hartzeko aukera emango dioten jarduerak izango dira eta Loli Garcia saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak bertara hurbiltzea aurreikusita dauka.

Boluntariotzaren Tourra boluntarioen jardueraren alderdi positiboak sustatzea helburu Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak urte osoan programatu dituen jardueretako bat da. Alderdi positibo horien artean daude partaidetza, elkartasuna, konpromisoa eta gizarte-kohesioa. “Euskadiko boluntariotzak izaera soziala du eta partaidetza handikoa da; eta, batez ere, oso dinamikoa", esan du Loli Garcíak, saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak gairi buruz.-

Hirugarren sektorea deiturikoaren erakundeen jarduerak oso askotariko esparruak biltzen ditu, hala nola garapenerako lankidetza, kultura edo ingurumena; baina, dena den, erakunde gehien biltzen dituztenak osasuna, bazterkeria, pertsonen arteko lankidetza eta aisialdia dira.

Erakundeen erdiek baino gehiagok jende guztiari zuzentzen diote beren jarduera, baina horietako asko kolektibo espezifikoez arduratzen dira, eta beren jardueraren bidez haur eta gazteen, emakumeen eta desgaituen kolektiboez arduratzen direnek dute zehazki ordezkaritzarik handiena guztien artean.

EGUNA: larunbata, 2012ko ekainaren 16a. 11:00etan.

LEKUA: Boulevard zumardia (Ugartemendia plaza)

BERTARATUTAKOAK: Loli García, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria

Compromiso con las personas