Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.eus

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2012/05/08

Euskalmetek tenperatura altuak iragarri ditu datorren egunetarako.

Euskalmetek tenperatura altuak iragarri ditu datorren egunetarako; tenperaturak 30 ºC-ko ingurukoak izan daitezke EAEko barnealdean.

Euskalmeten arabera, datorren asteazkenetik aurrera, ostegunean eta ostiralean batez ere, barnealdean tenperatura maximoak 30 ºC-ra arte hel daitezke, kostaldeko herrietan, berriz, 20-25 ºC ingurura, itsas brisa sartzearen arabera. Tenperatura minimoak 10-15 ºC ingurukoak izango dira barnealdean, itsasertzean, aldiz, altuagoak izango dira, 15-20 ºC-ra arte helduko dira.

Bretainia Handiko mendebaldean presio baxuak daudenez, astea ezegonkortasun pixka batekin hasi da; horren ondorioz, hego haizearen eraginez, fronte batzuk hel daitezke. Asteazkenetik aurrera presio baxu horiek iparralderantz joango dira eta egoera egonkorragoa izango da, EAE mediterraneoko antizikloiaren eraginaren menpe egongo da.

Eguraldi honek hego haizea ekarriko du azalean eta atmosferaren geruza ertainetan eta altuetan. Horrek Afrikako iparraldeko aire-masa beroa helaraziko du, eta eragina izango du Iberiar Penintsula osoan, batez ere EAEn. Horrek tenperatuak igotzea eragingo du, bereziki barnealdean.

Euskalmeten iragarpenen arabera, larunbatetik aurrera, eta batez ere igandean, aire-masa bero hori desager daiteke, baina tenperaturek leunak izaten jarraituko dute eta ez dira hain altuak izango.

KONTUZ EGUZKIAREKIN

Euskalmetek ez du uste muturreko tenperaturarik izango dugunik. Negu eta udaberri hotzak pasa ondorengo lehenengo beroaldia denez, bero sentsazioa nagusi izango da; izan ere, gorputzak ez daude udako balore hauetara ohituta. Bestalde, orain arte oso intsolazio txikia izan dugunez, gorputz askok ez dute sortu eguzkitik babesteko beharrezko melaninarik. Horrek esan nahi du lehen izpi hauek oso arriskutsuak izan daitezkeela eta erredurak eragin ditzaketela. Beraz, eguzkia zuhurtziaz eta neurriz hartzea gomendatzen dugu.

Compromiso con las personas