Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2012/01/30

Eusko Jaurlaritzak Administrazio publikoaren egoitza elektronikoa jarri du gaur martxan

Eusko Jaurlaritzak Administrazio publikoaren egoitza elektronikoa jarri du gaur martxan

https://euskadi.net/ da ingurune seguru batean konfiantza osoz elkarreragiteko aukera ematen duen EAEko zerbitzu elektronikoetarako sarbidea

Justizia eta Herri Administrazio Sailak du egoitza elektronikoaren titulartasuna eta hura kudeatzeko eskumena

Gaur jarri da martxan, https://euskadi.net/ helbidean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa, administrazioaren informazio eta izapideetarako sarbide erraza eta segurua ematen duen web orria. Berrikuntza Publikoaren Planaren barruan oso mugarri garrantzitsua dugu hau, gobernuak herritarren eskura jartzen dituen zerbitzu elektronikoen ardatz nagusia baita. Gainera, herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea oso-osorik betetzeko mugarrietako bat ere bada.
Egoitza elektronikoa zer den bi hitzetan adierazi beharko balitz, irisgarritasuna eta konfiantza lirateke bi hitz horiek, izan ere EAEko zerbitzu elektronikoetarako sarbidea ematen baitu, konfiantza osoz elkarreragiteko aukerarekin.

Zer da egoitza?

 Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoa herritarrentzako informaziora eta izapideetara iristeko gune seguru bat da, informazioa eta gunearen bidez balia daitezkeen zerbitzuak osoak eta egiazkoak direla eta eguneratuta daudela bermatzen duena.

Egoitzaren identifikazioa

Gailu seguruko ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoko sistema bat erabiltzen du egoitza elektronikoak, bai identifikatzeko, bai komunikazioa segurua dela bermatzeko. Ziurtagiriak balidazio hedatua du, eta aparteko babes-geruza bat ematen dio erabiltzaileari. Egoitzaren titularra berdez agertzen da helbideen barran.

Titulartasuna eta erantzukizuna

Justizia eta Herri Administrazio Sailari dagozkio egoitza elektronikoaren titulartasuna eta hura kudeatzeko gaitasuna.
Eta egoitzan edukiak nahiz zerbitzuak argitaratzen dituen organo eta erakundeetako bakoitza da informazio horren, irisgarritasunaren, erabilgarritasunaren, osotasunaren eta segurtasunaren erantzule, egoitza honen lege-eskakizunen arabera.

Egoitzaren zerbitzuak eta baliagarritasuna

 Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan hauek aurki daitezke:

                               - Eusko Jaurlaritzak ematen dituen zerbitzuei eta haiek kontsultatzeko, eskatzeko eta/edo izapidetzeko moduari buruzko informazioa.

                               - Izapidetze elektronikorako sarbidea.

                               - “Nire gestioak”: hasita dauden espedienteak kontsultatzeko eta izapidetzeko gunea.

                               - EAEko aldizkari ofizialerako sarbidea.

                               - Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazio guztiekin zerikusia duten enplegu publikoko prozesuei buruzko informazioa.

                               - Kontratatzailearen profilari buruzko informazioa; hau da, Eusko Jaurlaritzaren kontratazio publikoko prozesuei buruzko informazioa.

                               - Beste aukera batzuk, hala nola Eusko Jaurlaritzaren ordainketen pasagunea (nire ordainketa), sinadura eta dokumentu elektronikoen egiaztapena.

Araudia - Egoitza Elektronikoa

 Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Egoitza Elektronikoaren egoitza elektronikoa sortuta, erantzuna ematen zaie Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean (LAECSP) jasotako lege-eskakizunei, aipatu lege horretan argi azaltzen baita beharrezkoa dela sarbidea izateko gune elektroniko bat zehaztea, herritarrekiko harremanak berme guztiak izan ditzan, babes juridikoari, irisgarritasunari, erabilgarritasunari eta erantzukizunari dagokienez. Bigarren tituluan, zeinean administrazio elektronikoaren erregimen juridikoa arautzen baita, lehenengo kapitulua egoitza elektronikoari buruzkoa da: helbide elektronikoaren kudeaketa eta administrazioa herri-administrazio bati dagozkio, eta hark erabateko erantzukizunez dihardu informazioaren eta haren bidez balia daitezkeen zerbitzuen osotasunari, benetakotasunari eta eguneratzeari dagokienez.

 Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak epe laburrean onartuko duen Administrazio Elektronikoari buruzko bere Dekretuan jaso du nola eratu bere egoitza elektronikoa printzipio hauek bermatzeko: publizitate ofiziala, erantzukizuna, kalitatea, segurtasuna, baliagarritasuna eta irisgarritasuna. Bitartean, egoitza elektronikoa hurrengo dekretuaren arabera eratuko da: 232/2007 Dekretua, Abenduaren 18koa, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duena.

Hemen dago indarreko araudia:

                               11/2007 Legea, ekainaren 22koa Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa (LAECSP).

                               232/2007 Dekretua, Abenduaren 18koa, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duena.