|
Txirrindularitza Profesionaleko Kontseiluak zilarrezko plaka eskaini dio erakunde honi Madriden, txirrindularien lasterketetan segurtasuna zaintzeko Ertzaintzaren Trafiko Unitateen kideen dedikazioagatik eta maila guztietako txirrindulari kolektiboekin laguntzagatik.
Saria ematearen ekitaldia 2005 urteko Espainako Biraren aurkezpenarekin batera egin da.
2004 urtean Ertzaintzak 343 txirrindulari lasterketei bere babesa eman die: 66 kadetekoak, 103 juniorrekoak, 83 elitekoak, 44 profesionalekoak, 11 emakumezkoak eta 36 zikloturistakoak. Lasterketa hauetan, orokorrean, 34 mila txirrindularik baino gehiagok parte hartu dute, korritutako ibilbide guztia 27 mila kilometrotakoa izan delarik.
Laguntza hau emateko Ertzaintzak 11 mila lanordu eta 393 mila kilometro egin behar izan ditu.
|