Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.eus

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2012/05/30

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak Euskadiko haur-pobreziaren egoera aztertuko du

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak abian jarri duen  ikerketa batek Euskadiko haur-pobreziaren egoera zein den eta noraino heltzen den zehaztuko du. Aurreikuspenen arabera, txostena datorren udazkenean argitaratuko da.

Ikerketa oso aurreratuta dago dagoeneko. Gai garrantzitsu honi heltzeko, haur–pobreziak bizi-kalitatean, ongizatean eta egoera horretan dauden haurren garapenean duen eragina aztertuko da. Era berean, argitalpenak haur-pobreziako egoeretan eragiten duten faktoreak identifikatuko ditu, eta beste herrialde batzuetan bideratutako politikak aztertuko.

Txostenak bereziki aztertuko du zenbateko eragina duten, haur-pobrezia prebenitzeari eta saihesteari begira, gizarte-politikaren lau mota zehatz hauek: diru-sarrerak bermatzeko politikek, enpleguari eta lan-merkatuetan esku-hartzeari lotutako politikek, hezkuntza-politikek eta gizarte-zerbitzuak emateko eta familiei laguntzeko politikek.

Ikerketak zeharkako beste gai batzuk ere aztertuko ditu: pobreziaren belaunaldiarteko transmisioa, pobrezia-egoerak familia-motaren arabera (gurako bakarrekoak, familia ugariak, etorkinak etab.) duen eragin desberdina eta egungo ekonomia-krisiak haur-pobrezian eta haurren bizi-baldintzetan duen eragina.

Haur-pobreziaren egoera zein den eta noraino heltzen den aztertzeko, fenomenoaren bilakaera azken urteotan, fenomenoaren eraginak gehien jasotzen dituzten talde soziodemografikoak  eta Euskadiren egoera, gure inguruko herrialdeekin alderatuta, deskribatuko da. Metodo kualitatiboak erabiliz, pobrezia-egoerek (bai puntualak bai iragankorrak) haurren bizi-baldintzetan izan dezaketen eragina aztertuko da, hezkuntza-jardueren, osasunaren, harreman pertsonalen, autoirudiaren eta autoestimuaren,  aisialdiaren gozamenaren, kultura eta harremanetako kapitala eskuratzearen eta abarren ikuspuntutik.

Horretaz gain, gure inguruko hainbat herrialdetan fenomeno horren inguruan  garatu diren politikak aztertuko dira (batez ere, Erresuma Batuan, Frantzian, Belgikan eta Suedian); horretarako, herrialde bakoitzean praktika oneko adibide izan daitezken eta abian jarri dituzten neurriak eta jarduerak identifikatuko dira.

 

Compromiso con las personas