Azken eguneratzea: 2013/05/07
Garraiolarien gaitasunerako azterketei buruzko berriak
- Garraiolarien lanbide-gaitasunerako 2013ko azterketen deialdia apirilaren 26an argitaratu da eta izena emateko epea maiatzaren 15era arte luzatuko da.
- Izena emateko NANren bi aldeen kopia (EAEtik kanpoko helbidea izanez gero bertako errolda-egiaztagiria ere ekarri beharko du gutxienez 6 hilabeteko aintzinatasunez), eskabide-orria behar bezala beteta (eredua web honetako "eskabidea" atalean dago) eta azterketen tasak ordaindu izanaren (20,52 azterketa bakoitzeko) Sustapen Ministerioaren "Modelo 790" inprimakiaren ale txuria aukeztu beharko dira.
- Aipatu "Modelo 790" Eusko Jaurlaritzaren ZUZENEAN zerbitzuko Donostiako (Andia, 13) eta Bilboko (Gran Via, 85) egoitzetan eta Gasteizko Garraio Zuzendaritzan (Donostia, 1-7.) eskura daitezke. Leku horietan bertan aurkeztu ahal izango dira izena emateko agiri guztiak. Azterketak ekaina eta uztaila bitartean egingo dira.
- Ohartarazten dugu web honetako atal batzuetan agertzen den azterketa-data (uztailak 20) gutxi gora-beherakoa dela. Behin-betiko ezartzen denean "berriak" atal honetan bertan jakinaraziko dugu.
- Argibide gehiago: Garraiolarien gaitasunerako deialdia atarian