Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.net

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2012/06/04

Aste Berdea

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Sopelako Udalak Aste Berdea ospatu du ekainaren 6tik 10era arte.

Sopelako Udala

Jarduerak Kurtzio Kultur Etxean.


Jardunaldi hauen helburua jasangarritasunaren eta Ingurumenaren babesarekin lotutako ekimenak antolatzea da, herritarrak ingurugiroaren babesarekin sentsibilizatuz.

Hauek dira antolatu diren ekintzak (Kurtzio Kultur Etxean):


Ekainak 6. 18:00 – 20:30. Krema eta etxeko sendagai tailerra, Silvia Carrascosa EHNE sindikatuko kidearen eskutik. Tailerrean inguruan ditugun baliabide naturalekin ukenduak egiten ikasiko dugu, antzina gure arbasoek egiten zuten legez, eta ingurunea kaltetu barik.
Ekainak 7. 18:00. Landare aromatikoak zentzumenen bidez ezagutzeko ikastaroa, Bizilore elkartearen eskutik.
Ekainak 8. 20:00. 'Una verdad incómoda' dokumental ezagunaren proiekzioa, aldaketa klimatikoaren ingurukoa.
Ekainak 10 18:00. 'Kiki, Koko eta Moko' pailazoen 'Gu Natura Gara' ikuskizuna. Bertan, basoko iratxoak oso izuturik eta haserre daudela kontatzen da, gure planetako gauzarik baliotsuena, naturaren bizia, suntsitzen eta birrintzen ari direlako. Eta nork edo zerk du horren errua? Gizakiaren arduragabekeria itzelak. Sarrera: hiru euro.

Compromiso con las personas