Euskadi.net

Hemen zaude:
  1. euskadi.eus

Mesedez, sartu gutxienez bilaketa hitz bat

  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2012/07/18

Gazte-txartelak Gasteizko 36. Jazzaldirako gonbidapenak zozkatuko ditu!

Gazte-txartela Jazzarekin bat. Ezagutu irabazleen izenak.

Hauek izan dira irabazleak: María Fernández, Amaia Estíbaliz Elorza, Isabel martínez de Lagrán eta Iñaki Goikoetxea.


Gazte-txartelarekin atsedenik ez! Orain Euskadiko Jazz denboraldiaren txanda! Gasteizko 36. Jazzaldia dela medio emango diren kontzertu batzuetarako gonbidapenak zozkatuko ditugu. Kontzertu horiek uztailaren 16tik 21era bitarte emango dira Mendizorrotza kiroldegian eta Gasteizko Teatro Principal Antzokian, zu ere ba al zatoz?

Jazza entzuten jarraituko dugu Euskadin! Eta oraingo honetan Gasteizko Jazzaldiaren txanda da, aurten 36. edizioa du. Beti bezala, aurtengo kartela ere askotarikoa izango da oso, hainbat izenez bete-beteta egongo baita, esate baterako, Sonny Rollins, Gilberto Gil, Pat Metheny, Lovano & Douglas, Joshua Redman eta beste asko gehiago, Jazza maite dutenek horiekin goza dezaten. Zeren zain zaude zozketan parte hartzeko? Bi gonbidapen lor ditzakezu, zuk nahi duzunarekin baliatzeko.  

Kontsultatu Gasteizko 36. Jazzaldiari buruzko informazio gehiago.

Zer zozkatuko dugu?

2 gonbidapen bikoitz Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian, Gasteizko Jazzaldiaren barruan, emango diren kontzertu hauetako bakoitzerako:

  • 2012/12/17 – Stefano Bollani Trio + Joe Lovano & Dave Douglas Quintet · sound prints (2 gonbidapen bikoitz)
  • 2012/07/18 – Joshua Redman & Bad Plus + The Soul Rebels (2 gonbidapen bikoitz)

Nola parte hartu? 

Bete formulario hau zure datuekin, eta adierazi zer kontzertu ikusi nahiko zenukeen (azken eguna uztailaren 12a izango da).

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira? 

Kontzertua emango den esparruko txartel-leihatilan, kontzertua emango den egun berean, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsita. 

Zorterik izan ez baduzu, gogora ezazu zure Gazte-txartelarekin %10eko deskontuaz baliatu ahal izango zarela Mendizorrotzako Kiroldegian emango diren kontzertuetarako banakako sarreren erosketan.

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

 

Compromiso con las personas