Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
  • Nire izapideak
  • Zuzenean - Herritarrari arreta
  • Trafikoa
  • Eguraldia - Informazio meteorologikoa

Azken eguneratzea: 2012/02/02

Ziurtagiriak eta Id@zki sinadura appleta erabiltzeko softwarea eguneratzea

IZENPEk, bere ziurtagirien segurtasuna hobetzera begira, ziurtagiriak erabiltzeko softwarea eta ziurtagiriak jaulkitzeko erabiltzen den txartel kriptografikoen bertsioa eguneratu du. Hori dela eta, joan den astetik, beste euskarri horietan hasi dira jaulkitzen herritarraren ziurtagiriak. Martxotik aurrera hasiko da euskarria aldatzen entitatearen ziurtagirietan eta, arian-arian, gainerako ziurtagirietan.

 Aldaketa horren ondorioz, behar hauek sortuko dira:

 - Erabiltzaileak IZENPEren softwarea web-orritik bertatik eguneratu beharko du, ziurtagiri berriak behar bezala funtziona dezan. Software hori bateragarria da IZENPEk orain arte jaulkitako ziurtagiri guztiekin, baita euskarri berrietan jaulkitakoekin ere.

 - IZENPEren Id@zki applet-a erabiltzen duten entitateek web-orritik eguneratu beharko dute. Applet-aren 1.4. bertsioaren ondorengo bertsio guztiek softwarea eguneratzeko aukera hartzen dute barnean; beraz, erabiltzaileek ez dute inolako arazorik izango, erabiltzen duten sistema eragilea edozein izanik ere.